Agenda

Atzealdea

Hernani Musika: Xabi San Sebastian kontzertua

Zuhaitzak ez du beldurrik diskoaren aurkezpena
19 URR

Ordua: 20:00

Lekua: Biteri kultur etxea

Sarrera: 7€

Disko honetan, hamar keinu eder, baikor, lasaigarri, jostari, bihurri, barregarri. Hamar neurri libre, bizitzari hartuak. Ezagutzen duzunetik asko; eta, aldiz, ezer gutxi, espero duzunetik.

Gitarra akustikoarekin jantzi ditu kantu sentikorrak: Nereari, Zuhaitza, Ikusezina, azken hau Joxan Artzeren hitzekin. Mugarik gabeko esperimentazioarekin erantzi du arima, Mikel Laboa gogoan: Haizea gozatzen eta Ametsa. Zapore tradizionaleko bihurrikeriei ere eutsi die E S K eta Atea. Eta irrati bidez hedatzeko moduko kantuak borobildu ditu: Itsaso gureak, Angel Erroren testuaz.