Berriak
Atzealdea

Udal jabetzako 15 etxebizitza alokairu sozialean emateko esleituen behin behineko zerrenda argitaratuta dago

Babes Ofizialeko zortzi etxebizitzen esleipen prozesurako 94 eskaera jaso dira; zazpi zuzkidura-etxebizitzetarako, aldiz, 37 eskaera. Alegazioak egiteko epemuga maiatzaren 21a da. Alegazioak aztertu ondoren, behin betiko onartuen eta baztertuen zerrenda argitaratuko da (ekainaren hasiera inguruan).

2019·05·08


Guztira, udal jabetzako 15 etxebizitza esleituko dira alokairu sozialerako. Babes Ofizialeko zortzi etxebizitzen esleipen prozesuan 94 eskaera egon dira. Zazpi zuzkidura-etxebizitzetarako, ostera, 37 eskaera jaso dira (30 gazte, 6 heldu eta egokitutako etxebizitzarentzat eskaera bat). Zuzkidura-etxebizitza horietako lau 35 urte baino gutxiago duten gazteentzat izango dira, bi 70 urtetik gorako pertsonentzat eta bat gaitasun urri iraunkorra duten pertsonentzat.

Onartuen eta baztertuen behin behineko zerrenda argitaratuta dago Hernaniko Udaleko webgunean: http://www.hernani.eus/eu/etxebizitza-esleipenak1

Udalak gutun bat bidali die eskatzaile guztiei haren eskaeraren egoeraz informatzeko. Alegazioak egiteko epemuga maiatzaren 21a da. Alegazioak erantzun ondoren, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratuko da. Zerrenda horrekin batera, zuzkidurazko etxebizitzen zozketa eguna, ordua eta lekua ere zehaztuko dira. Zozketa maiatzeko azken astean edo ekaineko lehenengo astean egitea aurreikusten da.

Babes ofizialeko etxebizitzak Etxebideren baremazioaren arabera esleituko dira eta zuzkidura-etxebizitzak, ostera, irizpideak betetzen dituzten guztien artean zozketatuko dira.