Berriak

Adinekoek ere txotx garaiaz gozatu dute!

Ttapa-Ttapa ekimenean parte hartzen duten 150 adinekok sagardotegian bazkaldu dute aste honetan 2018·03·23

Adinekoek ere txotx garaiaz gozatu dute!

Asteazkeneroko hitzordua berezia izan da aste honetan. Ttapa-Ttapa ekimenean parte hartzen duten adinekoek ohiko ibilbidea albo batera utzi eta Akarregi sagardotegirako bidea egin zuten. Iritsitakoan saria jaso zuten: sagardotegian bazkaria egin baitzuten.

Emakume raketistek kirolari egin dioten ekarpena isilpetik ateratzeko ekimena hartuko du Hernanik apirilean

Euskal Herriko raketistek erakustaldi bat emango dute kiroldegiko frontoian apirilaren 6an 2018·03·23

Emakume raketistek kirolari egin dioten ekarpena isilpetik ateratzeko ekimena hartuko du Hernanik apirilean

Emakume raketisten iragana eta oraina ezagutarazteko asmoz, ekitaldi sorta bat eskainiko du Hernanik apirilaren 4tik aurrera. Biterin ikusgai izango den erakusketa bat eta dokumental baten emanaldiaz gain, kiroldegiko frontoian raketista partida bat ikusteko aukera izango da.

Herriko pentsiodunak, duintasun eske

Europako Gutun Sozialak bizi-kalitate duinak izateko ezartzen duen 1.080 euro eskatzen dute 2018·03·21

Herriko pentsiodunak, duintasun eske

Atzoko udalbatzarra ohi baino jendetsuagoa izan zen. Pentsiodunek pentsio duinak kobratzeko aldarrikapena eraman zuten udalbatzara, Duintasuna elkarteak aurkeztutako mozioaren bidez. Pentsiodunek salatu dute azken urteotan haien bizi-baldintzak nabarmen okerrera egin dutela.

Angel Olaran misiolariak Hernaniren esker ona jaso du Etiopian egiten duen lanarengatik

Misiolari hernaniarrak Lleidako Unibertsitatearen honoris causa izendapena jaso berri du 2018·03·20

Angel Olaran misiolariak Hernaniren esker ona jaso du Etiopian egiten duen lanarengatik

Hernaniko alkate Luis Intxauspek Angel Olaran misiolaria hartu du gaur udaletxean. Hernaniar guztion izenean, Olaran zoriondu du Lleidako Unibertsitatearen eskutik jaso berri duen honoris causa izendapenarengatik. Halaber, Etiopiako Tigray eskualdean, bereziki Wukron, egiten ari den lan garrantzitsua ere eskertu dio alkateak.

Portu eta Elizatxo auzoen espazio publikoa eta bizilagunen mugikortasuna hobetzeko hiru urteko plana prestatu du Udalak

Eskola sarrera eta irteera orduetan sortzen diren trafiko korapiloek arriskuan jartzen dute oinezkoen segurtasuna 2018·03·16

Portu eta Elizatxo auzoen espazio publikoa eta bizilagunen mugikortasuna hobetzeko hiru urteko plana prestatu du Udalak

Portu eta Elizatxo auzoetan trafiko handia egoten da eta horrek arriskuan jartzen du oinezkoen segurtasuna. Aspaldiko arazo horri ahalik eta irtenbiderik adostuena emateko asmoz, parte-hartze prozesu bat egin zuen Udalak iaz. Bertan parte hartu zutenen erabakietan oinarrituta, plan bat diseinatu da eta hori exekutatuko du Udalak datozen hiru urteotan. Lehen neurria Oindi kaleko trafikoa 20 minutuz mugatzea izango da, ikastolako sarrera eta irteeretan (goizez eta arratsaldez). Apirilaren 16tik aurrera aplikatuko da.

