Web edukia bistaratu

Poligonoetako Hondakin Bilketa

 

 

2018ko urtarriletik Hernaniko Udalak kudeatzen du udalerriko poligono, enpresa eta lantegietako hiri hondakinen bilketa. Honek ez du funtsezko aldaketarik ekarri, baina, kalitate hobeagoko sailkapen bat lortzeko helburuarekin, hainbat zehaztasun abiarazi dira. Izan ere, Udalak gaikako bilketa saritu nahi du.

Udalerriko lantegi, industria eta enpresa poligonoetako hondakinen kudeaketa, nahiz merkataritzako establezimenduetan sortutako etxe hondakinena, indarrean dagoen Udal Ordenantzan, adierazitako sistema publikoaren barne, geldituko dira derrigor. Halaber, hondakinak dituzten hasierako ekoizle edo edukitzaileek ezingo dute hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 17. artikuluaren 3. atalean jasotako aukera baliatu. Aukera honek dioenez, ekoizleak edo beste edukitzaile batek ez baditu hondakin komertzialen kudeaketa beharrak betetzen, tokian tokiko erakundeak bere gain hartuko du kudeaketa hori, modu subsidiarioan, eta obligaziodunari burutzera behartu ahal izango dio, kudeaketa horren kostu errealean.

Hondakin frakzio bakoitza horretarako emandako edo baimendutako edukiontzietan utzi behar da erabakitako gune, egun eta orduan. Baimen hori egiaztatzeko, Udalak QR-dun pegatinak erantsiko ditu edukiontzietan. Edukiontziak beti pabilioiaren barruan egongo dira. Kanpora, bakarrik bilketa egunean aterako dira (ez bezperan), eta bilketa ondoren berriz sartuko dira.