Berriak

Udal igerileku berriak bihar, osteguna, irekiko ditu ateak

15:00etatik aurrera sartu ahalko dute erabiltzaileek 2017·09·27

Udal igerileku berriak bihar, osteguna, irekiko ditu ateak

Udazkena bor-borka arte eszenikoetan

Ertza konpainiaren "Hariak" dantza eta antzerkia uztartzen dituen lanak irekiko du udazkeneko egitaraua 2017·09·25

Udazkena bor-borka arte eszenikoetan

Udazkenarekin batera, kultura ere indarrez iritsiko da Hernanira, Biteri kultur etxea antzerkiz, musikaz eta dantzaz beteko baita datozen hileotan. Ertza konpainiak ekarriko digun Hariak ikuskizunak abiatuko du egitaraua, ostegunean, 20:00etan, Nahastekak atalaren barruan. Harkaitz Canoren begirada islatzen du disziplina desberdinak batzen dituen proposamen honek. Sarrerak salgai daude 7 euroren truke.

Jabetze eskolako izen-ematea irekita dago

Urriaren 5ean izango da lehenengo ikastaroa 2017·09·20

Jabetze eskolako izen-ematea irekita dago

ArkitekNatura argazki lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dago

2018ko Udal Egutegia osatzeko lehiaketa antolatu du Udalak bigarren urtez 2017·09·18

ArkitekNatura argazki lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dago

Argazkiak aurkezteko epemuga urriaren 21a da. Irabazleek, haien argazkiak milaka etxetara iristen den udal egutegian argitaratzeaz gain, Hernaniko dendetan gastatzeko 40na euroko txartela jasoko dute.

2017·09·18

GITARRA IKASTAROA

Mugikortasunaren Europako Astea  asteburu honetan iritsiko da Hernanira

Patin Festa larunbatean izango da eta Ipar Martxa, igandean. 2017·09·12

Mugikortasunaren Europako Astea asteburu honetan iritsiko da Hernanira

Hernaniko Udalak eta herriko hainbat eragilek Mugikortasunaren Europako Astea antolatu dute elkarlanean aurten ere. Urtez urte, ekitaldi berriak txertatu dira egitarauan. Aurten bi berritasun nagusi daude: patin festan zailtasun desberdineko bi ibilbide izango dira, eta ipar martxa, adin guztietarako egokia den jarduera fisikoa, ere mugikortasun egitarauan sartu da.

Biteri Kultur Etxeko ikastaroak

Biteri Kultur Etxeko ikastaroetan izena emateko epea irailaren 4tik 8ra 2017·08·24

Biteri Kultur Etxeko ikastaroak

Ikastaroetarako izen-emate epe berria abuztuaren 1etik 10era

2017·07·28

Ikastaroetarako izen-emate epe berria abuztuaren 1etik 10era

Kiroldegiak eskaintzen dituen ikastaroetan, erabiltzaile berriek abuztuaren 1etik 10era izango dute izen-emateko aukera, errepikatzaileek uztailan ere eman zezaketen.

Ikasgela Ibiltaria Hernanin izango da ostiral eta larunbatean

Teknologi berriekin ikasteko eta disfrutatzeko aukera 2017·07·19

Ikasgela Ibiltaria Hernanin izango da ostiral eta larunbatean

45 minutuko doako saioak izango dira, adinez bananduta, eta aldez aurretik eman behar da izena

2017·07·19

Karabel auzoko saneamendu-sistema birmoldatzeko eta urbanizatzeko lankidetza hitzarmena sinatu da

Añarbeko Urak-ekin sinatutako hitzarmen honi esker Karabelgo ponpatze-estazioa kendu egingo da eta auzoko zerbitzuak, itxura eta bizi-kalitatea nabarmen hobetuko dira

Bost  ume sahararrek igaroko dute oporraldia Hernanin

10-12 urte bitarteko hiru neska eta bi mutil dira. Hiru errepikatzaileak dira; Fatma eta Hayatentzat, ordea, lehen aldia da. 2017·06·30

Bost ume sahararrek igaroko dute oporraldia Hernanin

Leila, Abdi Embarek; Usama, Selma Mohamed Lamin eta Mohamed, Uadadi Mohamed-Moulud haur sahararrek ondo ezagutzen dute Hernani. Iazko uda gure artean igaro zuten, Fatma, Mohamed-Moulud eta Nayat, Salma Bad ostera, lehen aldiz etorri dira aurten. Bi familia berriak batu da Udalak babesten duen Oporrak Bakean ekimenera eta, beraz, aurtengo udan bost umek egingo dute oporraldia Hernanin.

Eusko Jaurlaritzak Zubietako erraustegia egiteko emandako baimenaren aurkako helegitea jarri dute Hernaniko, Oiartzungo eta Usurbilgo udalek

2017·06·28

Eusko Jaurlaritzak Zubietako erraustegia egiteko emandako baimenaren aurkako helegitea jarri dute Hernaniko, Oiartzungo eta Usurbilgo udalek

Hernaniko, Oiartzungo eta Usurbilgo udal ordezkariek azaldu dute, Usurbilen egin duten agerraldian, zergatik errekurritu duten Ingurumen Baimen Bateratuaren (IBB) ebazpena. Hiru udalerriotako ordezkarien iritziz, “Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saila Zubietako erraustegiaren konplize bihurtu da prozedurak bete gabe IBBa eman diolako”.