Kale garbiketa publifikatzeko urrats garrantzitsua egin du Udalak

Kalitatezko zerbitzu publikoen aldeko bigarren pausoa da hau, urte hasieran poligonoen hondakinen kudeaketa bereganatu ondoren 2018·03·12

Kale garbiketa publifikatzeko urrats garrantzitsua egin du Udalak

Udal Gobernuak aurkeztuta, hilaren 7ko udalbatzarrean onartu zen kale garbiketaren zerbitzua publifikatzeko prozedura hastea. EH Bilduren zinegotziekin batera, Orain Hernanikoek ere alde bozkatu zuten; EAJk eta PSEk, ostera, zerbitzua publifikatzearen kontra bozkatu zuten. Erabaki horrekin, kalitatezko zerbitzu publikoen aldeko beste urrats bat egin du Udalak, urte hasieran poligonoen hondakinen kudeaketa bereganatu ondoren.

“Herriko saltokiek nortasuna eta bizitza ematen diote herriari eta herriaren garapena jasangarria izaten laguntzen dute”

Berriak Hernaniko Ostalarien eta Merkatarien Elkarteak 25. urte beteko du aurten. Hori dela eta, Udalak merkatariekiko konpromisoa berretsi du. 2018·03·09

“Herriko saltokiek nortasuna eta bizitza ematen diote herriari eta herriaren garapena jasangarria izaten laguntzen dute”

Berriak Hernaniko Ostalarien eta Merkatarien Elkarteak 25. urte beteko du aurten. Urtemuga esanguratsu hori dela eta, Udalak berretsi ditu herriko merkataritza sustatzeko duen konpromisoa eta elkarlana indartzeko asmoa. Berriak elkarteak aurtengo prestatu duen egitarauaren berri eman du eta Hernani txartelak herriko merkatarientzat duen garrantzia gogorarazi du

Hernanik bat egin du Etxeko Laguntza Zerbitzuko erabiltzaileen artean medikamentuen erabilera hobetzeko programarekin

Programaren helburua da botikak eskuratzeko modua erraztea eta tratamendua zuzen betetzea, baita etxeko laguntzailearen edo zaintzailearen lanean laguntzea ere 2018·03·06

Hernanik bat egin du Etxeko Laguntza Zerbitzuko erabiltzaileen artean medikamentuen erabilera hobetzeko programarekin

Osasun Saila, Gipuzkoako Farmazialarien Elkargoa eta Hernaniko Udala elkarrekin arituko dira medikamentuen erabilera eta tratamenduekiko atxikipena hobetzeko Etxeko Laguntzaren Udal Zerbitzuko erabiltzaileen artean. Hernani kontuan hartuta, Gipuzkoan dagoeneko 35 udalerrik egin dute bat programarekin, eta Lurralde osoan kreditatutako farmaziak 261 dira (guztien %91).

Adinekoek herrian eskura ditzaketen zerbitzuak biltzen dituen gida argitaratu du Udalak

"+65 gida" 65 urtetik gorako hernaniar guztiei etxera iritsiko zaie datozen asteotan 2018·02·26

Adinekoek herrian eskura ditzaketen zerbitzuak biltzen dituen gida argitaratu du Udalak

Adinekoen Kontseiluaren lehen fruituak argia ikusi du gaur: 65 urtetik gorakoentzako gida. Bertan kolektibo horrek herrian eskura ditzakeen zerbitzuak, aisialdi aukerak, diru-laguntzak eta programak jasotzen ditu. 65 urtetik gorakoak bizi diren 3.000 inguru etxeetara bidaliko dute Zerbitzu Sozialek datozen asteotan.

Beterri-Buruntza eskualdea osatzen duten sei udaleko enpresek, profesionalek eta erakundeek eska dezakete 2018·02·20

Enplegua sustatzeko Hotelgintza programarako kontratazioetarako diru-laguntzak eska daitezke

Diru-laguntza horiek 2017ko proiektu berezietarako laguntzen baitan kokatzen dira eta Lanbide eta Beterri-Buruntza eskualdeko udalen artean finantzatzen dira. Eskaerak egin daitezke 2018ko apirilaren 30 arte, Andoaingo Udalaren Sustapen Ekonomiko, Enplegu eta Gazteria Saileko Erregistroan.

