Hilerriko errolda eguneratzeko prozesua martxoaren 31ean emango da bukatutzat 2019·02·11
Hernaniko aire kalitateari buruz Kataluniako Unibertsitate Politeknikoak egindako ikerketa lanaren emaitzak aurkeztu berri ditu Udalak 2019·02·07
Hernaniko aire kalitateari buruz Kataluniako Unibertsitate Politeknikoak egindako ikerketa lanaren emaitzak aurkeztu berri ditu Udalak. Isurketen neurketa zorrotzak egin dituzte urte eta erdiz eta horien ondorioak plazaratu dituzte. Kirats episodio ugari (denbora tarte laburrean) antzeman dituzte eta kasu batzuetan -Portu eta Zikuñagan, bereziki- kalitatearen irizpideak aise gainditzen dituzte. Hala ere, 24 ordukoen neurketen emaitzen arabera, toxizitate muga ez dute gainditzen.
Ohiko etxebizitzaren alokairua ordaintzen laguntzeko 164.000 euroko partida bideratuko du Udalak 2019an 2019·01·31
Etxebizitzaren alokairua ordaintzeko diru-laguntza eskaera inoizko handiena izan da
Udalak ohiko etxebizitzaren alokairua ordaintzen laguntzeko diru-laguntzen laugarren deialdia egin du eta 193 pertsonak egin dute eskaera, iaz baino 61 pertsona gehiagok. 2019an 164.000 euroko partida bideratuko du Udalak alokairua diruz laguntzeko; 82.000 euro gazteentzat eta beste hainbeste 36 urtetik gorakoentzat.
Hernanin 1960-2018 bitartean motibo politikoz urratu diren giza eskubideak eta beste sufrimendu batzuk ikertu eta dokumentatu ditu Aranzadi Elkarteak 2019·01·23
Hernanin 1960-2018 bitartean motibo politikoz urratu diren giza eskubideak eta beste sufrimendu batzuk ikertu eta dokumentatu ditu Aranzadi Elkarteak. 662 eskubide urraketa eta 416 biktima jasotzen ditu txostenak. Udaleko alderdi guztiek “errespetua, dolumina eta babesa” agertu diete biktima guztiei eta erreparazio ekintzak adostea etorkizuneko erronka dela gogorarazi du Luis Intxauspe alkateak.
Urtarriletik maiatzera bitarteko egitaraua aurkeztu dute gaur Biterin 2019·01·22
Kulturaz betetako udaberria datorkigu
Literatura, zinea, antzerkia, musika eta arte plastikoak hartzen dituen egitarau osatua prestatu du Kultura Sailak urtarriletik maiatzera bitartean. Nabarmentzekoa da euskal zineari eskainitako tartea.
Etxebideko zerrendak erabiliko ditu Udalak etxebizitza horiek esleitzeko 2019·01·21
Udal jabetzako 17 etxebizitza alokairuan esleitzeko prozedura hasia da
Alokairuan jarriko diren udal etxebizitza horietako 8 babes ofizialekoak izango dira eta 9 zuzkidura-etxebizitzak. Bederatzi horietako batzuk gazteentzat eta adinekoentzat erretserbatuko dira. Etxebizitza horiek esleitzeko Etxebideko zerrendak erabiliko ditu Udalak, beraz, Etxebiden urtarrilaren 31 baino lehen izena emateko eskaera eginda izatea ezinbestekoa da.
Kontsumitzaileen ohiturak ezagutzeko inkestak egiten hasiko dira laster, bai telefonoz bai kalean 2019·01·17
Herriko dendak kontsumo ohitura berriei egokitzeko plana lantzen ari dira Udala eta Berriak Elkartea
Hernaniko Udala, Berriak Merkatarien Elkartearekin eta Eskualdeko Merkataritza Bulego Teknikoarekin elkarlanean, Hernaniko Merkataritzaren Ekintza Plana lantzen ari da. Herriko merkataritza sustatu eta horren biziraupena bermatzea du erronka plan estrategiko horrek. Aurkezpenean Luis Intxauspe Hernaniko alkatea eta Mertxe Jimenez Berriak Elkarteko ordezkaria izan dira.
Pilota munduko ordezkariek irekiko dute aurtengo sagardotegien denboraldia: 19:30ean, Ezkiaga pasealekuan 2019·01·14
Txotx denboraldia hasteko atzerako kontaketa hasi da
Txotx denboraldia hastear dago. Ostiralean, 19:30ean, izango da aurtengo irekiera ekitaldia, Ezkiaga pasealekuan. Pilotagintzako ordezkariek egingo dute denboraldiaren lehenengo txotxa. Ondoren, herritar guztiontzat zabalduko da kupela.
Landagunean bizi diren adinekoak edota mugikortasun arazoak dituzten pertsonak herrigunera hurbiltzen ditu 2019·01·11
Furgoneta berria landaguneko adinekoen zerbitzura
Landagunean bizi diren adinekoak edota mugikortasun arazoak dituzten pertsonak herrigunera hurbiltzen ditu Bidez bide zerbitzuak. Hernaniko, Andoaingo eta Urnietako udalek elkarlanean eskaintzen duten zerbitzua da eta hemendik aurrera furgoneta berria izango du. Hamar urte bete dira zerbitzua martxan jarri zenetik eta, emaitza onak ikusita, bultzada eman diote hiru udalok.
