Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Web edukia bistaratu

Kulturartekotasuna

Harremanetarako

Herrian bizi den pertsona orok, edonon jaioa izanik, eskubide berberak izan ditzan egiten da lan Kulturartekotasun Arloan; besteak beste, elkarrekiko errespetua eta kultura arteko ulermena helburu duten ekimenak bultzatuz eta babestuz.

Web edukia bistaratu

 

 

AMHER elkartea. Lankidetza hitzarmena.

320x162

Hernaniko Udalak 2006ko ekainaren 23an “Hernaniko 2006-2008 Tokiko Immigrazio Plana” onartu zuen, eta 2007ko urtarrilaren 27an lehenengo aldiz AMHER Kultur Aniztasunerako elkartearen eta Hernaniko Udalaren artean hainbat ekintza antolatu eta finantzatzeko hitzarmena sinatu zen. Orduz geroztik, urtero luzatu da hitzarmena.

AMHER elkarteak etorkinen aldeko ekintzak egiten ditu, integrazio anitza lortzeko bidean etorkinak desberdintasun egoeran daudela ulerturik: administrazio egoera irregularra, enplegua, etxebizitza, gizarte arrazismoa, eta abarren inguruko aholkularitza juridiko eta soziala ematen du, eta aniztasunaren inguruko gaiak landuz herritarrei zuzenduriko ekintza kulturalak antolatzen ditu.

AMHER elkartearen egoitza

Azken urte hauetan elkarteak hainbat eta hainbat ekintza egin du. Hona hemen laburpena:

  • Etorkinei aholkularitza ematea, Gizarte Zerbitzuekin eta beste elkarte batzuekin lankidetzan, esate baterako, pobrezia, enplegua, etxebizitza, paperak, hezkuntza, laguntza sozialak eta bestelako gaiak landuz.
  • Gure herrian bertan, Hernanin, sentsibilizazio kanpaina desberdinak antolatu: hitzaldien bitartez, haurrentzako ekintzak bultzatuz, ekintza gastronomiko kulturalak, zinema zikloak, ...
  • Beste herrietako kultura Hernanira gerturatu. Horretarako hainbat ekintza kultural antolatuko ditugu: kontzertu multikulturalak, aste multikulturala, gai sozialak oinarri dituzten, baina batez ere immigrazioaz hitz egiten duten antzerkiak Hernanira ekarri...

 

 

“Zurrumurruez!” sarea, zurrumurruen kontrako sarea

320x162

Sos Arrazakeriak eta Zarautz, Tolosaldea, Ordizia, Eibar, Hernani, Astigarraga eta Errenteriako udalek, beste herrialdeetatik etorritakoen aurkako zurrumurruak gelditu eta aniztasuna baliosteko ekintzak abiarazi zituzten 2014an. Pertsona etorkinak gizarte laguntzen kontura bizi dira, segurtasun eza handitzen dute, osasun zerbitzuez abusatzen dute, hezkuntza maila eskasten dute, ez dute gizarteratu nahi…

Tamalez, eta egia izan gabe ere, aurreiritzi eta zurrumurru saldo hori gure gizartean barneratuta dago eta elkarbizitzarako oztopo dira. Lau arlotan landuko da elkarbizitzaren hazia:

  • Estrategia emozional eta komunikatiboak zurrumurruak ezerezteko: Enpatia eta estrategia komunikatiboak nahitaezkoak dira zurrumurruzaleari ulertarazteko ideia horiek okerrak direla eta inori ez diotela mesederik egiten.
  • Komunikazioaren arloan lana: Hedabideak, ikus-entzunezkoak, sare sozialak… Komunikabideak tresna estrategikoak dira gatazka edo elkarbizitza sustatzeko. Nahiz eta egunerokoak erakusten digun kontrako bidean aritzen direla, baliabide ederra izan daitezke eta zukua atera behar diegu.
  • Antzerkia: Formazio ekintzak kultur aniztasunari buruzko zurrumurru eta estereotipoei aurre egiteko, Zapalduaren Antzerkiaren eta Foro antzerkiaren proposamen metodologikoetatik abiatuta.
  • Bertsolaritza: bertsoak jarriko dizkiegu zurrumurruei. Bertso eskolekin lan egin nahi dugu.
  • Helburua: Aniztasuna eta elkarbizitzaren alde lan egin nahi duen orori tokia eman.

