Web edukia bistaratu

Hernani barruan ibiltzeko oinez, bizikletaz, patinez edo patinetez ibil gaitezen. Utzi dezagun kotxea garajean! Eta bide luzea baldin bada edo mugikortasun arazoak badituzu, gure Herribusa ere erabil dezakezu.

 

Zer egiten du Hernanik mugikortasun jasangarriaren alde?

 

1. BIDEGORRIEN SAREA

Herrian bizi ez ezik, herria bizi duten pertsonentzat ari gara mugikortasuna hobetzen. Bidegorrien sare egokia izatea funtsezkoa da herritarrek modu jasangarrian herria bizi dezaten. Pixkanaka-pixkanaka sarea osatzen eta hobetzen ari gara.

  • Bidegorrien luzera: 7,93 km
  • Bizikleta-oinezkoen koexistentzia gunea: 1,54 km
  • 30 km/orduko gunea: 3,8 km
Hernanin dugun bidegorri sarea.
Gure bizikleta utzi dugun lekuan aurkitzeko gomendioak.

 

2. BIZIBUSA

Bizi On elkartearen ekimena da eta herriko ikasleak eskolara bizikletaz joaten sustatzen du. Elkarte horretako kideek hiru abiapuntu proposatzen dituzte auzo desberdinetan bizi diren ikasleek egokien datorkiena aukeratzeko. Hiru ibilbideek Ispizua kalean egiten dute bat eta, denak batera, Laubidieta, Inmakulada, Urumea eta Elizatxo eskoletara joaten dira. Hiru ibilbideak hauexek dira:

  1. Osiñagatik abiatzen da 8:25ean. Ibilbidea: Zikuñagara, Karabeleko zubira eta Izpizua kalera.
  2. Martindegitik abiatutzen da 8:25ean. Ibilbidea: Akarregin barrena Karabeleko zubira eta Izpizuara.
  3. Etxeberritik abiatzen da 8:30ean. Ibilbidea: Antziolan eta Latsunben barrena, Izpizuara.

Harremanetarako: bizibusa@bizion.eus

Egitasmoaren nondik norakoak.

3. ESKOLA AGENDA 21

Udalak eta herriko ikastetxeek elkarlanean egiten duten programa da. Duela 13 urte abiatu zen programa honetan, ikasturte bakoitzean gai nagusi bat lantzen dute; aurten mugikortasuna lantzen ari dira herriko 3.000 ikasle. sei ikastetxekoak: Elizatxo, Langile eta Urumea LHko Ikastolak, Inmakulada LH eta DBHko ikastetxea, Hernani BHI, hau da, DBH eta Batxilergoko ikasleak eta Hernani Lanbide Heziketako Ikastetxea.