Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Web edukia bistaratu

Hezkuntza

Harremanetarako

Herritarrei heziketa euskalduna eta kalitatezkoa eskaintzea Udal honen helburu garrantzitsua da. Haur, gazte eta helduei ahalik eta aukera zabalena eskaini nahi diegu herrian bertan. HERRIAN BIZI HERRIAN IKASI leloarekin bat egiten dugu. Eskola bidezko heziketa arautuaz gain, kirola, musika, aisialdia, sorkuntza,...eskuragai jarri nahi dugu herritar guztientzat.

Ikastetxeak

Ikastetxeak

Ikastetxeak

Web edukia bistaratu

150x95

Haur eskola

Haur eskola publikoa (0-2 urte), Haurreskolak Partzuergoko kide da. Eraikin eta instalazio egokiak ditu. 126 plaza. Familiarekiko harreman estua eta zuzena bultzatzen du. Haur bakoitzaren erritmora moldatutako egokitze prozesuak. Hezitzaile talde prestatua. Euskaraz bizi den hezkuntza-komunitatea. Sukalde eta sukaldari propioa, Udalaren eskumenekoa: elikagai osasuntsu eta ekologikoak.

Xehetasunak

Web edukia bistaratu

150x95

Elizatxo ikastola

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa (2-12 urte). Hezkuntza proiektuak ikaslearen garapena du helburu. Eginez ikastea metodorik onena dela printzipioan oinarrituta, bizitza eta ingurua ahalik eta estuenik loturik mantentzen saiatzen dira.Talde lana sustatzeko eta oinarrizko gaitasunak landu ahal izateko Ikaskuntza Kooperatiboan murgilduta daude.

Xehetasunak

Web edukia bistaratu

150x95

Langile ikastola

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa (2-12 urte), Hezkuntza prozesu integrala bultzatzen du. Euskal Kulturan txertatua, euskaraz bizi den eskola da . Errealitatea gaitasun kritikoz aztertzeko balioek garrantzi handia dute. LHko 4. maila arte txokotan antolatzen dira eta LHko 5. eta 6. mailetan, berriz, tailerretan. Kudeaketan eskola-komunitateko kolektibo guztiek dute zer esana, gurasoen parte-hartzea ezinbestekoa da.

Xehetasunak

Habiaratutako portletak

Web edukia bistaratu

150x95

Txirrita eskola

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa (2-12 urte), Ereñotzu auzoan kokatua. Gipuzkoako Eskola Txikien sareko kide da. Eskola txikia denez, talde berezietan banatuta daude. Metodologiari dagokionez, proiektuka egiten da lan: hiruhileko bakoitzean gai bat aukeratu eta arlo guztietan landu beharreko edukiak, gai horretara egokitzen dira.

Xehetasunak

Web edukia bistaratu

150x95

Urumea ikastola

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa (2-12 urte). Euskal mugimendua pizteko guraso talde baten ekimenez sortu zen duela 50 urte. Euskara da eskola-bizitzako hizkuntza. Hezkuntza proiektuaren helburu dira ikasleen garapen integrala eta bizitzarako konpetentziak garatzea. Ikastolaren ikasle kopuruak gertuko harremana ahalbidetzen du.

Xehetasunak

Web edukia bistaratu

150x95

Inmakulada ikastetxea

Haur hezkuntza, Lehen hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe kontzertatu erlijiosoa (2-16 urte). Hezitzaile talde kualifikatu, gogotsu eta dinamikoa. Etengabeko prestakuntzan eta didaktika-baliabideetan aritua. Ikasleen garapen pertsonalari eta akademikoari zuzendua. Aniztasuna aberastasun iturritzat hartzen duen eskola. Euskal hizkuntza eta kulturaren sustatzailea. Bizantziar balioetan oinarritutako kristau eskola. Erdi Mailako Heziketa zikloa ere eskaintzen da. Espezialitatea: erizaintzako zaintza osagarria Cuidador/a auxiliar de enfermeria.

Xehetasunak

Habiaratutako portletak

Web edukia bistaratu

150x95

Hernani BHI

Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoa (DBH eta Batxilergoa). Herriko Lehen Hezkuntzako bost zentroetako gazteak eta eskualdeko beste ikastetxe batzuetakoak hartzen ditu, 12 urtetik aurrerakoak. Euskara da eskola-bizitzako hizkuntza. Ikastetxeak elkarrekintzan oinarritutako prozesu dinamiko gisa ulertzen du hezkuntza.

Xehetasunak

Web edukia bistaratu

150x95

Hernani HHI

Helduen Heziketarako Ikastetxe ofiziala, 18 urtetik gorakoentzat. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren esku dago. Doako matrikula. Irakasle titulatuak eta espezializatuak. Ikasturtea bi lauhilekotan antolatzen da. Eskolak goizez eta arratsaldez eskaintzen dira.

Xehetasunak

Web edukia bistaratu

150x95

Transpacar

Oinarrizko Lanbide Heziketako ikastetxe publikoa, Graduatua eskuratu ez duten gazteentzat (15-17 urte).Gazteen heziketa du helburu: DBHn jasotako oinarrizko prestakuntzan sakontzea eta irakaskuntza arautuetan ikasten jarraitzea, bereziki, Lanbide Heziketako Erdi Mailarako Prestakuntza zikloan.Bertan irakasten den espezialitatea: Ibilgailuen konponketarako langile prestakuntza.

Xehetasunak

Web edukia bistaratu

150x95

Hernaniko Lanbide Heziketa.LHII

Lanbide Heziketako ikastetxe publikoa da. Maila guztiak eskaintzen ditu: Oinarrizko Lanbide Heziketa, Erdi Mailako Zikloak eta Goi Mailako Zikloak. Langabetuentzako eta langileentzako ikastaroak ere eskaintzen ditu.