Pilotagintzako ordezkariek irekiko dute denboraldia hilaren 18an, ostirala, 19:00etan, Ezkiaga pasealekuan 2019·01·09
Hernaniko pilota mundua izango da omendua aurtengo txotx denboraldiaren inaugurazioan
Pilotagintzako ordezkariek irekiko dute denboraldia datorren hilaren 18an, ostirala, 19:00etan, Ezkiaga pasealekuan. 15 lagun omenduko dituzte, pilota modalitate desberdinetako ordezkariak.
Ikastaroak 2019·01·07
Jabetze eskoletako udaberriko ikastaroetan izena emateko epea irekita dago
Emakumeon gorputza ezagutzeko tailerra, harreman parekideak eta tratu onekoak lantzeko saioak, mindfulness ikastaroa eta eskalada tailerra eskaintzen ditu udaberriko egitarauak. Horretaz gain, urte osokoak diren ekimen eta taldeetan parte hartzeko aukera ere badago, esaterako, batukada feministan eta munduko emakumeen literaturan murgiltzeko saioetan.
Udalak Mondragon Unibertsitatearekin eta Koxka Elkartearekin batera gauzatutako egitasmoa da 2018·12·29
Ikusmen urritasuna duten pertsonentzako paperontzi inklusiboak jarriko dira Kaxkoan
Hondakinen gaiako bilketaren araberako paperontziak daude Kaxkoan. Biribilak dira eta lau zulo dituzte. Bakoitzean hondakin mota bat bota behar da. Ikusmen urritasuna duten pertsonek, baina, ez dute zulo bakoitzean zer bota behar den bereizten eta paperontzien gabezia horri irtenbidea eman nahian, Mondragon Unibertsitateko Industria Diseinua ikasi duen hernaniar batek ikusmen urritasuna duten pertsonek hondakinak modu egokian botatzeko sistema bat garatu du. Laster Kaxkoko paperontzi guztietan ikusi ahalko da.
Aitor Altuna Etxabek eta Uxue Bereziartua Lonbidek egindako kartela izan da irabazlea 2018·12·28
Hernaniarrek aukeratu dute 2019ko Inauteriak iragarriko dituen kartela
Aitor Altuna Etxabe eta Uxue Bereziartua Lonbide hernaniarrek diseinatutako kartelak jaso du herritarren boto gehien. Guztira 888 boto eman dituzte hernaniarrek eta horietatik 393 Altunak eta Bereziartuak diseinatutako kartelari.
KIUB-k argitaratutako esku-liburuan mota horretako ibilgailuen aldeko eta kontrako aldeak azaltzen ditu 2018·12·27
Kontsumo bulegoaren aholkuak: ibilgailu elektrikoak
Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB-OMIC) auto elektrikoari buruzko informazioa eskaintzen du egun hauetan argitaratu ohi dituen liburuxkan. Ibilgailu elektrikoen aldeko eta kontrakoak azaltzen ditu.
Zerbitzu Sozialetan erretiroa hartu edota 25 urte lanean aritutako lau langileek jaso dute aurten Udalaren omenaldia 2018·12·20
Zerbitzu Sozialetan egindako lana eskertu die Udalak lau langileri
Abenduro bezala, Zerbitzu Sozialetan 25 urte lanean aritu diren langileei eta erretiroa hartzen dutenei omenaldia eskaini die Udalak. Aurten lau langilek jaso dute esker ona Hernaniko Zerbitzu Sozialetako erabiltzaileen alde egindako lanarengatik.
Abenduaren 21etik 2019ko urtarrilaren 4ra arte, umeek eta nerabeek neguko oporrak Hernanin pasatzeko ikuskizun eta ekitaldi ugari izango dute aukeran 2018·12·17
Neguko oporrak lagunartean eta familiartean pasatzeko eskaintza zabala
Aurtengo neguko oporretan umeek eta nerabeek ez dute aspertzeko betarik izango. Abenduaren 21etik 2019ko urtarrilaren 4ra bitartean, lasai egoteko gogoa izanez gero, zinea, antzerkia, musika eta literatura eskaintza zabala izango dute aukeran. Gorputza astindu nahi dutenek ere izango dute non aukeratu: spinninga, aerobika, zumba, eskalada... Lagunartean edota familiartean gozatzeko eskaintza zabala.
Lanbide Heziketako Gizarte Berrikuntzako LHII zentroko ikasleek eta Udalak elkarlanean mugikortasun jasangarriaren alde egindako proiektua da 2018·12·14
Hernaniko “labela” duten bizikletentzako aparkalekuak
Bizikletak aparkatzeko egiturak diseinatu eta fabrikatu dituzte Hernaniko Lanbide Heziketako Gizarte Berrikuntzako LHII zentroko ikasleek, Hernaniko Udalaren laguntzaz. Herriko zenbait txokotan kokatuta daude jadanik. Bizikletaren erabilera, eta, ondorioz, mugikortasun jasangarria bultzatzea helburua dute ekimenaren bi bultzatzaileek.
Hilaren 17tik 20ra bitartean, hitzaldiak, antzezlan bat eta erakusketa bat antolatu du Udalak 2018·12·13
Oroimen historikoa berreskuratuz, 2018: Migrazioak «Hernanitik Hernanira migranteak» da aurtengo jardunaldien izenburua. 2018ko abenduaren 17tik 20ra, gai horren inguruan sakontzeko aukera izango da Hernanin.