Berriak

Miren Saenz de Urturi Ericek diseinatutako kartelak iragarriko ditu aurtengo San Joan jaiak

604 boto eman dute herritarrek eta horietako 292 kartel irabazleak eskuratu ditu 2019·04·25

Miren Saenz de Urturi Ericek diseinatutako kartelak iragarriko ditu aurtengo San Joan jaiak

San Joan jaiak iragartzeko antolatutako lehiaketak badu irabazlea. Aurten aurkeztu diren 11 lanetatik lau lehenetsi zituen San Joan Batzordeak. Lau horietako bat hautatzeko aukera izan dute herritarrek eta Miren Saenz de Urturi Erice hernaniarrak diseinatutakoak jaso ditu boto gehien. 604 herritarrek eman dute botoa eta irabazleak 292 boto eskuratu ditu.

Udaberriarekin batera, gorputza astintzeko aukera paregabea izango dute 12 eta 17 urte bitartekoek

Izen-ematea Hernaniko Gaztelekuan (asteartetik ostegunera 17:00etatik 20:00etara) edo kiroldegian egin daiteke 2019·04·15

Udaberriarekin batera, gorputza astintzeko aukera paregabea izango dute 12 eta 17 urte bitartekoek

Orotara, sei ikastaro antolatu ditu Udalak: piraguismoa, eskalada, parkour, erremontea, irristaketa eta scooter. Izen-ematea Hernaniko Gaztelekuan (asteartetik ostegunera 17:00etatik 20:00etara) edo kiroldegian egin daiteke. Hernani Erabaki aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan egindako eskaera bati erantzun dio horrela Udalak.

Udaleku irekietan eta kirol udalekuetan izena emateko epea irekita dago

Apirilaren 30a arteko epea dago izena emateko 2019·04·11

Udaleku irekietan eta kirol udalekuetan izena emateko epea irekita dago

Uztailean antolatuko diren udaleku irekietan zein kirol udalekuetan izena eman daiteke dagoeneko. Bi kasuetan apirilaren 30 arte egongo da epea zabalik. Udaleku irekiak HH1-LH4ko ikasleentzat dira eta kirol udalekuak, ostera, LH5-LH6ko ikasleentzat.

San Markos Mankomunitatearen 2017ko aurrekontuak ere baliogabetu ditu EAEko Auzitegi Nagusiak

San Markos Mankomunitateak 92.000 euro bidegabe kobratu zizkion Hernaniko Udalari eta orain itzuli beharko dizkio 2019·04·10

San Markos Mankomunitatearen 2017ko aurrekontuak ere baliogabetu ditu EAEko Auzitegi Nagusiak

Hernaniko, Usurbilgo eta Oiartzungo udalek 2017ko San Markos Mankomunitatearen aurrekontuen aurkako helegitea jarri zuten iaz eta EAEko Auzitegi Nagusiak orain ebatzi du. Auzitegi berak baliogabetu zituen 2014ko, 2015eko eta 2016ko aurrekontuak. Epaien ondorioz, Mankomunitateak 92.000 euro itzuli beharko dizkio Hernaniko Udalari. 2017koaren kopurua gehitu beharko zaio horri, oraindik ez baita zehaztu zenbat gehiago kobratu zion Hernaniko Udalari Mankomunitateak.

San Joan jaietako kartela bozka daiteke apirilaren 17ra arte

2019·04·03

San Joan jaietako kartela bozka daiteke apirilaren 17ra arte

Hamaika aurkeztu dira eta lau pasa dute lehenengo aukeraketa. Hernaniarrek erabakiko dute lau kartel finalistetako irabazlea.

Santa Barbara harrobiko frontearen segurtasuna bermatzeko  20 metro inguruko babesgune bat egingo da

Aisialdi gunearen idazketa proiektua egiten denean, aintzat hartu beharko dute segurtasun babesgune hori 2019·03·30

Santa Barbara harrobiko frontearen segurtasuna bermatzeko 20 metro inguruko babesgune bat egingo da

Parkea eraberritzeko proiektua idatzi aurretik, harrobiaren frontearen egonkortasunari buruzko azterketa geoteknikoa enkargatu zuen Hernaniko Udalak. Azterketaren arabera, egitura ezegonkorra da, lur-jausiak egon daitezke eta horren aurrean zenbait konponbide proposatzen ditu. Inpaktu paisajistikoa eta segurtasun irizpideak direla eta, babesgunea sortzeko aukera lehenetsi dute udal teknikariek. Santa Barbarako etorkizuneko parkearen proiektua idazteko segurtasun gune hori kontuan hartuta egin beharko da.

