Berriak

Frankismoaren hamarkada latzak sufritu zituzten andreen ahotsak entzuteko aukera izango da abenduan

“Andreen iragan bizia” ekitaldi sorta antolatu du Udalak oroimen historikoa berreskuratzeko asmoz 2017·11·28

Frankismoaren hamarkada latzak sufritu zituzten andreen ahotsak entzuteko aukera izango da abenduan

Hernaniko Udalak oroimen historikoa berreskuratzeko apustuari eutsiko dio eta aurten bereziki ahaztuta egon diren emakumeak omenduko ditu abenduan prestatu duen egitarauaren bidez. Antzerkiak, erakusketak, dokumentalak, testigantzek, hitzaldiak eta belaunaldien arteko bi topaketak osatzen dute ekitaldi sorta oparoa.

“Nik sinesten dizut” mugimenduarekin bat egiten du Hernanik

Azaroak 25 emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta, Udalak indarkeria matxistarekin lotuta eskaintzen dituen zerbitzuak gogorarazten ditu 2017·11·25

“Nik sinesten dizut” mugimenduarekin bat egiten du Hernanik

Azaroak 25 emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna da. Horrekin lotuta, gure jendarteak pairatzen duen arazo larrienetakoari begirada berezia eskaintzen diote mundu osoan. Hernaniko Udalak bat egiten du nazioarteko egun honekin, baita "Nik sinesten dizut" mugimendu sozialak, feministak eta herritarrak berpiztu duten kanpainarekin ere. Era berean, Udalak indarkeria matxistarekin lotuta urte osoan eskaintzen dituen zerbitzuak gogorarazi nahi ditu.

Azaroak 25. Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna

2017·11·23

Azaroak 25. Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna

Indarkeria matxista gure jendarteko arazo larrienetarikoa da eta mugimendu feministak azken hamarraldian egindako aldarrikapenei esker agenda politiko eta sozialean sartzea lortu da gai hau. Hala ere, emakumeok egunero indarkeria pairatzen jarraitzen dugu, sistemak iraun dezan ezinbestekoa baita. Hori dela eta, azaroaren 25aren bueltan, hainbat ekintza antolatu ohi dira jendea sentsibilizatu, indarkeria jasaten duten emakumeei elkartasuna adierazi eta egoera horiek salatzeko. Aurten ere, hainbat ekimen antolatu ditu Hernaniko Koordinadora Feministak.

Hamar proposamen aukeratu dituzte herritarrek Hernani Erabaki parte-hartze prozesuan

975 baliozko boto eman dituzte hernaniarrek 2018ko udal aurrekontuaren 500.000 euro aukeratutako 10 egitasmoetan inbertituko dira 2017·11·21

Hamar proposamen aukeratu dituzte herritarrek Hernani Erabaki parte-hartze prozesuan

Hernani Erabaki partaidetzako aurrekontuen prozesuak fruitua eman du. Urte osoko prozesua izan da: proposamenak egin, lehenetsi eta balorazio teknikoa egin ondoren, azkeneko hitza esan dute hernaniarrek. Baliozko 975 boto zenbatu dira eta aukeratutako hamar proposamenetan inbertituko dira 2018ko udal aurrekontuaren 500.000 euro.

Beterri-Buruntza eskualdean 75 kontratu egingo dira enplegua sustatzeko tokiko ekimenei esker

Eskualdeko langabetuak, bereziki, gazteak eta emakumeak, dira onuradunak 2017·11·17

Beterri-Buruntza eskualdean 75 kontratu egingo dira enplegua sustatzeko tokiko ekimenei esker

Denbora luzez langabe dauden pertsonak, lan merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten kolektiboak, formakuntza handia duten gazteak, emakumeak dira programa horien onuradun nagusiak. Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo udalek eta Lanbidek sustatutako programak dira.

AUZOLANA sustatzeko diru-laguntza.  2017ko deialdia

AUZOLANA sustatzeko diru-laguntza. 2017ko deialdia 2017·11·16

AUZOLANA sustatzeko diru-laguntza. 2017ko deialdia

Deialdi honen helburua da auzo elkarteei, auzolan egitasmoak garatzeko eta auzoetan dinamikak martxan jartzeko diru-laguntza ematea

Azaroaren 13tik aurrera gauzatuko dira aldaketak eta urtearen amaieran baloratuko da behin betiko bihurtu ala ez 2017·11·10

Herri barruko autobusean bi moldaketa egingo dira zerbitzua hobetzeko asmoz

Goizean goizeko bi autobusetan egingo dira aldaketak, jende gehiena doan ordutegian. Behin behineko moldaketak izango dira; azaroaren 13an indarrean sartu eta urtea amaieran baloratuko da behin betiko bihurtu al ez.

