Berriak
Atzealdea

Udal jabetzako 17 etxebizitza alokairuan esleitzeko prozedura hasia da

Alokairuan jarriko diren udal etxebizitza horietako 8 babes ofizialekoak izango dira eta 9 zuzkidura-etxebizitzak. Bederatzi horietako batzuk gazteentzat eta adinekoentzat erretserbatuko dira. Etxebizitza horiek esleitzeko Etxebideko zerrendak erabiliko ditu Udalak, beraz, Etxebiden urtarrilaren 31 baino lehen izena emateko eskaera eginda izatea ezinbestekoa da.

2019·01·21


    • Izen-ematea martxoan irekiko da, baina ezinbestekoa da urtarrilaren 31 baino lehenago Etxebiden izena emateko eskaera eginda izatea
      
    • 17tik 9 zuzkidura-etxebizitzak izango dira eta horiek gazteentzat eta adinekoentzat erretserbatuta daude

Udalak bere jabetzako etxebizitzak esleitzeko prozedura lantzen ari da. Guztira, babes ofizialeko 8 etxebizitza eta 9 zuzkidura-etxebizitzak dira. Bederatzi etxebizitza horietako zazpi 35 urte baino gutxiago duten gazteentzat izango dira eta beste biak 70 urtetik gorako pertsonentzat. Oinarriak otsailaren bukaeran onartuko dira eta ondoren izena emateko epea irekiko da.

Zerrendan sartzeko ezinbesteko baldintza da Etxebiden urtarrilaren 31 baino lehen izena emateko eskaera eginda izatea.

Babes ofizialeko etxebizitzak Etxebideren baremazioaren arabera esleituko dira eta zuzkidura-etxebizitzak, ostera, irizpideak betetzen dituzten guztien artean zozketatuko dira.