Berriak

Atzealdea

Hernaniko pilota mundua izango da omendua aurtengo txotx denboraldiaren inaugurazioan

Pilotagintzako ordezkariek irekiko dute denboraldia datorren hilaren 18an, ostirala, 19:00etan, Ezkiaga pasealekuan. 15 lagun omenduko dituzte, pilota modalitate desberdinetako ordezkariak.

2019·01·09


Sagardotegien denboraldia ate joka dugu. Aurtengo inaugurazio ekitaldiak berritasunak dakartza: ostiralean 19:00ean izango da eta ez larunbat eguerdian, azken urteotan izan den bezala. Eta kokapena ere aldatuko da; kupela Gudarien plazatik Ezkiaga pasealekura eramango dute. Euria egiten badu, Atsegindegin emango zaio hasiera txotx denboraldiari.

Hernaniko pilotagintza da aurtengo omendua, Hernaniko Txotx Mahaiak adostu duenez. 15 pertsona omenduko dira (pilota eskolakoak 12 eta Galarretakoak 3) eta oholtzan/kioskoan omenduen 4 ordezkari izango dira: erremonteko ordezkari bat (Endika Barrenetxea), esku-pilotako ordezkari bat eta erramintako nesken bi ordezkari. Gizon eta emakumeen parekidetasuna kontuan hartuko da.