Berriak

UDALEKU IREKIETAKO BEGIRALEAK. 2.DEIALDIA

ITXARON ZERRENDA OSATZEKO LAN-POLTSA. 2017 2017·06·16

UDALEKU IREKIETAKO BEGIRALEAK. 2.DEIALDIA

Pausoka elkartearekin hitzarmena berritu du Udalak

2013an sinatu zuen lehen aldiz hitzarmena eta orain beste lau urtez berritu dute bi aldeek, 2021 arte 2017·06·14

Pausoka elkartearekin hitzarmena berritu du Udalak

Pausoka elkartea behar bereziak dituzten haurren gurasoen elkartea da. Haien jarduera behar bereziak dituzten haurren garapena bultzatzeko ekintzak egitea da, hala nola, errehabilitazioa eta asistentziarako guneak sortu eta bultzatzea... Jarduera hori Hernanin garatu ahal izateko udal jabetzakoa den espazio baten erabilera uzten dio Hernaniko Udalak 2013tik. Hitzarmen horrek lau urteko indarraldia zuen eta, beraz, orain beste lau urtez berritu dute.

Ikasleek herriko mugikortasuna hobetzeko proposamenak azaldu dituzte udalbatzarrean

Agenda 21 programaren aurtengo gaia mugikortasun jasangarria izan da 2017·06·08

Ikasleek herriko mugikortasuna hobetzeko proposamenak azaldu dituzte udalbatzarrean

Udalbatzarraren protagonista bihurtu ziren herriko ikastetxeetako ikasleen ordezkariak. Agenda 21 programaren aurtengo gaia mugikortasun jasangarria izan da, eta, horrekin lotuta, herriko mugikortasuna hobetzeko zenbait proposamenak plazaratu zituzten atzo. Herriko alkateak eta zinegotziek proposamenak entzun zituzten, gai honen inguruan Udalak martxan dituen ekimenen eta asmoen berri eman zieten eta ikasleen ekarpenak etorkizuneko plangintzetan gogoan hartzeko konpromisoa hartu zuten.

Euskararen erabilera Hernaniko kaleetan bi puntu igo da azken hamabost urteotan

Soziolinguistika Klusterrak Hernaniko kaleetan euskararen erabilerari buruzko neurketaren emaitzak plazaratu berri ditu 2017·06·06

Euskararen erabilera Hernaniko kaleetan bi puntu igo da azken hamabost urteotan

Soziolinguistika Klusterrak Hernaniko kaleetan euskararen erabilerari buruzko neurketa egin zuen iazko udazkenean eta emaitzak aurkeztu berri dituzte. Neurketa horren arabera, Hernaniko kaleetan egiten diren hamar elkarrizketatik 3 euskaraz egiten dira (%29,8), 2001ean baino bi puntu gehiago. Nabarmentzeko bi datu: umeak dira kalean euskaraz gehien egiten dutenak eta gero eta gazte gehiagok hitz egiten du euskaraz kalean (%13,2ko igoera 2001etik).

San Joan jaien hasiera edota bukaera udaletxeko balkoitik ikusteko izena eman daiteke ekainaren 17 arte

Hernanin erroldatua eta 18tik gorakoa izatea dira parte hartzeko bi baldintzak 2017·06·05

San Joan jaien hasiera edota bukaera udaletxeko balkoitik ikusteko izena eman daiteke ekainaren 17 arte

San Joan jaiak gerturatzen ari direla eta, hernaniarroi bihotz taupadak bizkortzen hasi zaizkigu dagoeneko. Urtero bezala, txupinazoa eta bandera jaitsiera udaletxeko balkoitik bertatik ikusteko aukera izango dute hamabi herritarrek, seik hasiera ekitaldia eta beste seik, bukaera.

Herriko saltokietan erosteko 1.000 euro zozketatuko ditu Berria Taldeak

Hernaniko Udalaren eta Berriak merkatarien elkartearen babesa du kanpaina honek 2017·06·02

Herriko saltokietan erosteko 1.000 euro zozketatuko ditu Berria Taldeak

Berria Komunikazio Taldeak herriko merkatariekin batera kanpaina bat abian jarri du. Berrialaguna egin diren Hernaniko 73 saltokietan erosten duen bezeroari txartel bat emango diote. Parte-hartzaile guztien artean zozketa egingo da ekainaren 20an eta saridunak 1.000 euro jasoko ditu Berrialaguna diren saltokietan eta tabernetan gastatzeko. Udalak babesa eman dio kanpaina honi, herriko merkataritza sustatzeaz gain, euskararen komunitatea osatzen ere laguntzen duelako.

500dik gora proposamen egin dituzte herritarrek Hernani Erabaki parte-hartze prozesuan

Lehentasunak ezartzeko lehen saioa gaur, maiatzak 29, izango da 2017·05·29

500dik gora proposamen egin dituzte herritarrek Hernani Erabaki parte-hartze prozesuan

2018ko udal aurrekontuaren 500.000 euro zertan inbertitu erabakitzeko prozesuaren lehen fasean 533 proposamen jaso ditu Udalak. Auzoetan egin diren bederatzi saio irekietan 69; 304 postontzietan eta 160 interneten bidez. Guztira, 204 lagunek hartu dute parte.

