Web edukia bistaratu

hhz-Herritarren harrera zerbitzua

Harremanetarako

  • Hernaniko Udala -beheko solairua- Gudarien plaza, 20120 Hernani.
  • Tel.: 943 337 000
  • Faxa.: 943 552 696
  • hhz@hernani.eus
  • Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 8:00 - 14:00
  • Ordutegi zabala Erregistroa eta Biztanleen Errolda-tramiteak egiteko.
    • Astelehenetik ostiralera: 08:00-19:00
    • Larunbatetan (hilabeteko 1. eta 3. larunbatetan): 10:00-13:00
hhz logoa

 

hhz

hhz-ren xedea da udaleko leihatila bakar gisara, herritarrek gehien eskatzen dituzten informazio, tramite eta udal zerbitzuak eskaintzea.

 

Zerbitzu nagusiak

 

Informazioa

Edozein informazio lortu dezakezu Udalari nahiz herriari buruz; hhz bulegora bertara etorrita, 943 337 000 telefono zenbakira deituta edo web orri honetan bertan bilatuta.

Udala

  • Tramiteak egikaritzeko aurkeztu beharreko agiriak, tramitazio prozedura eta epea, tramitazio egoera, kontsultak eta abar

Herria

  • Udalekoak ez diren tramiteak
  • Garraioa (autobus ordutegiak)
  • Jarduerak (Kontzertuak, antzerkiak, zinea, jaialdiak, erakusketak, eta beste ekintza batzuk non, noiz, prezioak, eta abar)
  • Entitateak (herriko eta eskualdeko kirol, kultura, hezkuntza, elkarteak non dauden, harrera orduak, harremanetarako pertsona, zerbitzuak)
  • Eta beste batzuk.

 

Sarrera erregistroa

Udalari zuzendutako agiriei sarrera hhz-n bertan ematen zaie. Gainera, edozein herritarrek edo enpresa nahiz entitatek aukera du Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari zuzendutako agiriak legezko balio osoarekin erregistratzeko.

 

Tramiteak

hhz-ak behar diren baliabideak eta eskumenak ditu tramite arruntak momentuan bertan egiteko: Udalari eta beste administrazio batzuei zuzendutako agirien erregistroa, agiriak hartzea, errolda agiria eta elkarbizitza agiria, Ziurtagiri Fiskalak, hilerriko zerbitzu orokorrak, tasak, zergak eta prezio publikoak ordaintzea, isunak ordaintzea, baimenak eskatzea, eta abar.

 

Agiriak konpultsatzea

hhz-an kopia konpultsatu bat egin dezakezu, jatorrizko agiria aurkeztuta.

 

Inprimakiak eta agiriak eskatzea

hhz-an eska dezakezu, batetik, behar duzun udal agiria emateko eta, bestetik, etxera bidaltzeko (eskaera orriak, eskuliburuak, errolda ziurtagiriak…).

 

Galdutako gauzak

Herritarron eskura jarri dugu gure zerbitzua, galdutako gauzak entregatu eta jasotzeko leku bat izateko. hhz-an utzitako gauzak erregistro liburu batean erregistratzen ditugu eta jende aurrean erakusten ditugu hainbat hilabetetan udaltzaingoan. Galdutako gauza berreskuratu dezake, jabea zarela egiaztatuta.

 

Abisuak, kexak eta Iradokizunak 

Udalari lagundu diezaiokezu udal zerbitzuei eta udalerriari buruzko abisuak, kexak eta iradokizunak eginez.