Berriak

GSEF2018 Ekonomia Sozialaren Munduko Foroan parte hartzen ari da Hernaniko Udala

1.700 aditu ari da parte hartzen Bilboko Euskaldun Jauregian egiten ari den foroan 2018·10·02

GSEF2018 Ekonomia Sozialaren Munduko Foroan parte hartzen ari da Hernaniko Udala

Gizarte Ekonomiaren Munduko Foroaren 4. edizioa ospatzen ari da Bilbon egunotan. Bertan ekonomia sozialarekin lotura duten 1.700 lagun ari dira parte hartzen; ordezkari politikoak, enpresak, GKEak eta adituak. Edizio honetan azpimarratzen ari dira tokiko erakundeetatik ekonomia soziala bultzatzeak duen garrantzia. Horretarako, mundu osoko 25 alkate gonbidatu dituzte haien erakundeetatik egiten den lana azaltzen, tartean, Hernanikoa.

ERAKUNDE ADIERAZPENA: Euskara ari du. Baietz Hernanik!

Hernaniko Udalak babesa ematen die Euskal Herrian, azaroaren 23tik abenduaren 3ra, 11 egunez antolatu den Euskaraldia aurrera ateratzeko lanean ari diren euskaltzale guztiei 2018·09·26

ERAKUNDE ADIERAZPENA: Euskara ari du. Baietz Hernanik!

Hernaniko udal talde guztiek ahoz batez onartu zuten atzoko osoko bilkuran euskararen aldeko adierazpen hau. Udal barruan euskaraz lan egiten jarraitzeko konpromisoa hartzeaz gain, herrian martxan dagoen ekimena -Euskara ari du. Baietz Hernanik!- eta Euskal Herrian azaroaren 23an abiatuko den Euskaraldia ere babesten ditu.

Pobrezia energetikoari aurre egiteko 60.000 euroko diru-laguntza bideratuko du Udalak

Adineko emakume alargunak eta bananduak dira arazo hori jasaten duten ia guztiak 2018·09·24

Pobrezia energetikoari aurre egiteko 60.000 euroko diru-laguntza bideratuko du Udalak

Udalak eta Adinekoen Kontseiluak adostuta, 60.000 euro gehiago bideratuko dituzte Zerbitzu Sozialek pobrezia energetikoa jasaten duten pertsonak laguntzeko. Lanbideko DSBE (RGI) kobratzen duten pentsiodunek Udalaren gutun bat jasoko dute datozen egunotan diru-laguntza horien berri emateko. Aurretiko hitzordua eskatu behar dute gizarte langile batekin diru-laguntza eskatzeko baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko.

Udazkena kulturaren epelean

Antzerkian bi estreinaldi jasoko ditu Biterik: Vaiven Teatroaren “Argien hautsa” eta 2 princeses barbudes konpainia katalanaren “Enaren kontuak” 2018·09·21

Udazkena kulturaren epelean

Antzerkia, musika, dantza, literatura... ikuskizun ugari programatu ditu Udalak udazkenerako. Literaturak hartu du indar berezia egitarauan, eta aipatzeko modukoa ere bada Hernanik bi estreinaldi hartuko dituela urtea amaitu bitartean: haur antzerkian, Kataluniatik 2 princeses barbudes konpainiak “Enaren kontuak” ikuskizuna taularatuko du. Helduen antzerkian Vaiven Teatroa konpainiak “Argien hautsa” lana ekarriko du Biterira. Bertan, Mikel Laskurain eta Miren Gojenola aktore hernaniarrek parte hartuko dute.

Kirol egokitua, ipar martxa, emisio txikiko ibilgailuen erakusketa eta patin eta bizikleta festak, aurtengo Mugikortasun Astean

LHko ikasleek diseinatu eta ekoitzitako bizikleten aparkalekuen bi ereduak aurkeztu dituzte 2018·09·17

Kirol egokitua, ipar martxa, emisio txikiko ibilgailuen erakusketa eta patin eta bizikleta festak, aurtengo Mugikortasun Astean

Irailaren 21etik 23ra bitartean, mugikortasun jasangarria praktikan jartzeko aukera paregabea izango da. Hernanik Mugikortasun Europako Astearekin bat eginda, ekitaldi ugari antolatu dira: kirol egokituaren ginkana, ipar martxaren ikastaroa eta ibilaldia, patin festa, emisio txikiko ibilgailuen erakusketa eta bizikleta festa izango dira aurtengo egitarauan.