Etxeberri auzoko irisgarritasuna hobetuko dituzten lanak hasi dira

Bigarren fasearen lehen atalak sei hilabete iraungo du eta udal zerbitzuen hornidura sareak, errepidearen ezkerreko espaloia eta hegoaldeko oinezko bidea berrituko dira 2018·02·19

Etxeberri auzoko irisgarritasuna hobetuko dituzten lanak hasi dira

Etxeberri auzoko urbanizazioaren bigarren faseari ekin dio Udalak. Aste honetan hasi dira lanak eta abuztuan amaitzea espero da. Sei hilabeteotan Udalaren jabetzakoak diren azpiegiturak berrituko dira: ur-hornidura, saneamendua eta argiztapena, baita espaloiak ere. Obrek dirauten bitartean, AMR lantegikoa zen aparkalekua egokituko da bizilagunentzat.

Hilerriko errolda eguneratzeko lanak 2018·02·19

HILERRIKO ERROLDA

Omenaldi xumea bertso eskola handi bati

"Paulo Ttikiya" Hernaniko bertso eskola sortu eta bizirik mantendu dutenei eskertzeko ekitaldia egin da udaletxean 2018·02·16

Omenaldi xumea bertso eskola handi bati

Paulo Ttikiya bertso eskolaren omenezko ekitaldia egin zen atzo udaletxean. Udalak bertso eskolaren sortzaileak, irakasleak eta ikasleak omendu zituen eta Euskal Herriko bertsolaritzaren historian Hernaniren izena idazteagatik eskerrak eman zizkieten udal ordezkariek hernaniar guztien izenean.

Arte eszenikoen egitarau oparoa prestatu du Hernani Kulturak areto nagusi berritua publikoz betetzeko irrikaz

Estreinatu berriak diren zenbait antzezlan gozatzeko aukera izango da hemendik maiatzera bitartean 2018·02·13

Arte eszenikoen egitarau oparoa prestatu du Hernani Kulturak areto nagusi berritua publikoz betetzeko irrikaz

Egitarau anitza gozatzeko aukera izango dute hernaniarrek ostegunetik aurrera. Antzerkia, musika eta dantza ikuskizunak izango dira publiko guztiak asetzeko lain. Antzezlan berri-berriak taularatuko dira aforo handitua duen Biteriko areto nagusi berrituan. Musikari dagokionez, Morauk eta Izaro Andresek haien lan berriak aurkeztuko dituzte eta Juan Mari Beltranek, ostera, laukotean joko du Hots larretan.

Joskintza, jakintza eta garapen pertsonala hobetzeko tresna

Emakume talde baten formakuntza hobetzeko joskintza eta eskulan tailerra antolatu dute elkarlanean Hernaniko Udalak eta Erroak elkarteak 2018·02·07

Joskintza, jakintza eta garapen pertsonala hobetzeko tresna

Hernaniko Zerbitzu Sozialetako erabiltzaileak diren 15 bat emakume joskintza sortzailea eta eskulanen tailer bat egiten ari dira. Hernaniko Zerbitzu Sozialek eta Erroak gizarteratzeko elkarteak elkarlanean antolatutako tailerra da emakume horien garapen pertsonala eta jakintza hobetzeko asmoz.

Mozorroak, dantza, musika eta dibertsioa, hotzari aurre egiteko pilularik onenak

Inauterien hasiera ostiralean, 15:15ean izango da. Jarraian, eskola umeak irtengo dira txarangarekin 2018·02·06

Mozorroak, dantza, musika eta dibertsioa, hotzari aurre egiteko pilularik onenak

Ostiraletik hasita eta astearteko sardina ehortzi arte bost egun datozkigu ekitaldiz beteta. Musika, dantza, zirkua, jolasak eta mozorroak eguneroko ogi izango ditugu herrian. Hotzari eta hezetasunari aurre egiteko modurik onena.