Berriak
Atzealdea

Herri barruko autobusean, goizeko ordutegietan, moldaketak izango dira astelehenetik aurrera

Autobus urbanoaren erabilera aintzat hartuta, zenbait aldaketa egingo ditu Udalak. Goizeko ordutegian ikastetxeetako sarrera orduak, medikuen txandak eta hiriarteko autobusekin loturak bermatu asmoz, hainbat moldaketa izango dira Hiribusaren goizeko zerbitzuetan. Bi autobusen irteera bost minutu aurreratzea eta lau zerbitzutik bostera pasatzea dira aldaketa nagusiak. Aldaketak indarrean sartuko dira datorren astelehenetik aurrera (urtarrilaren 22tik aurrera). Geldialdietan oharrak jarriko ditu Udalak aldaketen berri emateko.

2018·01·18


2018ko ordutegi aldaketa

7:40 – 8:00 Karabel-Institutua (Karabel-Etxeberri-Antziola-Atsegindegi-Txantxilla-Institutua)

8:05 - 8:20 Zikuñaga-Atsegindegi (Zikuñaga-Etxeberri-Antziola-Atsegindegi-Txantxilla-Atsegindegi)

8:20 - 8:35 Atsegindegi-Txantxilla (Atsegindegi-Etxeberri-Antziola-Atsegindegi-Txantxilla-Atsegindegi)

Orain arte 7:45ean eta 8:25ean irteten zirenak bost minutuz aurreratuko dute irteera eta tartean (8:05) Zinkuñagatik beste autobus bat irtengo da.

2017ko urte amaierako aldaketak finkatuko dira

2017ko azaroan ibilbideetan egin ziren aldaketak (froga bezala) ondo funtzionatzen ari direla eta, finkatuko dira.

8:35 - 8:50 Atsegindegi-Portu (Atsegindegi-Etxeberri-Antziola-Zinkoenea-Portu)

8:50 – 9:02 Portu-Atsegindegi (Portu-Akarregi-Zinkoenea-Atsegindegi-Txantxilla-Atsegindegi)

Ordutegia