Berriak

Saharar umeek herrian uda pasatzeko familiak behar dira

Oporrak Bakean programan izena eman daiteke martxoaren 30 arte 2017·02·05

Saharar umeek herrian uda pasatzeko familiak behar dira

Urtero bezala, Hernaniko Udalak bat egin du Oporrak Bakean programarekin. Ekimen horri esker, errefuxiatu guneetan bizi diren Saharako Mendebaldeko haurrek aukera izaten dute oporrak gure artean pasatzeko. Aurtengo oporraldian saharar ume bat etxean hartu nahi duten familiek martxoaren amaiera arteko epea dute izena emateko. Informazio gehiago jasotzeko Hernaniko Udalean galdetzeko, Lankidetza sailan marijo-m@hernani.eus. 943 33 70 17. Plaza Feministan, Aristizabal 7.

Zea Maysek

Otsailetik maiatzera arte eszenikoen alorrean Udalak egitarau indartsua prestatu du 2017·02·05

Zea Maysek "Harro" lan berria aurkeztuko du Biterin

Musikaren alorrean apustu indartsua egin du Kultura Sailak eta hilabeteotan puntako bi kontzertu programatu ditu: Gari eta Maldanbera eta Zea Mays. Gari eta Maldanberak jo zuten otsailaren 2an eta harrera beroa jaso zuen. Martxoaren 17an, Zea Mays Bilboko taldearen kontzertua izango da. Emankizun honek, gainera, berezitasun bat izango du, ostiralean izango delako eta Biteriko auditorioaren eserlekuak jasoko direlako, aforoa handitzeko eta publikoak dantzatzeko aukera izateko. Zea Maysek musikan 20 urteko ibilbide du eta "Harro" azken lana aurkeztuko du Hernanin.

Indarkeria matxista jasan duten emakumeei arreta hobea emateko erakunde arteko jarduera eta koordinazio protokoloa

Erakunde arteko protokoloa egiteko prozesua parte hartzailea izan da 2016·10·24

Indarkeria matxista jasan duten emakumeei arreta hobea emateko erakunde arteko jarduera eta koordinazio protokoloa

Hernaniko Udalak, 2012an, JARDUERA PROTOKOLO bat egin zuen EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA KASUETARAKO. 2015ean, protokoloaren ebaluazioa egin zen, eta protokoloa egiten parte hartu zuten erakunde guztiak elkarrizketatu ziren.. Denek azpimarratu zuten emakumeen aurkako indarkeria batera aztertu ahal izateko koordinazioa hobetu behar zela, bideratzeko eta segimendua egiteko mekanismoak azkartu behar zirela eta herriko kasuistika aztertzeko prozedurak garatu behar zirela.

LIZEAGA 3.0 parte hartze prozesua: Agertoki tailerra, azaroaren 2an 19:00etan

2016·10·12

LIZEAGA 3.0 parte hartze prozesua: Agertoki tailerra, azaroaren 2an 19:00etan

LIZEAGA 3.0 parte hartze prozesu bat da, Hernaniko udalak eta bizilagunen Gibelalde Lizeaga elkarteak bultzatua. Prozesu horren helburua, auzoan garatu beharreko estrategiak eta ekintzak definitzea da, hirigintzan eta arlo sozio-ekonomikoan hobekuntza etengabea lortu ahal izateko. Estrategia horiek izango dira auzoarekin zerikusia duen etorkizuneko planifikazio osoaren gida.