Udalak herriko aire kalitateari buruz egin duen txostenaren emaitza aurkeztu dio Eusko Jaurlaritzari eta kontrolak zorrozteko eskatu

Isurketen eta usainen inguruan egun dagoen legediak arazoa konpontzen ez duela eta, legedia egokitu behar dela uste dute udal ordezkariek 2019·03·28

Udalak herriko aire kalitateari buruz egin duen txostenaren emaitza aurkeztu dio Eusko Jaurlaritzari eta kontrolak zorrozteko eskatu

Hernaniko udal ordezkariak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko zuzendari eta teknikariekin bildu ziren atzo Lakuan. Udalak aire kalitateari buruz egin duen azterketaren emaitzaren berri eman eta neurriak hartzeko eskatu zieten Jaurlaritzako arduradunei. Enpresek isurketen inguruan indarrean dagoen legedia betetzen dutela berretsi zuten eta Jaurlaritzak Ingurumeneko Baimen Bateratua duten Hernaniko zortzi enpresengandik jasotzen dituen datuak Udalarekin konpartituko dituela esan zuten.

Sagastialde auzoko plazaren berrurbanizazio lanak hasi dira

Lanen iraupena bi hilabetekoa izatea aurreikusten da 2019·03·20

Sagastialde auzoko plazaren berrurbanizazio lanak hasi dira

Aste honetan hasi dira Sagastialdeko plaza berritzeko lanak. Irisgarritasuna hobetzeaz gain, ingurunea txukuntzea da asmoa plaza hori bizilagunentzako aisialdi gune atsegina izan dadin.

Kulturarteko Plaza Feministaren eraikina birgaitzeko proiektuaren exekuzioa lizitaziora aterako du berriz Udalak

Birgaitzeak energia eraginkortasunaren inguruko Europako zuzentarauaren irizpideak beteko ditu, hau da, “ia ezer kontsumitzen ez duen eraikina” izango da 2019·03·15

Kulturarteko Plaza Feministaren eraikina birgaitzeko proiektuaren exekuzioa lizitaziora aterako du berriz Udalak

Iazko abuztuan atera zuen lehen aldiz lizitaziora, baina lehiaketa hutsik gelditu zen. Proiektuan moldaketak egin ondoren, berriz aterako da. Nabarmentzekoa da eraikinaren birgaitze proiektuak dituen berezitasunak, Europako zuzentarauak energia eraginkortasunaren inguruan ezartzen dituen irizpideak bete behar dituelako, hau da, “ia ezer kontsumitzen ez duen eraikina” izan behar du (Near Zero Energy Buildings-NZEBs).

Hernaniko bio-hondakinen purutasun maila %99,48koa da

Otsailaren 21ean Hernanitik San Markoko zabortegira joaten diren kamioetatik 263 kilogramoko lagina aztertu dute 2019·03·14

Hernaniko bio-hondakinen purutasun maila %99,48koa da

Hernaniko hondakin organikoen karakterizazioa egin berri du GHK-k eta purutasun maila %99,48koa duela dio txostenak. San Marko Mankomunitateak noizean behin egiten ditu mankomunitatea osatzen duten udalerrien organikoaren azterketak eta joan zen otsailaren 21ean Hernaniko biohondakinena egin zuen.

Emakumezkoak eta 30-44 urte bitarteko hernaniarrak, Baietz Hernanik! gehien mugiarazi dituen kolektiboak

Baietz Hernanik! egitasmoaren sustatzaileak baikor azaldu dira emaitzarekin, herritarrek euskararekiko duten inplikazioa eta hizkuntza-ohitura aldaketak sustatu dituelako 2019·03·13

Emakumezkoak eta 30-44 urte bitarteko hernaniarrak, Baietz Hernanik! gehien mugiarazi dituen kolektiboak

Euskararen erabilera sustatzeko urte osoko erronka planteatu zuen Euskara Ari Du herri mugimenduak eta 1.000 erronkalari lortzea zuen helburua. Eta aise lortu dute. Baietz Hernanik! egitasmoak 1.117 erronkalari bereganatu ditu, eta horietako askori euskararekiko konpromisoa berpiztu ere egin dio. Andrazkoak eta 30-44 urte bitarteko herritarrak dira ekimenean gehien parte hartu duten hernaniarrak.

Gaur arratsaldean ekingo diete Fagollagako presaren atsedenlekuan azaldu diren bidoiak erretiratzeko lanei

Hondakin arriskutsuetan aditua den enpresa bat, suhiltzaileekin elkarlanean, arduratuko da kentzeaz 2019·03·13

Gaur arratsaldean ekingo diete Fagollagako presaren atsedenlekuan azaldu diren bidoiak erretiratzeko lanei

Fagollagako presaren ondoan dagoen atsedenlekuan bi bidoi botata utzi dituzte eta barruan duten hondakinak potentzialki arriskutsuak direlakoan, segurtasun protokoloa aktibatu du Udalak. Donostiako suhiltzaileak, Ertzaintza eta udaltzainak egon dira gaur 13:00ak arte lekuan bertan baina segurtasunaz erretiratzeko baldintzarik ez daudela, hondakin arriskutsuetan aditutako enpresa baten esku utzi dute. Gaur arratsaldean espero dute egitea. Ordura arte, eremua itxita egongo da Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren zaintzapean.

