Berriak
Atzealdea

Herriko pentsiodunak, duintasun eske

1
Atzoko udalbatzarra ohi baino jendetsuagoa izan zen. Pentsiodunek pentsio duinak kobratzeko aldarrikapena eraman zuten udalbatzara, Duintasuna elkarteak aurkeztutako mozioaren bidez. Pentsiodunek salatu dute azken urteotan haien bizi-baldintzak nabarmen okerrera egin dutela.

2018·03·21


Adinekoek nabarmendu zutenez, azken urteotan gobernu desberdinek hartu dituzten neurriak dira horren errudunak. Pertsonen kolektiboaren sektore ahulenengan izan du eraginik bortitzena, hala nola, emakume alargunengan. Hori dela eta, Europako Gutun Sozialean bizi-baldintza duinak izateko ezartzen den gutxieneko kopurua, 1.080 euro, kobratzea eskatu dute. Hernaniko Udalari eskatu diote Eusko

Jaurlaritzari eskatzeko, Espainiako Gobernuak hori ahalbidetu bitartean, Jaurlaritzak berak pentsioak osatzeko. EHBilduk, OHk eta EAJk mozioaren alde egin zuten. PSE abstenitu zen.

Aretoa berritu denetik lehenengo udalbatzarra izan zen atzokoa. Victor Goikoetxea artistak egin du Hernaniren iragana, oraina eta etorkizuna irudikatzen dituen horma irudia.

1