Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2014/11/06
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Hernani

?

Historia 

Hernaniko ikuspegia
Hernaniko ikuspegia

Antzina, Hernaniko bailara lurralde zabala zen eta Urumea eta Oria ibaien arteko lurra hartzen zuen: gaur egungo Donostiako, Urnietako, Hernaniko, Lasarteko, Usurbilgo eta Orioko udalerriak.

Izendapen geografiko gisa, Hernani 1014. urtean agertu zen lehen aldiz dokumentu batean. Antza denez, XIII. mendearen erdialdean eman zioten hiribildu-titulua, fundazio-gutuna gorde ez bada ere, Gaztelako erresumak, 1200. urtean Nafarroako lur eremu batzuk konkistatu ondoren, eramaten zituen konkista eta espantsionismo politikaren testuinguruan.

1332. urtean, ordea, Hernanik bere hiri-gutuna edo fundazio-dokumentua galdu zuen, zehazkiago, bando oinaztarreko kideak herrian errefuxiatu ondoren gertatu ziren borrokaldien garaian, ahaide nagusien arteko borroken testuinguruan. Hernaniko ordezkariek azalpen hori eman zuten 1491n, Batzar Nagusien bilera batean, eta herriak su hartu zuela eta ondorioz guztiz suntsitu zela erantsi zuten.

Udaletxea suntsituta
Udaletxea suntsituta

Lehen Udal Ordenantzak 1542koak dira, eta 1512an -Nafarroako Erresumaren konkistaren garaian herria berriz ere suntsitu ondoren- desagertutako ordenantzen kopia dira. Horrelakoak lehenago ere gertatu ziren, hain zuzen ere Erdi Aroan, ahaide nagusien arteko gerretan edo bandoen arteko gerretan, eta aurrerantzean ere gertatuko dira: XVII.-XVIII. mendeetan, XIX. mendeko karlistaldietan eta 1936ko gerran.

Urumea ibaiaren ertzetan, ibaiko ura baliatuz eta mendietako zuhaitzen aberastasuna ustiatuz, hainbat burdinola ezarri zituzten, eta, mendetako garapenaren ondorioz, Hernaniko Ainguren Errege fabrika sortu zuten Fagollagan, 1751. urtean, hain zuzen ere gaurko egunera arte garatuko zen industria-bokazioaren hazia.

Hernaniko gizarteak bizitasun handia erakutsi du bere historia luzean zehar. XX. mendearen hasieran Hernanik industria eta biztanle garapen handia izan zuen, eta horren ondorioz gaur egungo Hernani sortu zen.


| Gudarien plaza, 1 - (20120). Telefonoa:943 337000 | © Hernaniko Udala. IFK P2004300F