Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2015/08/05
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Hernani

?

Lege-mailako oharra 

Hernaniko Udalak, www.hernani.eus domeinuaren bidez, Hernani inguruko informazio orokorra eskaintzen du eta, bereziki, udal-antolaketari dagozkion informazio eta gestioak.
Domeinuan jasotako informazioa Hernaniko Udalak aldatu eta eguneratu ahal izango du, aurretik jakinarazi gabe. Aldaketa eta eguneratzeak izan daitezke edukiari zein diseinu eta aurkezpenari dagozkionak.

Hernaniko Udalak ez du bere gain hartzen hirugarren batek informazio horren inguruan egin dezakeen erabileraren ardura, nahiz eta dokumentuek dituzten berariazko ohartarazpenei kasu egin beharko liekeen. Beste domeinuetako esteka edo dokumentu bidez eskuragarri dauden edukien erantzule ere ez da egiten.

Hernaniko Udala da
www.hernani.eus domeinuan jasotako diseinu eta kodeen jabetza intelektualaren eskubideen titularra, bestelakorik adierazi ezean. www.hernani.eus domeinuan jasotako edozein motatako marka edo zeinu bereizgarri ere indarrean dagoen legeak babesten ditu. Baimenik gabe kopiatu, banatu, merkaturatu edo aldatzea, jabetza intelektualaren eskubideak urratzea da.
Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko Legeak ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu zuk emandako datuak Hernaniko Udalaren jabetza eta ardurapekoak diren fitxategietan sartuko ditugula. Igorritako datuen egiazkotasun eta zuzentasunaren erantzule bakarra erabiltzailea da, eta ez du bere gain hartzen egiazkotasun edo zuzentasun ezak eragin dezakeena. Kudeaketa eta administrazioa erraztea da fitxategiaren helburua, zerbitzu berriak eskaintzeko, galderei erantzuteko eta tresna honen bidez aurkezten diren iradokizunak kontuan izateko, guztia eskainitako zerbitzuak zabaldu eta hobetzeko helburuarekin.


| Gudarien plaza, 1 - (20120). Telefonoa:943 337000 | © Hernaniko Udala. IFK P2004300F