Laguntzarako tresnak

Informazio gehiago

  • Komiki-txartelak: Zurrumurru nagusiak jasotzen dituzte, gizartean errotuenak. Txartel bakoitzak zurrumurru bana jasotzen du eta labur eta zehatz argitzen zergatik diren gezurrezkoak. Osasuna, hezkuntza, etxebizitza…
  • Eskuorriak: Tolesgarri txiki bat patrikan edo diru-zorroan eramateko ; tren edo bus bidaietan entretenitzeaz gain, zurrumurruak gezurtatzeko gakoak ematen dizkigu.
  • Zurrumurruen aurkako taulak: Zurrumurru nagusiak lantzen dituzten hamar taula. ‘Zurrumurruez’ sarearen herrietako leku estrategikoetan jarriko dira.
  • Zurrumurruek diskriminatu egiten dutelako eta egia ez direlako, zatoz « Zurrumurruez » sarera!

 

 

Jatorri Aniztasuna Zenbakitan

320x162

Elkarbizitzaren gakoetako bat gure herria osatzen dugun pertsona, jatorri eta kultura ezberdinen arteko elkar ezagutza izaten da. Elkar ezagutza elkarbizitzaren oinarrian lehen urratsa dela ulertzen dugu, honek elkar ulertzea baitakar atzetik, eta elkarren aitortza ondoren.

Gure ingurune sozialean ustez errealitatea azaltzen duten hainbat estereotipok indarra hartzen dute, askotan estereotipo negatiboak izaten direlarik. Orri honetan aurkituko ditugun datuek estereotipo horiek deseraikitzen lagun dezaketela ulertzen dugu. Datuak eskuartean izanda, hainbat ekintza egin daitezke deseraikitzearen norabidean.

Blogerako sarbidea

Aipatutakoa abiapuntutzat hartuz, atari honek bi helburu nagusi dauzka:

  • Herritarren esku, haien inguru hurbileko (herria) informazio zehatza emango duen tresna digital erabilgarri eta ulerterraza jartzea
  • Datuen bidez elkar ezagutza sustatzea, migrazio eta jatorri aniztasunaren eremuan.

 

 

Berdinola heziketa programak

Ikastetxeetan parekidetasuna eta kulturartekotasuna lantzeko helburuarekin sortutako programa da Berdinola, eta 2012-2013 ikasturtetik dago martxan. Hernaniko ikastetxe guztiek parte hartzen dute programa honetan

Berdinolaren osagaiak ipuin kontaketa saioak eta gelan ikasturte osoan zehar lantzeko material didaktikoa dira.

Programa bi muntzotan dago banatuta:

  • I. Multzoa: Parekidetasuna: Emakume eta gizonen arteko berdintasuna
  • II. Multzoa: Kulturartekotasuna: Kultura desberdinen arteko berdintasuna

 

 

Harrera egitasmoa

Harrera egitasmoaren helburua Hernanira iristen den bizilagun berri orori harrera egokia egitea da, herrian ditugun baliabideei buruzko informazio eta orientazio egokia ematen dela bermatuz.

Egun egiten den harrera aztertu da berriki, eta hau modu koordinatu eta era egokian garatzeko definizio lanetan ari da momentu honetan.

Halaber, 2006.urtean Ongi Etorri Gida sortu zen Hernanira bizitzera etorri berriei herrian dauden zerbitzuen berri emateko. Gida hau sei hizkuntzatan argitaratu zen: euskara-arabiera, euskara-errumaniera, euskara-ingelesa, euskara-gaztelera eta euskara-frantsesa.

Gida hau, ordea, zaharkitua geratu da urteen poderioz, eta beraz, Ongi Etorri Gida berri bat izango da datozen hilabeteetan. Gidaren helburuak honako hauek dira: Kultura desberdinen arteko harremanak indartzea, herriko zein inguruko baliabideei buruzko informazioa ziurtatzea, herriko hainbat arlo zein ekintzetara bizilagun berria gerturatzea, edota horretarako prozesua erraztea, bizilagun berri eta zaharren arteko elkar ezagutza bultzatzea etab.

Habiaratutako portletak

Web edukia bistaratu

560x397 Harrera egitasmoaren arabiar bertsioaren gidaren portada

Web edukia bistaratu

Titular fila 1 euskarb [pdf]
Titular fila 2 euskfran [pdf]
Titular fila 3 euskgazt [pdf]
Titular fila 4 eusking [pdf]
Titular fila 5 euskrum [pdf]
Titular fila 5 Planoa [pdf]