Web edukia bistaratu

Batzorde Informatzaileak

Ebazteko eskumenik ez duten organoak dira. Batzorde informatzaileen zeregina da osoko bilkurak erabaki behar dituen gaiak aztertzea, horien gaineko txostenak egitea eta aholku ematea, bai eta alkatearen, Tokiko Gobernu Batzarraren eta eskuordetzan emandako eskumenak dituzten zinegotzien kudeaketaren jarraipena egitea ere.

Osoko bilkurako talde politiko guztietako zinegotziz osatuta daude. Talde politiko bakoitzak osoko bilkuran dituen zinegotzien proportzionaltasunaren araberakoa izango da batzorde bakoitzaren osaera.

 

Noiz biltzen dira:

Batzordeen bilkura egun eta orduak

  Asl Asteartea Asz Osteguna Orl
1. astea   18:00 Hirigintza eta ingurumena   18:00 Zerbitzu Sozialen Junta
18:30 Politika soziala
 
2. astea   18:00 Hirigintza eta ingurumena
18:30 Zerbitzu Publikoak
  18:00 Ogasuna
18:30 Tokiko garapena
 
3. astea   18:00 Hirigintza eta ingurumena
18:30 Pertsonala eta administrazio orokorra
  18:00 Euskara
18:30 Hezkuntza
 
4. astea   18:00 Hirigintza eta ingurumena
19:00 Osoko bilkura
  18:00 Kultura
18:30 Jarduera Fisiko eta Kirola