Idazkaritza

Idazkaritza

Harremanetarako

Udalaren lege aholkularitza egiten du udaleko idazkaritzak. Egintzen eta akordioen fede ematen du. Akta eta Ondasunen Inbentarioko liburuak mantentzen ditu, bai eta udalaren erregistroak ere.

Web edukia bistaratu

Oinarrizko eginbeharrak

  • Udalaren fede publikoa
  • Lege aholkularitza.
  • Udal eskumeneko ziurtagiriak.
  • Udaleko organoen akten eta erabakien liburuak administratu eta zaintzea.
  • Agirien sarrera-irteera erregistroa.
  • Estatistika.
  • Artxiboa. Hernaniko Udalak sortu edota jaso egiten dituen agiriak jaso, antolatu, aztertu, kontserbatu, eskuragai jarri eta ezagutzera ematea, bai erakundeari berari bai herritarrei.

Tramiteak

Omenaldi zibilak ospatzeko zerbitzu publikoa

Udalaren lokalak hildakoen aldeko agurrak edo omenaldi zibilak egiteko erreserbatzeko.

Ezkontza Zibilak egiteko zerbitzu publikoa

Udaletxeko aretoa ezkontza zibila egiteko erreserbatzeko eta nork ezkontzea nahi den eskatzeko (alkateak ala zinegotzi batek).

Izapidetzen ari diren administrazio prozedurei buruzko informazioa

Amaitu gabe dauden prozeduretako izapideen egoerari buruzko informazioa jasotzeko eta, eskatuz gero, espediente horretan jasota dauden agirien kopiak eskuratzeko

Herritarrei informazioa eta orientabidea ematea

Herritarrei udalarekin eta, oro har, udalerriarekin zerikusia duen edozein gairi buruzko informazioa eta orientabidea ematea.Herritarrei udaletik kanpoko tramiteak egiteko orientabidea ematea.

Udaleko Zerbitzu Telematikoak erabiltzeko sarbide-gakoaren eskaera

Udal web guneko (www.hernani.eus) Tramite eta zerbitzuak atalean zintzilikaturik dauden Zerbitzu Telematikoetara sartu ahal izateko gakoa eta pasahitza eskatzeko.

Agirien konpultsa

Zigiluaren bitartez, eta bidezko ondorioetarako, jatorrizko dokumentu baten fotokopia baliozkotzat jotzea.

Publikoa den informazioa eskuratzea

Hernaniko Udalaren informazio publikoa eskatzeko prozedura. Informazioa publikoa dela ulertuko da, bere formatoa edozein izanda ere, Hernaniko Udalaren esku dagoenean, eta udalak eta bertako langileek, bere eginbeharren barruan, osatutakoa eta jasotako informazioa denean

Erregistro kontzertatua EJ-Gipuzkoako Foru Aldundia

Hernaniko Udalari edo udalarekin hitzarmena duten erakundeei (Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza, oraingoz) zuzendutako eskaera, idatzi edo komunikazioen harrera-entrega.

Sarrera erregistroa

Hernaniko Udalari edo udalarekin hitzarmena duten erakundeei (Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza, oraingoz) zuzendutako eskaera, idatzi edo komunikazioen harrera-entrega.

Udalaren ondare erantzukizunaren ondoriozko kalteen erreklamazioa

Udalari zuzendutako kalte-ordainen erreklamazioa, partikularren ondasun edo eskubideetan eragindako kalteen ondoriozkoa, betiere kalte horiek zerbitzu publikoen funtzionamendu arruntaren edo apartekoaren ondoriozkoak badira. Kalte-ordaina jasotzeko eskubidetik kanpo geratzen dira halabeharrezko kasuak edo partikularrek zuzenbidearen arabera jasan beharreko kalteak.

 

Zinpeko aitorpena

Adin txikikoak atzerrira bidaiatzeko baimena

Pasaporterik ez duen adin txikiko bati bere aitak, amak edo legezko tutoreak atzerrira bakarrik edo beste pertsona batekin bidaiatzeko emandako baimena.

Europar Batasunekoak ez diren eta egoitza iraunkorrerako baimenik ez duten atzerritarren errolda-inskribapena berritzea

Ohiko bizilekurako baimenik ez duten Europako Erkidegotik kanpoko atzerritarrek udal erroldan inskripzioa berritzeko

Biztanleen Udal Erroldan ofiziozko baja ematea interesdunak hala eskatuta

Hala eskatzen duten herritarrei Hernaniko Biztanleen Udal erroldan baja emateko.

Udal biztanleen erroldan dauden datu pertsonalak aldatzea

Biztanleen udal-erroldan izena emanda dagoenaren datu pertsonalak aldatzeko, akatsen bat dagoelako edo daturen bat aldatu delako.

Biztanleen Udal Erroldan baja ematea. Heriotza.

Hil den pertsona bat biztanleen udal-erroldatik baja emateko.

Helbide aldaketa udalerri barruan

Udalerrian gertatzen diren helbide aldaketak jasotzeko

Biztanleen Udal Erroldan alta ematea jaiotza edo adopzioa dela-eta

Haur jaioberriak, haur adoptatuak edo adopzio aurreko familia harreran hartutako haurrak Biztanleen Udal Erroldan inskribatzeko.

Errolda eta inskripzio (elkarbizitza) ziurtagiriak. Historikoa

Honako ziurtagiri hauek eskuratzeko: Bizileku edo Errolda ziurtagiria: norberarena,Inskripzio edo elkarbizitza ziurtagiria: etxebizitza batean erroldaturik dauden  pertsona guztiena.,Historikoa: pertsona batek Udal Erroldan erregistraturik dituen helbide edo datu aldaketak.