Web edukia bistaratu

Multimedia

Bideo nabarmenak

Bideo nabarmena

Hernaniko memoria historiko hurbila berreskuratzeko beste urrats bat

"Motibo politikoz urratu diren giza eskubideak eta beste sufrimendu batzuk, Hernanin eta hernaniarrei gertatuak" (1960-2018) txostena aurkeztu du Hernaniko Udalak. Aranzadiko historialari Javier Buces Cabellok egindako ikerlana da.

Eduki publikatzailea

Bideoen zerrenda

Trans-zikloa: "Gordetzea ezinezkoa da", Aimar Elosegi Ansa gogoan

Aimar transexual gazteak bere buruaz beste egin zuen orain 12 urte, eta Kattalin Minerrek gertaera horren inguruko liburua argitaratu duela aprobetxatuz, liburua bera aurkeztu eta transexualitatearen gaia berriz mahai gaineratu nahi izan da, Aimarrek hasitako bidearekin jarraituz eta herritarren artean transmisioa bultzatzeko asmoz.

Udal liburutegia: unibertso osoa kabitzen den plaza

Hernaniko udal liburutegiaren muina erakutsi nahi dugu bideo honetan. Aukera ezberdinak, erabiltzaile ezberdinentzat. Herri liburutegia "unibertso osoa kabitzen den plaza bat delako".

Hernaniko memoria historiko hurbila berreskuratzeko beste urrats bat

"Motibo politikoz urratu diren giza eskubideak eta beste sufrimendu batzuk, Hernanin eta hernaniarrei gertatuak" (1960-2018) txostena aurkeztu du Hernaniko Udalak. Aranzadiko historialari Javier Buces Cabellok egindako ikerlana da.

Elizatxo Ikastola, Euronet 50/50 programarekin bat

Elizatxo Ikastolak bat egin du Euronet 50/50 energia modu arduratsuan kontsumitzeko helburua duen programarekin. Hernaniko Udalarekin elkarlanean, konpromisoa hartu dute ikastetxeak duen urteko kontsumoa murrizteko. Horretarako, irakasleek zein ikasleek ohiturak aldatuko dituzte eta herri jasangarriagoa izaten lagunduko dute.

Axpi ilustratzailearen murala frontoian

Kale Arte Sorkuntza sustatzeko Hernaniko Udalak ematen duen beka jaso du Ainara Azpiazu Axpik. Ilustratzaile hernaniar honek aukeratu zuen bete artelana Ezkiaga pasealekuko frontoiaren atzealdean egitea eta halaxe egin du. "Emakumeari zentralitatea eta ikusgarritasuna ematea" zen haren asmoa eta lortu du horma irudi erraldoiari esker.

Uda Parkean 2018

Uda Parkean ekimenaren aurtengo laburpen bideoa duzue hau. