Berriak

“...gailur guztien oinarrizko kanpamendu” proposamena hobetsi dute herritarrek

Atletismo pistaren ondoko parkea estaltzeko eta ingurunea aldatzeko proiektu hori gauzatuko du Udalak 2017·04·24

“...gailur guztien oinarrizko kanpamendu” proposamena hobetsi dute herritarrek

Atletismo pistaren ondoko haur parkea estali eta ingurunea moldatzeko bi egitasmo zeuden mahai gainean: “...gailur guztien oinarrizko kanpamendu” eta “Zuhaitzen Artean”. Hernaniarrek bozkatzeko aukera izan dute eta lehenengo aukerak jaso du boto gehien: 136 lagunek bozkatu dute "...gailur guztien oinarrizko kanpamendu" proposamena, eta 92k, berriz, "Zuhaitzen artean".

Alokairurako diru-laguntzen ebazpen-proposamena

Eskatzaileek, beraien espediente kodea zein den jakiteko, HHZ-n aurkeztu behar dute nortasun agiriarekin. 2017·04·11

Alokairurako diru-laguntzen ebazpen-proposamena

Eskatzaileek, beraien espediente kodea zein den jakiteko, HHZ-n aurkeztu behar dute nortasun agiriarekin.

Kirol Udalekuak. 11-12 urtekoentzat

Udalekuaren datak: uztailaren 3tik 21era. Izena ematea: maiatzaren 8ra arte 2017·04·11

Kirol Udalekuak. 11-12 urtekoentzat

Udalekuaren datak: uztailaren 3tik 21era. Izena ematea: maiatzaren 8ra arte

Liztor beltzaren erreginak neguko gordelekuetatik ateratzen hasi dira

Udalak dei egin die herritarrei, habiren bat ikusiz gero, Udaltzaingora deitzeko 2017·04·11

Liztor beltzaren erreginak neguko gordelekuetatik ateratzen hasi dira

Udaleku Irekiak. 3-10 urtekoentzat

Udalekuaren datak: ekainaren 29tik uztailaren 21era. Izen-ematea maiatzaren 8ra arte. 2017·04·11

Udaleku Irekiak. 3-10 urtekoentzat

Udalekuaren datak: ekainaren 29tik uztailaren 21era. Izen-ematea maiatzaren 8ra arte.

Apirilaren 13 arteko epea ematen du Foru Aldundiak identifikatu gabeko abereak larre horietatik ateratzeko 2017·04·06

BANDOA: Identifikatu gabeko abereak herri onurako mendietatik aterako dira

Landa guneetako biztanleen mugikortasuna errazteko hitzarmena berritu du Udalak Behemendirekin

"Bidez bide" programak baserrietan bizi diren adinekoei eta, batez ere emakumeei udal zerbitzuetara iristen laguntzen die 2017·04·06

Landa guneetako biztanleen mugikortasuna errazteko hitzarmena berritu du Udalak Behemendirekin

Andoain, Urnieta eta Hernaniko udalek landa gunean bizi diren adineko pertsonei garraio zerbitzua eskaintzen jarraitzeko hitzarmena berritu dute Behemendi elkartearekin. Baserrietan bizi diren adinekoei eta mugikortasun arazoak dituzten pertsonei udal zerbitzuetara iristeko helburua du programa horrek.

Martxoak 8, emakumeen nazioarteko eguna

Osoko bilkurak onartutako adierazpena 2017·03·08

Martxoak 8, emakumeen nazioarteko eguna

Martxoak 8, emakumeen nazioarteko egunaren harira berdintasun kontseiluak aurkeztu eta aho batez Hernaniko udaleko osoko bilkurak onartutako adierazpena

Hernanin jasotako 6.250 kilo elikagai Tindufeko erefuxiatu guneetarantz

2017·02·26

Hernanin jasotako 6.250 kilo elikagai Tindufeko erefuxiatu guneetarantz

“Piztu Itxaropena” Sahararen aldeko XIII. Euskal karabana Donostiako Zurriolatik irten zen joan zen otsailaren 25ean. Gipuzkoa osoan bildutako 220 tona janari, arropa eta botika Saharako errefuxiatu kanpalekuetara eramateko prest. Guztira, 6 trailer, kamioi bat, anbulantzia bat eta bi autobusek osatu dute aurtengo karabana.

Energia Astea, energia berriztagarriak gertutik ezagutu eta eraginkortasunaz ikasteko aukera paregabea

Udala lantzen ari den Energia Iraunkorrerako Plangintzaren baitan antolatu da ekimen hori 2017·02·22

Energia Astea, energia berriztagarriak gertutik ezagutu eta eraginkortasunaz ikasteko aukera paregabea

Hiru ekitaldik osatzen dute Energia Astea: Azoka (otsailak 18), argindar faktura ulertzeko tailerra (Goiener Kooperatibaren eskutik, otsailak 22) eta etxebizitzan energia aurrezteko hitzaldia (Uhin taldearen eskutik, otsailak 23).

Bost etxola berri auzokonposta egiteko

2017·02·20

Bost etxola berri auzokonposta egiteko

Auzokonpostatzeko bost etxola berri jarri ditu Udalak: Txantxilla, Gartzia Goldaraz, Elizatxo, Bidebieta plaza eta Etxeberria auzoetan. Etxola bakoitzean 22-23 familiak parte hartuko dute eta denek formakuntza jaso dute.

BiziBusa martxan da berriz

Astelehenetik ekainaren 22 bitartean, 12 urte arteko umeek eskolara joan ahalko dute bizikletaz, taldean. 2017·02·05

BiziBusa martxan da berriz

Edonork parte har dezake, baina izena eman behar dute aurretik: 687 841 628 deituta edo bizibusa@bizion.eus helbidera mezua bidalita.

BiziPoz programa abian dago zahartze aktiboa sustatzeko

55 urtetik gorako 15-20 lagun biltzen ari dira astero adinekoen interesekoak diren gaiak lantzeko 2017·02·05

BiziPoz programa abian dago zahartze aktiboa sustatzeko

55 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago. Otsailean hasi eta ekainera arte astean behin biltzen ari dira Biterin.

Saharar umeek herrian uda pasatzeko familiak behar dira

Oporrak Bakean programan izena eman daiteke martxoaren 30 arte 2017·02·05

Saharar umeek herrian uda pasatzeko familiak behar dira

Urtero bezala, Hernaniko Udalak bat egin du Oporrak Bakean programarekin. Ekimen horri esker, errefuxiatu guneetan bizi diren Saharako Mendebaldeko haurrek aukera izaten dute oporrak gure artean pasatzeko. Aurtengo oporraldian saharar ume bat etxean hartu nahi duten familiek martxoaren amaiera arteko epea dute izena emateko. Informazio gehiago jasotzeko Hernaniko Udalean galdetzeko, Lankidetza sailan marijo-m@hernani.eus. 943 33 70 17. Plaza Feministan, Aristizabal 7.