Berriak

Atzealdea

Eguraldiaren iragarpenak direla eta, aldaketak egongo dira Udaparkean ekimenaren egitarauan

Ekaitza eta euria iragarri dute datozen egunotan eta horrek eragina izango du Udaparkean ekimenaren barruan aire librean egitekoak ziren ekitaldi gehienetan. Bi ekitaldi bertan behera geldituko dira eta beste asko lekuz aldatuko dira. Eguraldiak eguraldi, ondo pasatzeko aukera egon badago.

2018·07·18


UZTAILAK 19

Iragarpenak dio ekaitz arriskua dagoela arratsaldeko 19:00etatik aurrera, euri asko denbora tarte laburrean.

TTAPA-TTAPA. BROKEN.  Atsegindegin hasi eta Atsegindegin bukatu.

GANSO. Atsegindegin

KOBAN. Bertan behera.

UZTAILAK 20

Eguraldi iragarpenak dio xirimiria egun osoan

XIP-XAP eta KUKAI Ave Marian egiten saiatuko gara eguraldiak uzten badu, bestela Atsegindegin

PADDINGTON 2, bertan behera

UZTAILAK 21

Eguraldi iragarpenak dio eguerditik aurrera ona
Printzipioz, aurreikusita dauden bi ekitaldiak Ave Marian egiten saiatuko gara. Euria egiten badu "La Trocola" Atsegindegira eta Imanol Jazz, Biterira.