Berriak

Atzealdea

Zerbitzu Sozialetan egindako lana eskertu die Udalak lau langileri

2
Abenduro bezala, Zerbitzu Sozialetan 25 urte lanean aritu diren langileei eta erretiroa hartzen dutenei omenaldia eskaini die Udalak. Aurten lau langilek jaso dute esker ona Hernaniko Zerbitzu Sozialetako erabiltzaileen alde egindako lanarengatik.

2018·12·20


Nieves eta Carmen Zabala ahizpek, eta Mª Luisa Munduatek omenaldia jaso dute erretiroa hartu izanagatik eta Karmele del Campok, 25. urteurrena bete duelako, denek Hernaniko Zerbitzu Sozialetan. Bertan lore sorta eta opari bana eta eskerrak eman dizkie Luis Intxauspe alkateak eta Xabier Lertxundi Zerbitzu Sozialetako presidenteak.

1 2