Web edukia bistaratu

Emakumeentzako Jabetze Eskola

Zer da “jabetzea”?

Hernaniko jabetze eskola

“Jabetze” terminoa asko erabili izan da Hego Amerikan eta Erdialdeko Amerikan, bere jatorria Estatu Batuetan topatu behar badugu ere, hitza ingeleseko “empowerment” terminotik baitator.

Jabetzeak gure bizitzan autonomia izatea dakar, bizitzari aurre egiteko indarra eta konfiantza izatea, bizitzan aukera ezberdinak egiteko ahalmena izatea eta eraldaketa sozialean parte hartzea. Emakume bat jabetuta dagoela esaten dugu ahalmen horiek bizi-indar bilakatzen direnean, pertsona horren izaera osatzen dutenean.

Aldaketa pertsonal eta kolektiboa dakarren prozesua litzateke, emakumeen eta gizonen arteko botere harremanen eraldaketa dakarrena. Prozesu hori gauzatzeko hainbat faktorek bat etorri behar dute: emakumeoi maila pertsonalean gertatzen zaiguna ulertzea; errealitatea eta testuingurua antzematea; eskubideak ezagutzea; informazioa eta baliabideak eskura izatea; geure ahalmenak lantzea; autonomia, kontzientzia eta ahalmen kritikoa izatea.

Horregatik, jabetzea prozesu pertsonala da, norberari gertatzen zaion zerbait. Inork ezin du beste inor jabetu. Hala ere, erakundeek emakumeen eta emakume taldeen jabetze prozesuak susta ditzakete. Horixe da Hernaniko Jabetze Eskolak duen asmoa.

 

 

Jabetze eskolako egitaraua

Egitaraua [pdf]

Jabetze eskolako egitaraua deskargatzeko, PDF formatoan

 

 

Sorrera eta ibilbidea

Jabetze Eskolak antolatzeko ideia Erdialdeko Amerikatik hartua da. Gure inguruan Bizkaian sortu zuten lehena 2003an (Basauri, Ondarru, Ermua eta Getxoko Udal Berdintasun Arloek sortu zuten elkarlanean). Bertan izandako harrera eta emaitzak ikusita, Gipuzkoan 2006an hainbat udalerriren artean haiek hasitako bideari jarraitzea erabaki genuen. Momentu honetan Arrasate, Eibar, Azpeitia, Urola Garaia eta Hernaniko Jabetze Eskolak sarean ari gara lanean, nahiz eta udalerri bakoitzean ikastaro eskaintza propio bat izan.

 

Ikasturte hasierako emanaldia Leokan

Emakumeentzako Jabetze Eskolei hasiera emateko, Leoka labaderoan emanaldi berezi bat antolatu ohi du Udal Berdintasun Arloak eta Berdintasun Kontseiluak. Antzina emakumeen topaleku, lan leku eta kontu toki izan zen espazioan, emakumeei eman nahi zaie protagonismoa berriz ere, Leoka emakumeentzat berreskuratuz. Hernaniko edota inguruko emakume artisten lana ezagutu eta gozatzeko aukera izanik emanaldi hauen bidez.

Zergatik Leokako labaderoan? Historikoki emakumeek presentzia handia izan duten lekua izan delako, bistako arrazoiengatik (etxeko garbiketak emakumeek egiten zituztelako nagusiki). Gure herriari genero ikuspegitik begiradatxo bat emanez gero, aldatzeko asko ikusiko dugu. Jar gaitezen gure herriko kale, enparantza, monumentu eta eraikinen izenei begira, esaterako.

Esan bezala, zeregin asko daudela jakinik, egiteko bat bereziki emakumeek erabiltzen zuten ingurune hau errekuperatzea izan da. Duela urte batzuk egin zituzten txukunketa eta garbiketa lanei esker, leku gustagarri eta ederra izateaz gain, duen itxura eta diseinuagatik, hainbat ikuskizunetarako egokia izan zitekeela pentsatu zen.

Eta hala, emakumeek urteetan zehar egindako lan ikusezina omentzeko aukera ematen du honek.

Informazioa eta izen ematea:

Kontzertua