Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak

Web edukia bistaratu

Ikus entzunezkoak

  • Emakume Etxearen jardunaldien laburpen bideoa
  • Ilunetik argira irrintzia
  • Ez gara panpinak! Emakumeak gara!
     

Web edukia bistaratu

 

Ilunetik argira irrintzia. Liletak taldeak egindako bideo honen bidez, emakumeok egunero jasaten ditugun erasoak salatu nahi dira, emakumeok erasoei aurre egiteko indarra dugula adieraziz.

“Ilunpetik argitara” Emakume langileak iruditan. Hernani 1939-1975. Udal Berdintasun Arloko 3. ikerketa bekaren emaitza izan den liburuaren aurkezpen bideoa da honako hau.

Ez gara panpinak! Emakumeak gara! Hernaniko Gaztetxokoan 2015eko azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean, egindako ekintzaren irudiak biltzen ditu bideo honek.

Bilioi bat besarkada ekimena Liletak taldeak martxan jarritako ekimenaren nondik norakoak azaltzen dira bideo honetan.

Sagar moreen iraultza festa 2016. Hernaniko Bilgune feministak sagardotegi garaian gauak eta kaleak gureak direla aldarrikatzeko, bizitzeko eta gozatzeko antolatutako festa iragartzeko bideoa da honako hau.

Sagar moreen iraultza 2015. Hernaniko Bilgune Feministak antolatutako gaueko manifestazioaren inguruko bideoa.

Emakumeen mundu martxa 2015. Hernantik ere pasatu zen martxa, eta hemen bertan grabatutako irudiak.

Bilioi bat besarkada. Liletak taldeak egindako bideo honetan, Bilioi bat besarkada ekimenaren barruan jasotako besarkaden irudiak biltzen dira.

Harremonak egitasmoa, Arremanitz kooperatiba. Xedea tratu onak, parekidetasuna eta sexu aniztasuna sustatzea da. Hernanin, 2008an Udaleko Berdintasun Sailak sustatuta eta babestuta abiatutako egitasmoa azaltzen da.

Islada. Bulling kasu baten kontakizuna azaltzen du bideo honek.

Martxoak 8. Hernaniko institutuko ikasle batzuk sortutako taldea da Isladak. Bideo honen bidez, Hernaniko hainbat emakumek besteak beste, enplegua, zaintza, familia feminismoa eta gizarte eraldaketarako erronken inguruan dituzten bizipenak biltzen dituzte.

Emakume Etxearen jardunaldien laburpen bideoa Hernaniko Emakumeen Etxea definitzeko partaidetza prozesuari hasiera emateko jardunaldiak antolatu ziren joan zen irailaren 24an (2016). Bertan Mari Luz Esteban Galarzaren hitzartzea, Ermua, Arrasate eta Basauriko esperientziak, Hernaniko mugimendu feministaren ibilbidearen errepaso laburra eta Virginia Imaz Quijeraren klownklusioekin gozatzeko aukera izan genuen.