Xehetasunak

Web edukia bistaratu

Hezkuntzako Batzorde Informatzailea

 

Maiztasuna

Hilean behin. Hileko hirugarren ostegunean, 18:30ean. Udaletxean.

 

Helburua

Udaleko Hezkuntza sailak nahiz Udalerriko hezkuntza eragileek egiten dituzten proposamenak aztertzea eta haien gaineko irizpideak ematea.

 

Harremanetarako

  • Udal Hezkuntza saila
  •  Telefonoa: 943337041
  •  Helbidea: Gudarien plaza 1, 1. solairua
  •  e-posta: hezkuntza@hernani.eus

 

Partaideak

LEHENDAKARIA: BATZORDEKIDEAK: IDAZKARIA:
  • Titularra: LUIS INTXAUSPE AROZAMENA (EH BILDU)
  • Ordezkoa: DAMIAN PEDROSA BARBA (EH BILDU)
  • Titularra: KORO ETXEBERRIA TOLOSA (EH BILDU)
  • Ordezkoa GARAZI ETXARRI CARRASCO (EH BILDU)
  • Titularra: ESTIBALIZ ALDEITURRIAGA AMURIZA(EH BILDU)
  • Ordezkoa: MARTIN ALDAYA OLASAGASTI (EH BILDU)
  • Titularra: XABIER LERTXUNDI ASTEASUINZARRA (EH BILDU)
  • Ordezkoa: INHAR OLANO IRADI (EH BILDU)
  • Titularra: MARIA OTAEGUI VELEZ (EAJ-PNV)
  • Ordezkoa: FELIPE ETXEBERRIA AGIRRETXE (EAJ-PNV)
  • Titularra: ANDONI AMONARRAIZ GÓMEZ (EAJ-PNV)
  • Ordezkoa: JOSÉ ANTONIO CUESTA (EAJ-PNV)
  • Titularra: JAIONE ARISTREGI CAO (OH!)
  • Ordezkoa: DAVID GUIRADO GAGO (OH!)
  • Titularra: MARIA JESUS EGIDO MORENO (EUSKAL SOZIALISTAK)
  • Ordezkoa: RICARDO CRESPO RUBIO (EUSKAL SOZIALISTAK)
  • Titularra: Maria Carmen Olasagarre Lizeaga, and.
  • Ordezkoa: Malores Etxeberria Arrese, and.

 

Web edukia bistaratu

Ikastetxeen arteko bilgunea

Harremanetarako

  • Udal Hezkuntza saila
  • Telefonoa: 943337041
  • Helbidea: Gudarien plaza 1, 1. solairua
  • e-posta: hezkuntza@hernani.eus

Partaideak

  • Herriko ikastetxe guztietako ordezkariak (Haur eskola, HH-LH-DBH, Batxilergo, Lanbide Heziketa, HHI)
  • Arduradun politikoa: Estibaliz Aldeiturriaga Amuriza
  • Saileko administraria: Mari Carmen Olasagarre Lizeaga

                              

Maiztasuna

Hilean behin. Hileko azken astelehenean, 14:30ean. Udaletxean.

Helburua

Arlo pedagogikoan sakontzea:

  • Udaleko sail desberdinetatik ikastetxeei zuzentzen zaizkien egitasmoak koordinatu eta baloratzea.
  • Ikastetxeen proposamenak aztertu eta bideratzea, udal barruan nahiz udalez gaindiko erakundeekin.
  • Eskolako hainbat jarduera bideratzeko diru-laguntzak kudeatzea.

Udaleko Hezkuntza sailak nahiz Udalerriko hezkuntza eragileek egiten dituzten proposamenak aztertzea eta haien gaineko irizpideak ematea.

 

Web edukia bistaratu

Eskola kiroleko bilgunea

Harremanetarako

  • Udaleko kirol saila
  • Telefonoa: 943552185
  • e-posta: manolo-a@hernani.eus

Partaideak

  • Hernani eta Astigarragako LHko ikastetxeetako ordezkariak, kirol koordinatzaileak, gurasoen ordezkariak.
  • Arduradun politikoa: Estibaliz Aldeiturriaga Amuriza
  • Kiroletako udal teknikaria: Manolo Aierbe

Maiztasuna

Hilean behin, hileko bigarren asteartean, 17:00etan. Udaletxean.

Helburua

Eskola kirola ikuspegi hezitzaile batetik aztertu eta bideratzea.

  • Errealitatearen diagnosia egitea
  • Begiraleen prestakuntzan sakontzea.
  • Herri mailako ikuspegia lantzea
  • Gurasoen parte-hartze egokia sustatzea.

 

Web edukia bistaratu

Ikastetxeen mantenurako bilgunea

Harremanetarako

  • Udaleko Zerbitzu Publikoen saila
  • Telefonoa: 605715606
  • e-posta: n-ibarrola@hernani.eus

Partaideak

  • Haur eskola, HH-LHko ikastetxe publiko eta Transpacarreko (Oinarrizko Lanbide Heziketako) arduradun
  • Zerbitzu publikoetako arduradun polikoa: Koro Etxeberria Tolosa
  • Udal eraikinen arduraduna: Noe Ibarrola
  • Hezkuntza saileko administraria: Mari Carmen Olasagarre

                              

Maiztasuna

Hiruhilero, hileko azken asteazkenean, 13:15ean. Udaletxean.

Helburua

Eraikin eta inguruklo eremuen mantenu beharrak aztertu eta bideratzea.