750 erronkalarik konpromisoa hartu dute Hernanin euskararen erabilera bultzatzeko

Herriko zenbait enpresa, hala nola, Orona, Mitxelena eta Iturola elkarlan gunea, batu dira ekimenera euskararekiko konpromisoa lan arlora ere zabaltzeko 2018·09·07

750 erronkalarik konpromisoa hartu dute Hernanin euskararen erabilera bultzatzeko

Baietz Hernanik! Udalak bultzatzen duen euskararen aldeko egitasmoak helburu bat ezarri zuen urte hasieran: 2018 amaitu aurretik euskararen erabilera bultzatzeko konpromisoa 1.000 lagunek hartzea. Egun 750 erronkalarik eman dute izena. Herriko eragile askok parte hartu dute ekimenean: Udalaz gain, kultur eta kirol eragileek, ikastetxeek eta euskaltegiek, besteak beste. Ekimenera batzen azkenak Hernaniko zenbait enpresa izan dira: Orona, Mitxelena eta Iturola elkarlan gunea, euskararen erabilera lan arloan ere hedatzeko asmoz.

Jabetze Eskolako Ikastaroak

Jabetze Eskola UDAZKENA 2018·09·06

Jabetze Eskolako Ikastaroak

Ikasturte berria martxan!!! Emakumeentzako Jabetze Eskolako eskaintza ikusgai duzue dagoeneko! Izen emateak irailaren 10etik aurrera

Santa Barbarako harrobiko aisialdi gunea zehazteko lehen tailerra

Lehenengo tailerra irailaren 5ean izango da, 19:00etan, Biteri Kultur Etxean. 2018·08·31

Santa Barbarako harrobiko aisialdi gunea zehazteko lehen tailerra

Lehenengo tailerra irailaren 5ean izango da, 19:00etan, Biteri Kultur Etxean

Biteri Kultur Etxeko ikastaroak

Biteri Kultur Etxeko ikastaroetan izena emateko epea irailaren 3tik 7ra 2018·08·21

Biteri Kultur Etxeko ikastaroak

Axpi ilustratzaileak emakumearen omenez egindako horma-irudia, Ezkiaga frontoian ikusgai

Kale arte sorkuntza sustatzeko Udalak 2017an emandako diru-laguntza jaso zuen artistetako bat da Ainara Azpiazu ilustratzailea 2018·08·10

Axpi ilustratzaileak emakumearen omenez egindako horma-irudia, Ezkiaga frontoian ikusgai

Ainara Azpiazu Axpi ilustratzaile hernaniarrak horma-irudi erraldoia sortu du Ezkiaga pasealekuko frontoiaren atzealdean. Udalak 2017an kale arte sorkuntza sustatzeko diru-laguntza deialdia egin zuen eta Axpiren egitasmoa irabazleetako bat izan zen. Apirilean eta maiatzean aritu da sormen lanean buru belarri. Prozesu osoaren laburpen bideoa duzue hemen.

Santa Barbara harrobiko aisialdi-gunea nolakoa izango den, hernaniarren esku

Harrobiaren betetze-lanak bukatutzat eman dituzte Udalak eta eraikuntza enpresak 2018·07·24

Santa Barbara harrobiko aisialdi-gunea nolakoa izango den, hernaniarren esku

Santa Barbara harrobiaren inguruko parte-hartze prozesua aurkeztu zen atzo udaletxean. Aurkezpenera gonbidatuta zeuden herriko elkarteak eta herritarrak. Dozena bat lagun gerturatu ziren eta harrobiaren historia zein den eta etorkizuneko erabilerak zeintzuk izan daitezkeen azaldu zieten udal ordezkariek.

Beterri-Buruntzako autobusen zerbitzuaren aldaketa prozesua "itxia eta gardentasunik gabea izan da eta parte-hartze aktiborako aukera ukatu digute", salatu dute Hernanik, Usurbilek eta Andoainek 2018·07·20

"Foru Aldundiak Buruntzaldeko herritarrok eta udalok mespretxatzen gaitu”

Gaur Andoaingo, Hernaniko eta Usurbilgo udalen ordezkariak elkartu dira Donostian, Foru Aldundiaren egoitza nagusian, Marisol Garmendia Mugikortasun diputatuak eta berak zuzentzen duen Departamentuak Buruntzaldeko autobusen zerbitzua aldatzeko prozesuan izan duten jarrera salatzeko. Prozesu itxia, gardentasun eta parte-hartzerik gabea izan dela nabarmendu dute Beterri-Buruntza eskualdeko hiru herriren ordezkariek.