Prestakuntza ikastaroa margoketa industrialean eta bizikleta konponketan

Beterri-Buruntzako udalek elkarlanean antolatutako ikastaroa da 2017·05·23

Prestakuntza ikastaroa margoketa industrialean eta bizikleta konponketan

Langabeak, goi mailako ikasketarik gabeak eta 18 eta 22 urte bitartekoak diren gazteentzat zuzendutako doako formakuntza da. Beterri-Buruntza eskualdea osatzen duten Udalek elkarlanean antolatu dute.

2017ko San Joan Jaiak iragartzeko kartela

2017ko San Joan jaien kartel lehiaketa 2017·05·11

2017ko San Joan Jaiak iragartzeko kartela

Ekonomia sozialaz eta enpleguaz esperientziak trukatzen ari dira Kataluniako eta Hernaniko ordezkariak

Manlleu eta Arbucies udalerrietako ordezkariek bi egun emango dituzte gai horiek lantzen 2017·05·11

Ekonomia sozialaz eta enpleguaz esperientziak trukatzen ari dira Kataluniako eta Hernaniko ordezkariak

Ekonomia Sozial Eraldatzailearen eredua oinarri hartuta, enplegua sortu, partaidetza eta kooperazioa bultzatzeko martxan dituzten ekimenak aztertzen ari dira Hernaniko hautetsi eta teknikariak eta Kataluniako Manlleu eta Arbucies herrietako ordezkariak. Kataluniarrek Ateneus Cooperatius ekimena aurkeztuko dute eta Hernaniko Gabriel Zelaian dagoen coworking gunearen nondik norakoak ere gertutik ezagutuko dituzte.

Amaia Zabalegi Oyarbideren kartelak iragarriko ditu aurtengo Sanjoanak

775 herritarrek bozkatu dute eta 334 boto jaso ditu kartel irabazleak 2017·05·10

Amaia Zabalegi Oyarbideren kartelak iragarriko ditu aurtengo Sanjoanak

Udalak antolatutako San Joan kartel lehiaketara aurkeztutako 9 proposamenetako lau aukeratu zituen San Joan jai batzordeak. Lau kartel horien artean bozkatu dute 775 herritarrek eta Amaia Zabalegirenaren kartelak jaso du boto gehien (334 boto).

Adinekoak haien hizkuntzan artatu ahal izateko formazioa jaso dute erizain laguntzaileen zikloko 20 ikaslek

Inmakulada ikastetxean erizain laguntzaileen zikloa egiten ari direnentzako formazio saioak antolatu dituzte Banaiz Bagara elkarteak, AEK euskaltegiak eta Hernaniko Udalak elkarlanean 2017·05·05

Adinekoak haien hizkuntzan artatu ahal izateko formazioa jaso dute erizain laguntzaileen zikloko 20 ikaslek

Gurasoak seme-alaben heziketan gehiago eta hobeto inplikatzeko ikastaroak antolatu ditu Udalak

Maiatzaren 12 arte eman daiteke izena, telefonoz eta ikastetxeetan banatu diren izen-emate orrietan 2017·05·04

Gurasoak seme-alaben heziketan gehiago eta hobeto inplikatzeko ikastaroak antolatu ditu Udalak

Guraso eskola martxan dago aurten ere. Bi talde antolatu dira: bat 0-11 urte bitarteko seme-alabentzako gurasoei zuzendutakoa da eta bestea 12-18 urte bitarteko nerabeen gurasoei zuzenduta dago. Tailer parte-hartzaileak dira eta hainbat gai landuko dira: jendartearen aldaketak eta gurasoak egun, haurren garapena, komunikazioa eta emozioak, arriskuak, familia, heziketa, menpekotasun berriak: internet, mugikorrak…

Ikasle etorri berriei euskararen erabileran eta eskolako lanetan laguntza eskaintzeko programa martxan dago

Hernani Erabaki 2016ko prozesu parte-hartzailearen baitan aukeratu zuten hernaniarrek proposamen hori 2017·05·02

Ikasle etorri berriei euskararen erabileran eta eskolako lanetan laguntza eskaintzeko programa martxan dago

Gure herrira etorri berri diren haurrak euskaraz eskolarizatzen dira eta hasieran euskara mailarekin eta etxerako lanekin arazoak izaten direla antzeman zuen AHMER elkarteak. Hernani Erabaki 2016ko prozesuan errefortzu eskolak emateko proposamena egin eta herritarren sustengua jaso zuen. Otsailean hasi ziren ematen eta ekaina arte iraungo dute.

Gazteek alkohola modu arduratsuan kontsumitzearen aldeko kanpaina abian

"Asteburu zoragarria edo zorabiatzeko moduko asteburua" 2017·04·28

Gazteek alkohola modu arduratsuan kontsumitzearen aldeko kanpaina abian

"Asteburu zoragarria edo zorabiatzeko moduko asteburua" lelopean, sentsibilizazio kanpaina abiatu du Hernaniko Udalak, jendarteari, oro har, baina bereziki gazteei zuzendua. Alkohola arduraz kontsumitzearen aldeko mezua zabaltzea da kanpaina honen helburua. Alkoholaren kontrolik gabeko kontsumoak osasunean eta bizikidetzan sor ditzakeen ondorioen berri eman eta ondo pasatzeko beste modu batzuk daudela gogorarazten zaie gazteei. Ikastetxeetan, Gaztelekuan eta kale hezitzaileen bidez zabalduko da mezua eta kanpainaren irudia.

San Joan jaiak iragartzeko kartel lehiaketa

Eman bozka gustuko duzunari! 2017·04·27

San Joan jaiak iragartzeko kartel lehiaketa

Eman bozka gustuko duzunari!