Berriak
Atzealdea

Izas Arzuagaren kartelak iragarriko ditu 2018ko Inauteriak

Hamazazpi lan aurkeztu dira aurtengo lehiaketara. Jai batzordeak horietako lau hautatu zituen eta herritarrek lau horien artean hobetsi du Izas Arzuaga Martinez hernaniarrarena. Horixe izango da 2018ko Inauterien irudia. Irabazleak 600 euroko saria jasoko du.

2017·12·12


Hamazazpi proposamen jaso dira aurten, horietatik Inauterietako jai batzordeak lau aukeratu zituen. Lau kartel horien artean erabaki dute herritarrek zein izango den 2018ko Inauterietako kartela.

273 herritarrek eman dute bozka, herritarren %98k internetez eman du bozka, eta gainerako %2k Biteri kultur etxean bertan. 120 bozka jaso ditu kartel irabazleak.