Berriak

Atzealdea

Udalak eta Berriak merkatarien elkarteak hitzarmena sinatu dute

Luis Intxauspe alkateak eta Tomas de Diego Berriak elkarteko presidenteak urteko hitzarmena sinatu dute. Merkataritza txikia sustatzeko Udalak duen konpromisoarekin bat eginda, aurten 24.000 euroko diru-laguntza jasoko du elkarteak, iaz baino 10.000 gehiago. Berriak elkartea 25. urteurrena ospatzen ari da aurten.

2018·11·09


Hernaniko alkate Luis Intxauspek eta Berriak Merkatarien eta Ostalarien Elkarteko presidente Tomas de Diegok elkarlanerako hitzarmena sinatu dute. Horren arabera, Udalak, herriko merkatari txikiekin duen konpromisoaren barruan, 24.000 euroko diru-laguntza eman dio elkarteari urte osoan herrian egiten dituzten ekimenak sustatzeko.

Aurten Berriak elkarteak 25. urteurrena ospatzen ari da eta iaz baino 10.000 euro gehiago jaso du aurten. Berriak elkarteak 98 bazkide ditu.