Auzitegi Gorenak San Markos Mankomunitatearen 2014ko aurrekontuak baliogabetu ditu eta arrazoia eman dio Hernaniko Udalari

Mankomunitateak urte hauetan bidegabe kobratutako diru kopurua itzultzeko eskatuko du Udalak 2017·11·08

Auzitegi Gorenak San Markos Mankomunitatearen 2014ko aurrekontuak baliogabetu ditu eta arrazoia eman dio Hernaniko Udalari

"Albiste ona jaso dugu epaitegietatik", iritzi dio Hernaniko alkate Luis Intxauspek. San Marko Mankomunitateak 2014tik Hernaniri bidegabe kobratu dion dirua itzultzeko eskatuko dutela iragarri du. Hernaniko Udalak Astigarragako, Usurbilgo, Pasaiako eta Lezoko udalekin batera aurkeztu zuen helegitea eta asteartean balorazioa egin zuten Donostian. Bertan gogorarazi zuten zein den hemendik aurrerako gakoa: "Mankomunitateak herritarren praktika onak sarituko dituen edo, orain arte bezala, gaizki egiten duten zerbitzua ondo egiten dugunon bizkar jarri".

Lumaltik Bateratzen GKE-ak Hernaniko Udal Lankidetza Arloaren laguntzaz, ipuin kontaketa antolatu du 2017·11·03

"Kaliebirrinae" haurrentzako ipuin kontaketa

“kalieberrinae” haurrentzako ipuin kontaketa ere antolatu da, 5-10 urte bitarteko haurrei zuzendua. Bertan Venezuelako indigenen kondairak izango dira entzungai, baita ipuin musikatuak ere. Azaroaren 15ean izango da, arratsaldeko 17:00etan Biteri Kultur Etxean.

“Orinokia” erakusketa

Lumaltik Bateratzen GKE-ak Hernaniko Udal Lankidetza Arloaren laguntzaz, erakusketa eta ipuin kontaketa antolatu ditu datozen egunetan 2017·11·03

“Orinokia” erakusketa

Erakusketa hau Venezuelako Amazoniako kultura indigenetan barrena murgiltzeko bidaia bat da. Choucho Sosa argazkilari venezuelarrak egindako argazkiez gain, indigenek euren egindako hainbat artisau-lanak daude ikusgai. Eskulan hauek indigenek komunitatearekin, naturarekin eta mundu espiritualarekin duten erlazioa islatzen dute, hainbat elementu aurkitu daitezkeelarik: hamakak, motxilak, fletxak, zestoak… Erakusketa hau ikusgai egongo da azaroaren 17arte Biteri Kultur Etxeko pasiloan.

Axpi eta Ruiz de Eginok artez jantziko dituzte Hernaniko kaleak

Bi artista hernaniarrek irabazi dute kale artearen sorkuntza sustatzeko diru-laguntzen lehen deialdia 2017·10·30

Axpi eta Ruiz de Eginok artez jantziko dituzte Hernaniko kaleak

Hernaniko artista plastikoei sorkuntza prozesuetan laguntzeko diru-laguntza deialdia egin zuen iaz Udalak. Lehen deialdi horretan zazpi artista aurkeztu ziren eta horietako bik irabazi dute: Ainara Azpiazu Adurizek -Axpi- eta Aitor Ruiz de Eginok. Axpik Ezkiaga pasealekuan mural bat margotuko du datorren urteko udaberrian, frontoiaren atzeko horman, hain zuzen. Aitor Ruiz de Eginoren bi eskulturak Atarrabiyo parkean eta Ave Marian ipiniko dira datozen asteotan.

Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Eguna

"Volar" dokumentalaren proiekzioa azaroaren 3an 2017·10·27

Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Eguna

Berdintasun Kontseiluak eta Udal Berdintasun Arloak antolatuta "Volar" dokumentala proiektatuko da Hernanin. Emakundek ekoizutako filme honetan genero indarkeria jasan duten bederatzi emakumeren testigantzak jasotzen dira. Genero indarkeriaren aurkako lan ausarta eta konpromitua da Bertha Gaztelumendik zuzendutakoa. Proiekzioa eta gero, protagonistetako bi emakumerekin hitz egiteko aukera izango da. Eguna: azaroak 3 ostirala Ordua: 19:00 Lekua: Biteri Kultur Etxea.

2017·10·25

Behin betiko esleipendunen zerrenda eta itxarote zerrenda. Sagastialden babes ofizialeko 13 etxebizitza esleitzea

Behin betiko esleipendunen zerrenda eta itxarote zerrenda. Hernaniko (HI) SG.05 Sagastialde sektorean erregimen orokorreko babes ofizialeko 13 etxebizitza eta horien garaje eta trastelekuak jabetza erregimenean esleitzeko prozedura

Interesa duenak azaroaren 2 arteko epea du eskaera egiteko, udaletxeko Kontratazio Sailean 2017·10·19

Zinkoenea plazako kioskoa esleitzeko prozedura martxan dago

Zinkoeneako aldizkarien eta egunkarien kioskoaren emakida abian jarri du Udalak. Kioskoa hartzeko interesa dutenek azaroaren 2 arteko epea dute haien proposamena aurkezteko. Baldintzak eta eskakizunak udal webgunean argitaratuta daude.

Etxe eta auzo-konpostari buruzko  VII. Mintegia hartuko du Hernanik

Composta en Redek antolatuta, urriaren 19an izango dira hitzaldiak Orona Ideon eta 20an egingo dituzte bisita teknikoak herrigunean 2017·10·17

Etxe eta auzo-konpostari buruzko VII. Mintegia hartuko du Hernanik

Composta en Red sarearen VII. Mintegia antolatu du aurten Hernaniko Udalak. Konpostajearen inguruan Estatu espainiarrean egiten diren esperientziak ezagutzeko parada izango dute Hernanira gerturatzen direnek. Ehundik gora lagunek eman dute izena mintegian. Urriaren 19an eta 20an izango da, Orona Ideon eta herrigunean. Konpostajeak ekonomia zirkularrean duen garrantzia aztertzea izango da mintegi horren ardatza.

Autobusen murrizketaren aurrean alegazioak aurkezteko aukera dute herritarrek

Foru Aldundiak prestatu duen aurreproiektuan murrizketa garrantzitsuak aurreikusten dituzte Buruntzaldeko zerbitzuetan 2017·10·13

Autobusen murrizketaren aurrean alegazioak aurkezteko aukera dute herritarrek

Tolosa, N-1, Buruntzaldea eta Donostiako garraio publiko erregularrari buruzko aurreproiektu bat du eskuartean Gipuzkoako Foru Aldundiak eta murrizketa handiak eta larriak aurreikusten ditu autobus zerbitzuetan, Hernaniko Udalak bertan behera uzteko eskatu dio Foru Aldundiari eta udalekin eta herritarrekin batera lantzeko. Foru Aldundiak, ostera, aurrera jarraitzeko asmoa du. Udalak alegazioak aurkeztu ditu baina herritarrak ere aurkeztera animatu nahi ditu. Hori errazteko udal eraikin publikoetan (Biterin, kiroldegian, Sandiusterrin eta udaletxean) alegazioak aurkezteko orriak jarri ditu herritarren eskura. Urriaren 23 arteko epea dago alegazioak aurkezteko.

Lidl supermerkatuak Hernanin zerbitzua euskaraz emateko konpromisoa hartu du

Galarreta eremuan saltoki berria laster zabalduko duela, bezeroari arreta eta paisaia euskaraz izatea adostu dute enpresak eta Udalak 2017·10·12

Lidl supermerkatuak Hernanin zerbitzua euskaraz emateko konpromisoa hartu du

Lidl-ek saltoki berria irekiko du datorren astean Hernanin, Galarreta eremuan. Hernaniko Udalak, euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatzeko asmoz, hitzarmen bat sinatu du enpresarekin. Bezeroei arreta euskaraz ematen bermatzea eta paisaian -kartelak, seinaleak, idatziak- ere euskarak beste hizkuntzek duten presentzia izatea dira hitzarmenaren bi ardatz nagusiak.