Berriak

Sagastialdeko plaza berrituta, bizilagunek gozatzeko prest

Adinekoek jarduera fisikoa egiteko makinak jarri dira 2019·05·24

Sagastialdeko plaza berrituta, bizilagunek gozatzeko prest

Bi hilabeteko lanen ondoren, Sagastialdeko plaza berrituta ireki da. Bizilagunen topalekua da plaza hori eta, irisgarritasuna bermatzeaz gain, adinekoek jarduera fisikoa egiteko makinak ere jarri dira.

Kiroldegiko sistema termikoa erabat berriztagarria izateko bidean beste urrats bat

Biomasako galdarak kontsumo termikoaren %90 kubritzen du eta eguzki plakak optimizatu ondoren, kontsumo osoa asebetetzea da helburua 2019·05·22

Kiroldegiko sistema termikoa erabat berriztagarria izateko bidean beste urrats bat

Kiroldegian obra egin zenean, igerilekuak handitzearekin batera, instalazio termikoa ere aldatu zen. Hortaz, biomasa (berriztagarria) galdara batek osatu zuen gasa (erregai fosila) erabiltzen zuen sistema zaharra. 2014tik hona kontsumoak izan duen eboluzioa aztertu du Udalak eta bi ondorio nagusi atera ditu: egun biomasak kontsumo termikoaren %90 kubritzen duela eta energiaren kontsumoa murriztu dela. Sistema erabat berriztagarria izateko helburuz, inbertsio bat egingo du Udalak eraikinaren teilatuan dauden eguzki panel termikoen funtzionamendua optimizatzeko, eta biomasa galdararen ahalmena osatzeko.

Herriko zenbait bide eta herri-bide asfaltatuko dira uda aldean

Lanen lizitazioa martxan dago; udan hasi eta udazkenean bukatzea aurreikusten da 2019·05·20

Herriko zenbait bide eta herri-bide asfaltatuko dira uda aldean

Hernaniko Udalak asfaltatze-kanpainari ekiteko asmoa du eta, horretarako, obra horiek kontratatzeko pleguak argitaratu berri ditu. Eskaintzak jasotzeko epea irekita dago. Horiek aztertu ondoren, adjudikazioa egitea da hurrengo pausua. Dena ondo bidean, lanak udan hastea espero du Udalak. Herriko zenbait kale eta herri-bideetako zoladura berritzea edota birgaitzea da asfaltatze-plan horren helburua. Eremu batzuetan zoladura osoa asfaltatuko da eta beste batzuetan, ostera, zatiak konponduko dira, puntu zehatzetan dauden arazoak konpontze aldera.

Udaltzaingoak ez du isuna tramitatuko IATren azterketa egiteko txanda hartuta dutenen kasuan

Hitzorduak idatziz eta IAT iraungi aurretik eskatua izan beharko du 2019·05·17

Udaltzaingoak ez du isuna tramitatuko IATren azterketa egiteko txanda hartuta dutenen kasuan

Gipuzkoako IAT tailerretan dagoen arazoa gidarien bizkarrean ez jartzeko asmoz, Hernaniko Udaltzaingoak erabaki du IAT iraungita duten gidariei ez dizkiela isuna tramitatuko IAT iraungi aurretik hitzordua hartua dutela ziurtatuz gero. Idatziz erakutsi beharko dute aurretiko hitzordua.

Klubentzako espazioak, gimnasioa osatzeko bi gela berri eta ludoteka, kiroldegiaren zerbitzu berriak

Kiroldegiko espazioak eta azpiegiturak berrantolatuta, herrian sortzen diren beharrak asetzeko helburua dute zerbitzu berriek 2019·05·15

Klubentzako espazioak, gimnasioa osatzeko bi gela berri eta ludoteka, kiroldegiaren zerbitzu berriak

Herrian somatu diren behar batzuk asetu nahian, zenbait zerbitzu handituko ditu udal kiroldegiak. Kirol klubentzako bilera gela eta dokumentazioa gordetzeko espazioak egokitu dira, erabilera libreko ludoteka bat eta gimnasioaren gela osagarriak, besteak beste, jarriko dira erabiltzaileen eskura.

Transexualitatearen gaia lantzeko zikloa antolatu du Berdintasun Sailak

Kattalin Minerrek idatzitako liburuaren aitzakipean, transexualitatearen gaia berriro ere plazara ekarri nahi izan da 2019·05·11

Transexualitatearen gaia lantzeko zikloa antolatu du Berdintasun Sailak

Aimar Elosegi Ansa gazte transexualak duela 12 urte egin zuen bere buruaz beste eta horrek mahai-gainean jarri zuen transexualitatearen gaia. Gertaera hura berreskuratu du Kattalin Minerrek “Moio: Gordetzea ezinezkoa zen” liburuan, eta hari horretatik tiraka, gaia berriz ere plazaratu nahi da.

