Eduki publikatzailea

Atzealdea

Udal Jolas Igerilekuetan haurrentzako ekintzak izango dira abuztuan

2017·08·02


Aurtengo abuztuan ere Udal Jolas Igerilekuetan dauden haurrek jarduera ezberdinak burutzeko aukera izango dute dohainik.

Abuztuko astelehen eta asteazkenetan izango dira 11:00etatik 14:00tara. (Abuztuaren 7,9,14,16,21,23,28 eta 30).

Sei gune izango dira belardian eta bat igerilekuan bertan. Guneak Kaxkardi K.E.E.ko begiraleen ardurapean egongo dira.

1. Gunean, 2 ohe elastiko
2. Gunean, Slack line
3. Gunean, saskibaloi eta mini-saskibaloiean joku ezberdinak
4. Gunean, Volley Ball, futvolley eta badmintona
5. Gunean, jolas anitzak
6. Gunean, ping-ponga
7. Gunean, jolasak uretan. (13.00etatik 14:00tara)