Web edukia bistaratu

Herri solidarioa

Gure gurea dugu ere herri solidarioa izatea. Horren adibide ditugu herrian martxan jarri ditugun hainbat ekimen. Hauen artean aipatzekoa, baztertze egoeran dauden herritarrek interesik gabeko mikrokredituak eskatzeko aukera dutela, Udalak Fiarerekin adostutako 30.000 euroko funts batekin. Edota herrian etxebizitzak alokairuan hartzeko jarritako diru-laguntzak. Ezin aipatu gabe utzi udal aurrekontuaren %0,79 bideratzen dugu lankidetza proiektuetara eta garapenerako hezkuntza proiektuetara. Udala eta herri eragileek osatutako Kooperazio Taldearen bidez erabaki eta bideratzen dira diru-laguntzak.

 

 

Web edukia bistaratu

LANKIDETZA PROIEKTUAK

ERAKUNDEA Proiektuaren izena Kopurua
CALCUTA ONDOAN Indore eta Khandwa (India) herrietan ihesa prebenitzeko programetan genero ikuspegia txertatzea. 60.000€
BIRBANA San Pedro udalerrian (Bolivia) bere komunitatearen garapena haien jatorrizko erakundeetatik sustatzen ari diren emakume indigenak eta nekazarien proiektuaren 2. fasea. 60.000€
MUGARIK GABE Bolivian, komunitate indigenen ikuspuntutik eta parte hartzearekin elikaduraren subiranotasuna eta ekonomia komunitarioa sendotzeko proiektua. 60.000€
TERESA DUPOY Tailandia Iparraldeko tribuetako emakumeen ahalduntze proiektua. 22.000€
HERNANI WUKROREKIN Wukro hiriko berdeguneen zainketa eta hobekuntza eta hondakin organikoen kudeaketa. Etiopia. 53.282€

GARAPENERAKO HEZKUNTZA PROIEKTUAK

ERAKUNDEA Proiektuaren izena Kopurua
SOS RACISMO GIPUZKOA Ongi etorri errefuxiatuak: harreran heziketa. 5.920€
MUNDUBAT + PAUSUMEDIA Sozialki eta politikoki eraldatzaileak diren bake prozesuak eraikitzen. 8.000€
LUMALTIK HERRIAK Herri indigenen kultura ezagutaraztea: herri horien pobreziaren arrazoiak, herrien zein indigenen eskubideak, emakumezkoenak bereziki. 8.678€
HERNANI WUKROREKIN XI. Wukro herriaren aldeko Elkartasun Jardunaldiak (2016). IV eta V San Silvestrea. 2.929€

Web edukia bistaratu

Mikrokredituen kartela

Mikrokredituak

Mikrokredituak bazterketa arriskuan dauden pertsonak laguntzeko

 

Hernaniko Udalak Fiare, Kaleratzeak Stop eta Amher Sos Racismo elkarteekin elkarlanean, bazterketa arriskuan dauden pertsonak laguntzeko 45.000€ko funtsa sortu du mikrokreditu bidez banatzeko.

Mikrokreditu hau 6.000 euro arteko mailegua da, interesik gabea eta 5 urtean itzultzekoa. Oinarrizko gastuei aurre egiteko larrialdi egoeran dauden herritarrei zuzenduta dago.

Eskaera herritarren harrera zerbitzuan (HHZ) egin behar da, udaletxean, eta Hernaniko Udalak, Fiare, Kaleratzeak Stop eta Amher elkarteek osatutako batzorde batek aztertuko ditu.

 

Eduki publikatzailea

Bazterketa arriskuan dauden pertsonak laguntzeko mikrokredituak

Hernaniko Udalak, Fiare elkartearekin elkarlanean, gehienez 6.000 euroko eta interesik gabeko mailegua ematea bazterketa arriskuan dauden pertsonei zuzendua.