Web edukia bistaratu

Gaztelekua

Harremanetarako

NORENTZAT: 12 eta 17 urte bitartekoentzat.

ZERTARAKO: Hernaniko Gaztelekuak aukera zabala eskaintzen dizu zaletasun berriak praktikatzeko, esperientzia berriak bizitzeko, zure intereseko ekintzak antolatzeko, besteekin batera bizipenak partekatzeko. Hausnarketak, elkarrizketak, kezkak elkarbanatzeko, lasai egoteko… Denetarik egin daiteke Gaztelekuan. Hori guztia egin ahal izateko hezitzaile taldea duzu alboan. Aisialdiaz gozatzeko leku aproposa da, lagunekin egoteko, euskaraz jarduteko, eta modu aktiboan parte-hartzeko.

Guzti hori ondo pasatuz eta gaztearen garapenean esanguratsuak diren arlo ugari landuz: lagun arteko harremanak, parte hartzea, sormena, autonomia, emozioak… Bakarka zein taldean edo kuadrillan gozatu zure aisia Gaztelekuan!

ORDUTEGIA:
Asteartetik ostegunera: 17:00-20:00
Ostiraletik igandera: 16:30-20:30
Larunbatetan: 16:30-18:30 (12-14 urte)
18:30-20:30 (14-17 urte)

IZENA EMATEKO ORRIA. Hemen deskargatu, bete eta Gaztelekura eraman behar da.

 

2018-2019ko egitaraua

[pdf]