Web edukia bistaratu

“Herri batek duen edo nahi duen jendarte mota eredu energetikoarekin erabat lotuta dago”

Energiaren sektoreak izugarrizko eragina du ingurumenean eta energia ereduaren arabera lortuko dugu ala ez garapen sozio-ekonomikoaren eta ingurumenaren arteko oreka. Hernaniko Udala oreka hori lortzeko urratsak egiten ari da. Europako Batzordeak jarritako irizpideak jarraituta, Energia Iraunkorrerako Plangintza du eskuartean.


 

Nondik sortzen da eta zertan oinarritzen da?

Covenant of Mayors

Europar Batzordeak plazaratutako Energiaren inguruko Alkateen Ituna da Udala lantzen ari den plangintzaren oinarria. Horren planteamendua da mundu osoan negutegi efektuari aurre egin nahi badiegu, mundu osoko herrialdeetan politika koordinatua egin behar dela, herrialdeen gobernuetatik hasita eta udaletaraino, udalek estrategia global horretan egin dezaketen ekarpena ere funtsezkoa delako.


Itun horrek 2030ari begira helburu batzuk ezartzen ditu: energia eskaera murriztea, energia berriztagarrien erabilera areagotzea eta CO2 isurketak murriztea. Europako helburu horietan oinarrituta, Udala Energia Iraunkorrerako Plangintza egiten ari da iazko azarotik.


Planaren urratsak:

  1. Udal egoitzetan energia kontsumoaren diagnosia eta isurketen azterketa egitea: argiteria publikoa, udal eraikinak, mugikortasun iraunkorra eta garraioa, zerbitzuak, etxebizitzen kontsumoa...
  2. Diagnosia egin ondoren, eremu bakoitzari dagozkion helburuak ezartzea, hau da, zenbateko murrizketa egin dezakegun isurketetan eta energiaren kontsumoan arlo bakoitzean.
  3. Azken urratsa izango litzateke helburu horiek lortzeko ekintzak eta bitartekoak jartzea.

 


BIOMASA

Hernaniko Udala eraikuntza publikoetan BIOMASA bidezko bero energia sortzeko BI PROIEKTU lantzen ari da egun:

1. KIROLDEGIA:

Hernaniko kiroldegiko igerilekua handitzeko lanak egiten ari gara eta lan hauekin batera biomasa bidezko bero sorkuntza instalatuko da. Kiroldegiaren energia termiko eskariaren %63a sortuko da biomasa bidez. Horretaz gain, eguzki panel termikoak ditugu eta, igerilekuetako ura berritzerakoan, energia berreskuratzeko interkanbiadoreak ere ezarriko dira.

2. LAUBIDIETA IKASTOLA

Biomasako galdara jartzeko lekua prest dago