Errenta

Ondasun ziurtagiriak

Udaleko errolda fiskaletan jasota dauden eskatzailearen datu fiskalak adierazten dituen ziurtagiria. Hain zuzen ere, honako erroldetan azaltzen diren datuak:
  1. Hiri Izaerako Ondasun Higiezinak.
  2. Landa Izaerako Ondasun Higiezinak.
  3. Jarduera Ekonomikoen gaineko Lizentzia Fiskala.
  4. Ibilgailuak.

Zerga, Tasa eta Prezio publikoen inguruko erreklamazioak

Zerga (OHZ, JEZ, IBILGAILUAK, EIOZ), tasa (ura, hondakinak, badoa..) eta prezio publikoen (Haurreskolako jangela..) ordainketaren inguruko erreklamazioak egiteko.

Helbide fiskalaren eta datu fiskalen aldaketa

Titularraren helbide fiskala edo bestelako datu pertsonalak aldatzeko, udal tasa eta zergen ordainketei dagozkien jakinarazpenei begira.

Zerga eta tasen ordainketak banketxean helbideratzea

Aldizkako udal zerga eta tasen ordainketak banketxeko kontu batean helbideratzeko edota banketxeko kontua aldatzeko. Hauek dira helbidera daitezkeen zerga eta tasak: Ibilgailuen gaineko zerga, Hiri Ondasunen gaineko zerga, Jarduera Ekonomikoen gaineko zerga eta Ura eta Estolderia, Hondakin bilketa eta Bado edo Ibien tasak.