Berriak
Atzealdea

Udagiroa kulturaz blai gozatzeko aukera izango da herrian, Udaparkean ekimenari esker

Udaparkean ekimenaren 4. edizioak kultura eta aisialdiz betetako egitaraua dakar. Gaur egin da aurkezpena Ave Maria parkean, hura izango baita, eguraldiak laguntzen badu, ekitaldi gehienen eszenatokia. Abuztuaren 1etik 3ra bitartean izango da zeregina Hernanin. Antzerkia, zirkua, zinea, dantza, musika, jolasak... denontzako moduko ekintzak izango dira udagiroan gozatzeko.

2019·07·18


  • Uztailak 25-26-27

Gure Zirkua
Zirku ibiltaria izateaz gain, zirkuko euskal artistentzako topagunea! Hainbat disziplinatako euskal artistek lan egin ahal izateko zirku bat! Herriz herri ibiltzeko aukera emango digu GURE ZIRKUAk

  • Abuztuak 1

18:30 Ttapa-Ttapa
Ibilaldia Atsegindetitik Ave Maria parkera.

19:30 “Oyun”, EL FEDITO
Federico Menini, jatorriz argentinarra da eta Alakanten bizi da egun.
Zirkua eta objektuen manipulazioa oinarri, eguneroko tresnak lagun -eltzeak, sokak, pertzak, malabareak- eta oreka jokoen bidez sortutako ikuskizuna da. Hainbat sari jaso ditu, tartean, Gasteizko Kaldearte

20:30 “Económicas”, LA BURLA TEATRO
Bi emakume hernaniarrek sortutako antzezlana da. Espazio naturalean egiteko antzerkia da.

22:00 “Horma erlojua duen etxea” filma
Familiarentzako pelikula. 105 min.

  • Abuztuak 2

18:00 Plisti Plasta

Jolasak 0-3

Els Amics d’en Crusó, TOC DE FUSTA
Jolasak 5 urtetik gorakoentzat

20:00 “Lau eme”, HAATIK

Lau emakume borrokan haien eskubideen alde. Aurrerapen handiak izan arren, lorpenak izan diren arren, erne jarraitu behar da, zelatan egoteari utzi gabe. Zuzeneko ahotsak, arretaz egindako mugimenduen bilaketak eta estetika sendo batek sentsazioez betetako lana izatea ahalbidetzen dute. Kanpotik itxura ederra bazuten ere, sakonean zapalduak eta otzanak ziren garaiko emakumeek emango diote hasiera pieza honi.

20:30 “Meeting Point”, ERTZA

Asier Zabaleta dantzariaren eta koreografoaren zuzendaritzapean, gizaki eta gizartearen kontraesanen inguruan galderak plazaratzen ditu ikuskizunaren bidez. Ezkioko konpainiak sortutako ikuskizun honek kaleko ikuskizun onenaren Max saria jaso du.

22:00 Korrontzi dantzan, KORRONTZI

Korrontzi (Euskal Herria, 2004) folk musika taldea Agus Barandiaran trikitilariak sortu zuen. Bere helburua, banda osatzean, euskal musika herrikoiari zein bere lurraldeko antzinako hots tradizionalei beste ikuspuntu moderno eta garaikideago bat ematea zen, beti ere trikitixa musikan oinarritutako ikuspuntu batetik, beronekin batera txalaparta edo alboka bezalako beste instrumentu tradizional batzuk ardatz hartuta eta bere lehen maisuak, Rufino Arrola trikitilariak (1909 – 1996), helarazi zion tradizio guztiarekiko erabateko errespetua inoiz ahaztu gabe.

Sonoritate berri hau lortzeko, musika estilo modernoagoez inguratu eta, besteak beste, mandolina, baxu elektriko, kontrabaxu edo perkusioen laguntza izan zuen.

Urte hauetan zehar, Korrontzik bere kultura, hizkuntza, dantza eta musika eraman ditu mundu osoan zehar, jaialdi handietan jo du eta hainbat herrialde bisitatu ditu.

  • Abuztuak 3

19:00 “Esencial”, VAIVEN CIRCO

Andaluziako konpainiak trantsizioei buruz hitz egiten du. Bost pertsonaiek egiten dute ikuskizuna eta zutabez eta arkuz osatutako eszenografia ikusgarria dute. Orekarekin lan handia egiten dute, harmonia eta kaosa uztartuta. Aurten estreinatu da.

20:30 2ZIO

Rap taldea 2010. urtean sortu zen Odei (Urruña), Jo (Ziburu) eta Gorkaren (Algorta) eskutik. Sentimenduz zein aldarrikapenez betetako hitzak dituzte, base ilun zein argiak tartekatuz: Pausuz pausu (2013), Bideak (2015), Orain eta hemen (2018) dira autoekoizpenaren bidez argitaratutako lanak.

*AFARIA PARKEAN

Etxetik eramanda edo bertan erosita (Furgo Farran) egunero afari-meriendak parkean egiteko gonbita egiten du Udalak.

Egitarau osoa deskargatu