Berriak
Atzealdea

Itzulpen maleta ekitaldiak arintzeko eta euskara normalizatzeko lagungarria dela nabarmendu dute erabiltzaileek

2
Udalak herritarrei eta herri elkarteei eskaintzen dien zerbitzua da itzulpen maleta, antolatzen dituzten hitzaldietan eta ekitaldietan herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatzen laguntzeko asmoz. Ekitaldiak elebakarrean egitea ahalbidetzen duen neurrian, euskararen normalkuntzarako lagungarria dela aipatu dute erabiltzaileek.

2018·01·19


Hernaniko Udalaren Euskara Zerbitzuak itzulpen maleta bat du eta herritarren eta elkarteen esku jartzen ditu. 2017an 40 eskaera egin dituzte; gehienetan herri elkarteek eskatu dute antolatu dituzten hitzaldietan edo bestelako ekitaldietan erabiltzeko. Hala ere, herritik kanpoko eskaera batzuk ere egon dira: Legorretako udala, Tokikom, ….

Erabiltzaileen balorazioa oso baikorra izan da; erraza, praktikoa eta erabilgarria dela nabarmendu dute gehienek. Maletak dakartzan onuren artean bi goraipatu dituzte: batetik, aurkezpena edota bilera hizkuntza bakarrean egiteak ekintza arintzen duela eta, bestetik, hizkuntza normalizatzeko aurrerapen handia dela. Euskaraz ulertzen duenak aukera baitu euskaraz jarraitzeko eta hobetzeko bere ulermen maila eta euskaraz ulertzen ez duenak aukera baitu komunikazioa arazorik gabe jarraitzeko.

Ekitaldia

Eskaerak

Saio bateko parte hartzaileen kopurua

Erabiltzaileen kopurua

Funtzionamenduari buruzko oharrak

Hernani institutuko gurasoen batzarra

2

160

9

Erabiltzaleei galdetu zitzaien funtzionamenduaren inguruan eta oso ongi funtzionatu zuela adierazi zuten.

Toki garapena. Energia tailerra

2

30

6

Arazorik ez

Langile ikastola. Batzarra

1

73

1

 

Berdintasun saila

4

25

3

 

Bestalde, egondako hainbat eskaeratan ez dute maleta erabiltzeko beharrik izan, bertaratutako guztien ulermen maila dela eta.

Zer dago maletan?
-29 aurikular

-2 tresna ahotsa emititzekoak (hizlaria eta itzultzailearentzat)

-2 mikro (hizlariak eta itzultzaileak erabiltzeko)

Maleta erabiltzeko modua

  • Euskara Zerbitzuarekin harremanetan jarri maleta erabili nahi den data zehazteko. euskara@hernani.eus helbidera idatzita.
  • Maleta jasotzeko leku eta ordua adostu eta beharrezkoak badira azalpenak eman.
  • Ekitaldia amaitu ondoren, maleta entregatzerakoan informazio fitxa bat betearazten zaie erabiltzaileei, jakiteko ondo funtzionatu ote duen eta zenbatek erabili behar izan duen.
1 2