Berriak
Atzealdea

Udaltzaingoak ez du isuna tramitatuko IATren azterketa egiteko txanda hartuta dutenen kasuan

Gipuzkoako IAT tailerretan dagoen arazoa gidarien bizkarrean ez jartzeko asmoz, Hernaniko Udaltzaingoak erabaki du IAT iraungita duten gidariei ez dizkiela isuna tramitatuko IAT iraungi aurretik hitzordua hartua dutela ziurtatuz gero. Idatziz erakutsi beharko dute aurretiko hitzordua.

2019·05·17


Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) Gipuzkoan egiteko egun dauden arazoak direla eta, eta zerbitzu horren gainkargaren ondorioak gidariek jasan ez dezaten, Hernaniko Udaltzaingoak honako jarrera hartzea erabaki du Udalak:

-IAT azterketa ezarritako epean pasa ez duten ibilgailuen salaketarekin jarraituko du orain arte bezala.

-Salaketa jarri ostean, udaltzainek ez dute tramitatuko, ibilgailuen titularrek hitzorduaren ziurtagiria aurkezten badute, eta hitzordua IAT iraungi aurretik eskatu dutela ziurtatzen badute.

Udaltzaingoaren oharra