Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2015/08/05
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Hernani

?

Datuen babesa 

www.hernani.eus domeinurako bisita era anonimoan egiten da. Bakarrik zerbitzu batzuetara iristeko eman behar dituzte erabiltzaileek datu pertsonalak, kudeaketa edo izapidetze berezia eskatzen dutenetara heltzeko.

Jasotako datuak Hernaniko Udalak informatizaturik dituen fitxategietara bilduko ditu eta abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan, Izaera Pertsonaleko Datuak Babestekoa, eta haiekin zerikusia duten xedapenetan ezarritakoaren arabera tratatuko ditu, eta halaber herri administrazioei aplikatzekoak zaizkien gainerako Arautegiaren arabera (biztanleen Erroldari dagozkionak, etab.)

Eskatutako datuak eman edo utziko dira aurrez interesdunak oniritzia ematen badu Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko Lege Organikoan xedatutakoaren arabera.

Hernaniko Udalak fitxategi informatizatuetan jasoak dituen datu pertsonalen jabeek honako eskubide hauek dituzte:

  • Datu base horrekin Hernaniko Udalak zein helburu lortu nahi dituen jakitekoa.
  • Datu base automatizatuan beraren datuak sartzen ez uztekoa.
  • Datu haietara edozein unetan sartzekoa.
  • Haietan berari buruz agertutako datuak partzialki edo osoki aldatzeko edo ezeztatzekoa.


Hori guztia Legean aurreikusia dagoen bezala, fitxategiaren ardura duen organoari zuzenduta, hain justu helbide honetara:

Hernaniko Udala
Gudarien plaza 1
20120 Hernani
Gipuzkoa


Hernaniko Udalak erabiltzen dituen izaera pertsonaleko datuei buruzko isilpekotasuna gordetzeko konpromisoa hartzen du, eta hartu beharreko neurri tekniko eta antolakuntzazkoak hartzeko asmoa azaltzen bai datuen segurtasuna bermatzeko eta bai datu horiek, teknologiaren egoerarengatik, gordetako datuen izaerarengatik eta ingurunearen, naturaren nahiz gizakiaren eraginaren ondorioz izan ditzaketen arriskuengatik aldatzea, galtzea edo baimenik gabe tratatzea edo eskuratzea galarazteko.

Hernaniko Udalak ez ditu salduko, alokatuko edo hirugarren pertsonen esku utziko web orriaren bisitariek emandako datu pertsonalak.

Informazio hau ez da marketing zuzena egiteko erabiliko, aurrez jakinarazi eta hartarako interesdunaren berariazko baimena lortu gabe.

Hernaniko Udalak informazio hau erabili ahal izango du argitalpenak, harpidetzak edo beste era bateko gutunak eta mezu elektronikoak bidaltzeko erakunde, zerbitzu eta jarduera publikoei buruzko informazioa denean.


| Gudarien plaza, 1 - (20120). Telefonoa:943 337000 | © Hernaniko Udala. IFK P2004300F