Aiora Nikolas, Ane Sanz eta Ainhoa Oskoz, gidabaimena euskaraz ateratzeagatik sarituak

Saria atal teorikoaren matrikula eta prestakuntza gastuen ordainketa izan da 2019·03·07

Aiora Nikolas, Ane Sanz eta Ainhoa Oskoz, gidabaimena euskaraz ateratzeagatik sarituak

Gida-baimena euskaraz ateratzeak badu saria. Aiora Nikolasek, Ane Sanzek eta Ainhoa Oskozek Hernanin atera zuten gida-baimena 2018an eta atal teorikoaren matrikula eta prestakuntza gastuen ordainketa irabazi dute (400 euro). Guztira, 2018an, Hernanin, 49 pertsonek egin dute gida-baimenaren atal teorikoa euskaraz eta Hernaniko autoeskoletan 71 pertsonek, eskualdeko beste herrietako ikasleak kontutan hartuta.

Hernaniko Udalak martxoaren 8ko greba feministarekin bat egiten du

Joan zen udalbatzarrean aho batez onartu zen mugimendu feministak egindako greba deialdiarekin bat egitea 2019·03·07

Hernaniko Udalak martxoaren 8ko greba feministarekin bat egiten du

Joan den otsailaren 26an egin zen udalbatzarrean, aho batez onartu zen Mugimendu Feministak martxoaren 8rako deitu duen greba deialdiarekin bat egitea. Era berean, Udal Langileen Batzarrak ere bat egin du greba deialdiarekin eta, horren ondorioz, udal zerbitzu gehienetan gorabeherak sortuko dira; zerbitzu batzuk oso mugatuak izango dira eta beste batzuk bertan behera geldituko dira.

Gerra Zibilaren eta diktadura frankistaren lehenengo garaian Hernanin gertatutako giza eskubideen urraketak ikertzen ari da Aranzadi

Lourdes Herrasti Aranzadiko historialari eta antropologoak “Errepresioa genero ikuspuntutik” hitzaldia emango du bihar, hilak 7, 19:30ean, Biteri 2019·03·06

Gerra Zibilaren eta diktadura frankistaren lehenengo garaian Hernanin gertatutako giza eskubideen urraketak ikertzen ari da Aranzadi

Gerra Zibilean eta diktadura frankistaren lehenengo garaian (1936-1945) Hernanin gertatutako giza eskubideen urraketak ikertu eta oroimen historikoa berreskuratzeko proiektua abiatuko du Aranzadi Elkarteak, Udalaren enkarguz. Emakumeek jasandako errepresioan arreta berezia jarriko dute ikerketa lan horretan.

Hilabete honetan irekiko da Elorrabiko zubia

Zazpi urte eta gorabehera handiak tarteko, Osiñagako auzoa Ibarluze eta Lastaola industrialdeak lotzen dituen zubia zabalduko da laster oinezko eta bizikletentzat 2019·03·04

Hilabete honetan irekiko da Elorrabiko zubia

Azken ukituen faltan, Elorrabiko zubia erabiltzeko moduan egongo da datozen asteotan. Urumearen bi aldeak lotzen zituen zubi esekia uholdeek eraman zuten joan zen 2011ko azaroan. Orduz geroztik egindako bidea korapilatsua eta neketsua izan da, baina azkenean Osiñagako bizilagunek, bereziki, eta hernaniar guztiok, oro har, zubia erabiltzeko aukera izango dugu laster.

Udalak bere jabetzako 15 etxebizitza alokairu sozialean esleitzeko izen-ematea irekiko du martxoaren 4an

15tik 7 zuzkidura-etxebizitzak izango dira eta 8 babes ofizialekoak 2019·03·01

Udalak bere jabetzako 15 etxebizitza alokairu sozialean esleitzeko izen-ematea irekiko du martxoaren 4an

Hernaniarrok euskara ikasteko 80.332 euroko diru-laguntza eman du Udalak 2017-2018 ikasturtean

Euskaltegiko matrikularen %70-90 bitartean finantzatzen du Udalak 2019·02·27

Hernaniarrok euskara ikasteko 80.332 euroko diru-laguntza eman du Udalak 2017-2018 ikasturtean

2017-2018 ikasturtean 244 herritarri eman dio Udalak euskara ikasteko diru-laguntza. Guztira, 80.332 euro. Diru kopuru horretatik herriko euskaltegietan (Udal Euskaltegia eta AEK) ikasteko 71.181 euro eman ditu eta 9.150 euro, herritik kanpoko euskaltegietan. Euskaltegiko matrikularen %70-90 bitartean finantzatzen du Udalak.