Atletismo pistaren ondoko haur parkea estaltzeko obra datorren astean hasiko da

Hiru hilabeteko epean aurreikusten da obra amaitzea 2019·05·09

Atletismo pistaren ondoko haur parkea estaltzeko obra datorren astean hasiko da

Obraren lehen zatian lolas-eremua berritu eta estalkia eraikiko da; bigarrenean, inguruko eremuko lau puntutan egingo dira interbentzioak, plazatxo modukoak sortuz. Hiru hilabeteko epean aurreikusten da obra amaitzea.

Udal jabetzako 15 etxebizitza alokairu sozialean emateko esleituen behin behineko zerrenda argitaratuta dago

Maiatzaren 21era arteko epea dago alegazioak egiteko 2019·05·08

Udal jabetzako 15 etxebizitza alokairu sozialean emateko esleituen behin behineko zerrenda argitaratuta dago

Babes Ofizialeko zortzi etxebizitzen esleipen prozesurako 94 eskaera jaso dira; zazpi zuzkidura-etxebizitzetarako, aldiz, 37 eskaera. Alegazioak egiteko epemuga maiatzaren 21a da. Alegazioak aztertu ondoren, behin betiko onartuen eta baztertuen zerrenda argitaratuko da (ekainaren hasiera inguruan).

Hernani tratu onen herria izateko kanpainari bultzada berria

"Hernani, Tratu Onen Herria" iazko kanpainaren emaitzak balioan jarri eta tratu on gehiago azaleratzea da helburua 2019·05·06

Hernani tratu onen herria izateko kanpainari bultzada berria

Iaz abiatutako kanpainan lortutako emaitzei ikusgarritasuna ematea eta herritarrek eta herriko eragileen artean dauden tratu onen praktikak identifikatzen eta azaleratzen jarraitzea da ekainaren 30era bitartean egingo den kanpainaren xedea. Kanpainari atxikitzeko eta ekarpenak egiteko bi bide daude: eskuorri bat betetzea edo interneten bidez.

3,7 milioi euroko gerakina azpiegiturak hobetzen eta auzoetako urbanizazio lanak egiten inbertituko dira

Bi urtetako aurrekontuetan banatuko da dirua -2019an eta 2020an- batzuk urbanizazio obra handiak direnez, denbora luzeagoa behar baita proiektuak idatzi eta exekutatzeko 2019·05·03

3,7 milioi euroko gerakina azpiegiturak hobetzen eta auzoetako urbanizazio lanak egiten inbertituko dira

2018ko aurrekontuaren likidazioa egin da eta 3.733.000 euroko gerakina gelditzen da erabiltzeko. Aurreikusitako diru-sarrera baino gehiago izan ditu Udalak (foru funtsa, urbanizazio ezohiko jarduerak...) eta gastuak ere txikiagoak (energiaren aurrezpena eta exekutatu gabeko partida batzuk). Auzo batzuetako urbanizazio planei bultzada bat emateko eta saneamendu eta kanalizazio lan batzuk egitera bideratuko du Udal Gobernuak diru kopuru hori. Batzuk proiektu handiak direnez, bi urtetan egitea proposatzen du.

Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia

"Euskara bada errenta" lemapean aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiatu du Buruntzaldea euskarazek 2019·04·30

Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia

Iaz hernaniarren %20k egin zuten errenta aitorpena euskaraz. Hobetzeko tarte handia dago oraindik eta Buruntzaldea euskarazek euskararen erabilera horretan ere suspertzeko urteroko kanpaina abiatu du. Uztailaren 1era arte dago 2018ko ekitaldiari buruzko errenta aitorpena egiteko aukera.

Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeen emaitzak

11.446 hernaniarrek eman dute botoa eta abstentzioa %27,34koa izan da 2019·04·29

Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeen emaitzak

Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeak izan ziren igandean. Hernanin Kongresurako hauteskundeei dagokienez, EH Bilduk jaso ditu boto gehien (4.044). Ondoren, EAJ-PNV (2.398), Elkarrekin Podemos (2.263) eta PSOE (1.798). Alde handiz, PP (314), Ciudadanos (229), Vox (104) eta Pacma (83).

