Berriak

Kaxkoan leihoak berritzeko diru-laguntzak eskatzeko epea irekita dago

9.000 euroko partida dago horretarako (behar izanez gero, handitu daitekeena) eta diruz lagunduko dira 2016tik 2018ko abendura bitartean egindako obrak 2018·01·25

Kaxkoan leihoak berritzeko diru-laguntzak eskatzeko epea irekita dago

Alde Zaharreko etxebizitzen isolamendu akustikoa hobetzea eta energia kontsumoa murriztea dira diru-laguntza horien helburuak. Egindako inbertsioaren %25 lagunduko da gehienez eta onuradun eta etxebizitza bakoitzeko gehienezko 1.000 euroko diru-laguntza emango du Udalak. Eskaera-orriak HHZn eskura daitezke.

Hondakinen udal tasa hiru hilekoa izango da hemendik aurrera

2018ko tasen eta zergen egutegia aste honetan bidaliko da etxe guztietara 2018·01·24

Hondakinen udal tasa hiru hilekoa izango da hemendik aurrera

Tasa iazko bera da, baina urtean bitan ordaindu beharrean, hiru hilero ordainduko da hemendik aurrera (lau ordainagirietan). 2018ko tasa eta zergen egutegi fiskala etxeetara banatuko da aste honetan. Aipatzeko da diru-sarrera gutxi dituzten familientzako onura fiskalak mantentzen dira.

Ibaiondoko oinezko bideak argiztapen berria du

Uriatik Arizetarainoko bidearen argiztapenak, led teknologiaz gain, presentzia detektagailua ere badauka 2018·01·24

Ibaiondoko oinezko bideak argiztapen berria du

Argiteri publikoa martxan jartzerakoan stand by egoeran egoten da, eta, pertsonaren bat aurretik pasatzerakoan, argi maila handitzen du puntuak,... Honi esker, energetikoki %90a aurreztera iritsi daiteke.. Sodiotik ledera pasatuta, kalifikazio energetikoa A lortu da eta, aldi berean, segurtasunean ere irabazi da. Hernani Erabaki parte-hartze prozesuan herritarrek erabakitako proiektua da hau. Obraren kostea 27.630 eurokoa izan da.

Euskara ari du elkartearekin hitzarmena sinatu du Udalak

Euskara ari du egitasmoaren helburua da kalean, familian, lan munduan, lagunartean... euskararen erabilera areagotzea 2018·01·23

Euskara ari du elkartearekin hitzarmena sinatu du Udalak

Hernaniko alkate Luis Intxauspek eta Axun Larburu Euskara ari du elkarteko lehendakariak sinatu zuten, joan den astelehenean, urtebeteko hitzarmena.

Itzulpen maleta ekitaldiak arintzeko eta euskara normalizatzeko lagungarria dela nabarmendu dute erabiltzaileek

Euskara Zerbitzuak herri elkarteei eskaintzen dien zerbitzua da eta 40 eskaera jaso ditu 2017an 2018·01·19

Itzulpen maleta ekitaldiak arintzeko eta euskara normalizatzeko lagungarria dela nabarmendu dute erabiltzaileek

Udalak herritarrei eta herri elkarteei eskaintzen dien zerbitzua da itzulpen maleta, antolatzen dituzten hitzaldietan eta ekitaldietan herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatzen laguntzeko asmoz. Ekitaldiak elebakarrean egitea ahalbidetzen duen neurrian, euskararen normalkuntzarako lagungarria dela aipatu dute erabiltzaileek.

Geldialdi nagusietan oharrak jarriko dira 2018·01·18

Herri barruko autobusean, goizeko ordutegietan, moldaketak izango dira astelehenetik aurrera

Autobus urbanoaren erabilera aintzat hartuta, zenbait aldaketa egingo ditu Udalak. Goizeko ordutegian ikastetxeetako sarrera orduak, medikuen txandak eta hiriarteko autobusekin loturak bermatu asmoz, hainbat moldaketa izango dira Hiribusaren goizeko zerbitzuetan. Bi autobusen irteera bost minutu aurreratzea eta lau zerbitzutik bostera pasatzea dira aldaketa nagusiak. Aldaketak indarrean sartuko dira datorren astelehenetik aurrera (urtarrilaren 22tik aurrera). Geldialdietan oharrak jarriko ditu Udalak aldaketen berri emateko.

Hasi da txotx denboraldia!

Larunbatean ofizialki inauguratu zen Hernanin sagardotegien denboraldia 2018·01·15

Hasi da txotx denboraldia!

Hemendik Aste Santura bitartean, Hernaniko sagardotegiak irekita egongo dira: herriko hamabi sagardotegietan sagardoa, txuleta eta bakailaoa dastatzeko aukera paregabea dago, beraz. Luis Intxauspe alkateak gogorarazi zuenez, Hernanik atsegin handiz hartuko ditu bisitariak, baina, modu berean, gogorarazi zuen hernaniarrek eta herriak errespetua merezi dutela. Halaber, Hernanik sexu erasoak onartzen ez dituela nabarmendu zuen.

Zaporeak Proiektuak irekiko du aurtengo txotx denboraldia

Irekiera ekitaldia larunbatean, hilak 13, 13:00etan, izango da, Gudarien plazan 2018·01·10

Zaporeak Proiektuak irekiko du aurtengo txotx denboraldia

Elkartasuna eta gastronomia uztartzen dituen proiektua da Zaporeak. Hernanik bezala, Etiopiako Wukro herriarekin lotura estua dute Zaporeak proiektuko kideek. Aurten haiek zabalduko dute Txotx denboraldia Hernanin.

