Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2016/09/22
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Hernani

?

Hernaniko (HI) SG.05 Sagastialde sektorean sustapen pribatuko erregimen bereziko 16 etxebizitza tasatuen zozketan parte hartzeko eskabidea. 

Etxebizitza horietako bat mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokitua dago.

NON EGONGO DA INFORMAZIOA ETA NON AURKEZTU ESKAERAK:

Oinarriak eta inprimakiak: Hernaniko Udaleko Herritarren Harrerako Zerbitzuan, web orrian: www.hernani.eus, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Urkilla SLren bulegoetan: Donostia (Lugaritz pasealekua 21, Sukia Eraikina)  Hernani (Karmelo Labaka 4- behea) edo web orrian: www.etxeonenak.com Epea eskaerak aurkezteko BOG argitaratzetik

BETEBEHARREKO BALDINTZAK:


bizikidetza-unitateko kideetako batek ondorengo betebehar hauetako bat bete beharko du

  1. Ohiko bizilekua Hernanin edukitzea eta azkeneko 2 urteetan bertan etengabe erroldatuta egotea, edo gutxienez 5 urtez azkeneko 10etan.
  2. Azkeneko 10 urteetan Hernanin lan egin izana.
  3.  Hirugarren tokian, baina betiere eskaintza eskaera baino handiagoa izanez gero, beste edozein pertsona.

Etxebizitzetako baten onuradun izateko, norbanako gisa aurkezten den pertsonak, edo bizikidetza-unitatea osatzen dutenetatik titular gisa agertu nahi duen batek, Etxebide Euskadiko Etxebizitza Zerbitzu Publikoaren Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan inskribatzeko eskaera egina izan beharko du
-12.000 eta 50.000 euro arteko dirusarrerak

Oharrak:

  1. gipuzkoako boletinean publikaziotik, 20 egunetako epea izena emateko;  publikazioa 2016-06-23 aurreikusten da
  2.  Hernaniko Udaletxeko Batzar Aretoan notarioaren aurrean egindako zozketa publiko baten bidez esleituko dira etxebizitza horiek
  3.  Esleitutako etxebizitzek beren titularren ohiko etxebizitza iraunkorrak izan behar dute, eta inola ere ezin izango zaie beste pertsona batzuei laga edota hutsik utzi, hiru hilabetetik gorako epe batez jarraian, horretarako arrazoi justifikaturen bat egon ezean, ezta bigarren etxebizitza gisa edo bizitegiarena ez den beste edozein erabileratarako erabili.

ONARTU ETA BAZTERTUTAKOEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA

| Gudarien plaza, 1 - (20120). Telefonoa:943 337000 | © Hernaniko Udala. IFK P2004300F