Miren Saenz de Urturi Ericek diseinatutako kartelak iragarriko ditu aurtengo San Joan jaiak

604 boto eman dute herritarrek eta horietako 292 kartel irabazleak eskuratu ditu 2019·04·25

Miren Saenz de Urturi Ericek diseinatutako kartelak iragarriko ditu aurtengo San Joan jaiak

San Joan jaiak iragartzeko antolatutako lehiaketak badu irabazlea. Aurten aurkeztu diren 11 lanetatik lau lehenetsi zituen San Joan Batzordeak. Lau horietako bat hautatzeko aukera izan dute herritarrek eta Miren Saenz de Urturi Erice hernaniarrak diseinatutakoak jaso ditu boto gehien. 604 herritarrek eman dute botoa eta irabazleak 292 boto eskuratu ditu.

Udaberriarekin batera, gorputza astintzeko aukera paregabea izango dute 12 eta 17 urte bitartekoek

Izen-ematea Hernaniko Gaztelekuan (asteartetik ostegunera 17:00etatik 20:00etara) edo kiroldegian egin daiteke 2019·04·15

Udaberriarekin batera, gorputza astintzeko aukera paregabea izango dute 12 eta 17 urte bitartekoek

Orotara, sei ikastaro antolatu ditu Udalak: piraguismoa, eskalada, parkour, erremontea, irristaketa eta scooter. Izen-ematea Hernaniko Gaztelekuan (asteartetik ostegunera 17:00etatik 20:00etara) edo kiroldegian egin daiteke. Hernani Erabaki aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan egindako eskaera bati erantzun dio horrela Udalak.

Udaleku irekietan eta kirol udalekuetan izena emateko epea irekita dago

Apirilaren 30a arteko epea dago izena emateko 2019·04·11

Udaleku irekietan eta kirol udalekuetan izena emateko epea irekita dago

Uztailean antolatuko diren udaleku irekietan zein kirol udalekuetan izena eman daiteke dagoeneko. Bi kasuetan apirilaren 30 arte egongo da epea zabalik. Udaleku irekiak HH1-LH4ko ikasleentzat dira eta kirol udalekuak, ostera, LH5-LH6ko ikasleentzat.

San Markos Mankomunitatearen 2017ko aurrekontuak ere baliogabetu ditu EAEko Auzitegi Nagusiak

San Markos Mankomunitateak 92.000 euro bidegabe kobratu zizkion Hernaniko Udalari eta orain itzuli beharko dizkio 2019·04·10

San Markos Mankomunitatearen 2017ko aurrekontuak ere baliogabetu ditu EAEko Auzitegi Nagusiak

Hernaniko, Usurbilgo eta Oiartzungo udalek 2017ko San Markos Mankomunitatearen aurrekontuen aurkako helegitea jarri zuten iaz eta EAEko Auzitegi Nagusiak orain ebatzi du. Auzitegi berak baliogabetu zituen 2014ko, 2015eko eta 2016ko aurrekontuak. Epaien ondorioz, Mankomunitateak 92.000 euro itzuli beharko dizkio Hernaniko Udalari. 2017koaren kopurua gehitu beharko zaio horri, oraindik ez baita zehaztu zenbat gehiago kobratu zion Hernaniko Udalari Mankomunitateak.

San Joan jaietako kartela bozka daiteke apirilaren 17ra arte

2019·04·03

San Joan jaietako kartela bozka daiteke apirilaren 17ra arte

Hamaika aurkeztu dira eta lau pasa dute lehenengo aukeraketa. Hernaniarrek erabakiko dute lau kartel finalistetako irabazlea.

Santa Barbara harrobiko frontearen segurtasuna bermatzeko  20 metro inguruko babesgune bat egingo da

Aisialdi gunearen idazketa proiektua egiten denean, aintzat hartu beharko dute segurtasun babesgune hori 2019·03·30

Santa Barbara harrobiko frontearen segurtasuna bermatzeko 20 metro inguruko babesgune bat egingo da

Parkea eraberritzeko proiektua idatzi aurretik, harrobiaren frontearen egonkortasunari buruzko azterketa geoteknikoa enkargatu zuen Hernaniko Udalak. Azterketaren arabera, egitura ezegonkorra da, lur-jausiak egon daitezke eta horren aurrean zenbait konponbide proposatzen ditu. Inpaktu paisajistikoa eta segurtasun irizpideak direla eta, babesgunea sortzeko aukera lehenetsi dute udal teknikariek. Santa Barbarako etorkizuneko parkearen proiektua idazteko segurtasun gune hori kontuan hartuta egin beharko da.