Eguraldiaren iragarpenak direla eta, aldaketak egongo dira Udaparkean ekimenaren egitarauan

2018·07·18

Eguraldiaren iragarpenak direla eta, aldaketak egongo dira Udaparkean ekimenaren egitarauan

Ekaitza eta euria iragarri dute datozen egunotan eta horrek eragina izango du Udaparkean ekimenaren barruan aire librean egitekoak ziren ekitaldi gehienetan. Bi ekitaldi bertan behera geldituko dira eta beste asko lekuz aldatuko dira. Eguraldiak eguraldi, ondo pasatzeko aukera egon badago.

Nerabeek badute natura-jolasgune berria Karabelen

Karabel auzoko 8-11 urte bitarteko haurrekin egindako parte-hartze prozesutik ateratako ideiak egi bihurtu dira Errota Parkean 2018·07·13

Nerabeek badute natura-jolasgune berria Karabelen

Hernanik badu jolas parke berri bat, Karabel auzoan, Urumea ibaiaren ondoan. Ez da, baina, ohiko hiri parke bat, 8-11 urte bitarteko haurren irudimenetik eta nahien arabera sortutako parkea baizik.

135.525 euroko diru-laguntzak bideratuko ditu aurten Udalak etxebizitzen alokairua sustatzeko

85 pertsona dira onuradunak, %78,33 gazteak 2018·07·03

135.525 euroko diru-laguntzak bideratuko ditu aurten Udalak etxebizitzen alokairua sustatzeko

Etxebizitzen alokairurako diru-laguntzen azken deialdian 60 eskaera onartu dira (85 pertsona onuradun). Eskaera bakoitzak urteko bataz beste 2.258 euro jasoko ditu. Aurreko urteetan bezala, gehien bat 35 urtetik beherako gazteak (%78,33) onuratzen dira diru-laguntza horietaz.

Bost saharar umek emango dute uda Hernanin

Lau umek jadanik ezagutzen dute Hernani eta bat lehen aldiz etorri da 2018·06·29

Bost saharar umek emango dute uda Hernanin

Mohamed, Fatma, Hayat, Usama eta Jadya dira aurtengo uda Hernanin igaroko duten saharar umeak. 10-12 urte bitarteko haurrak dira eta hemengo familiek haien etxeetan hartu dituzte "Oporrak Bakean" programaren bidez. Itsasoan murgiltzea eta igerilekuan sartzea da gehien gustatzen zaiena. Gaur harrera egin zaie udaletxean.

Hernani, Hobeki elkarteko sortzaile eta kidea

Hondakinen kudeaketa arduratsua eta jasangarriaren aldeko konpromisoa duten Euskal Herriko zenbait udalerrik osatu dute Hobeki 2018·06·21

Hernani, Hobeki elkarteko sortzaile eta kidea

Hondakinen kudeaketa arduratsua eta jasangarriaren aldeko konpromisoa hartu duten Euskal Herriko zenbait udalerrik osatu dute Hobeki, herri bakoitzean hondakinen inguruan gauzatzen diren esperientziak trukatzeko asmoz. Hernani, Leintz-Gatzaga, Larrabetzu eta Donemiliagak sortu dute elkarte hau eta dagoeneko beste zazpi udalerri batu dira elkartera.

Goiz Eguzki adinekoen elkarteko taberna eta jatetxea ustiatzeko hitzarmena sinatu dute Udalak eta Gureak-ek

Inaugurazioa ostegunean, 12:30ean, izango da eta herritar guztiak gonbidatuta daude 2018·06·19

Goiz Eguzki adinekoen elkarteko taberna eta jatetxea ustiatzeko hitzarmena sinatu dute Udalak eta Gureak-ek

Xabier Lertxundi Hernaniko Zerbitzu Sozialetako presidenteak eta Iñigo Apalategi Gureakeko ordezkariak sinatu dute, gaur eguerdian, Goiz Eguzkiko taberna eta jatetxea ustiatzeko hitzarmena. Inaugurazioa ostegunean, hilaren 21ean, 12:30ean, izango da eta herritar guztiak gonbidatuta daude.