2018ko udaberriko jabetze eskolako ikastaroak eta tailerrak

Plaza Feminista. Aristizabal kalea, 7, behea. 943 33 70 17 . berdintasuna@gmail.eus 2018·01·08

2018ko udaberriko jabetze eskolako ikastaroak eta tailerrak

2018ko udaberriko Jabetze Eskolako ikastaroak eta tailerrak.

Hilerriko errolda eguneratzeko prozesua

Hiru hilabeteko epea izango dute interesatuek espedientea ikusi eta aldaketak egiteko 2017·12·27

Hilerriko errolda eguneratzeko prozesua

Udalak xahutze lanak hasi ditu hilerriko errolda eguneratze aldera. Horretarako hiru hilabeteetako prozesu bat jarriko du martxan, hilobiratze eskubideen jabeek beraien espedienteak ikusi eta behar diren aldaketa guztiak egiteko.

Urte zaharreko pirotekniaren erabileraren inguruko argibideak

Gauerditik hamabost minutuz eta leku zabaletan soilik erabili ahalko dira suziriak 2017·12·27

Urte zaharreko pirotekniaren erabileraren inguruko argibideak

Urte berriari ongietorria emateko piroteknia erabili ohi da gurean. Hala ere, ohituraren eta segurtasunaren arteko oreka lortu nahian, Udalak hainbat muga jarri ditu; Kaxkoan, esaterako, ezingo dira suziriak erabili, eraikin askok egurrezko egitura duelako eta sua erraz zabal daitekeelako.

Zorionak Anttoni Egaña Aranbururi haren 100. urtebetetzean

Udalak omenaldia egin dio Egaña familia tabernako sukaldean aritutako hernaniar honi 2017·12·26

Zorionak Anttoni Egaña Aranbururi haren 100. urtebetetzean

Etxean, familiaren epelean, hartu du Anttoni Egañak Hernaniko Udalaren omenaldia. Irribarretsu eta pozik eman dio ongietorria 100. urtebetetzeari. Senitartekoak haren inguruan elkartu dira gaur Anttoniren egun handia ospatzeko.

Gazteei zein helduei zuzenduta 2017·12·20

2017. Hernanin etxebizitzak alokairuan hartzeko diru-laguntzak.

Eskabideak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izango da, hots 2018ko urtarrilak 9ra arte. Eskariak aurkezteko lekua Hernaniko Udalaren HHZ-Herritarren Harrera Zerbitzuan (Gudarien plaza, 1) izango da astelehenetik ostiralera 8:00etatik 19:00etara.

Industrialdean enpresek sortzen dituzten hondakinen gaikako bilketaren kudeaketa bereganatuko du Udalak

Herriko hondakinekin egiten den moduan, lantegienak ere jatorrian sailkatzea eta modu egokian egiten dela sustatzea da helburua 2017·12·16

Industrialdean enpresek sortzen dituzten hondakinen gaikako bilketaren kudeaketa bereganatuko du Udalak

2018ko urtarriletik aurrera bereganatuko du Udalak industria poligonoetako enpresek eta lantegiek sortzen dituzten hiri hondakinen kudeaketa. 400dik gora enpresa daude Hernanin eta orain arte San Markos Mankomunitatea arduratu izan da bilketaz. Udalak, ostera, enpresa gehiagotara iristea eta hobeto sailkatzea du helburu. Zero Zabor bidean aurrerapauso garrantzitsua da hori.

KoopFabrika programak ekintzaileak behar ditu

Kooperatibak edota proiektu komunitario eraldatzaileak martxan jarri nahi dituztenei formakuntza, tresna praktikoak, elkarlan sarea eta proiektuen jarraipena eskainiko dizkie 2017·12·13

KoopFabrika programak ekintzaileak behar ditu

KoopFabrika ekintzailetza sozialerako programan parte hartu nahi duten ekintzaileek abenduaren 23 arte dute izena emateko aukera. Gipuzkoako lau eskualdetan eskainiko dira lan espazioak: horietako bat Beterri-Buruntzan, Hernaniko Iturola elkarlan sorgunean (Gabriel Zelaia zentroan). Kooperatibak edota proiektu komunitario eraldatzaileak martxan jarri nahi dituzten pertsona eta taldeei formakuntza, tresna praktikoak, elkarlan sarea eta proiektuen jarraipena eskainiko dizkie.

Izas Arzuagaren kartelak iragarriko ditu 2018ko Inauteriak

273 herritarrek bozkatu dute eta lan irabazleak 120 boto jaso ditu 2017·12·12

Izas Arzuagaren kartelak iragarriko ditu 2018ko Inauteriak

Hamazazpi lan aurkeztu dira aurtengo lehiaketara. Jai batzordeak horietako lau hautatu zituen eta herritarrek lau horien artean hobetsi du Izas Arzuaga Martinez hernaniarrarena. Horixe izango da 2018ko Inauterien irudia. Irabazleak 600 euroko saria jasoko du.

Hernaniko Inauteriak iragartzeko kartel aukeraketa

Eman bozka gustuko duzunari! 2017·12·05

Hernaniko Inauteriak iragartzeko kartel aukeraketa

Eman bozka gustuko duzunari!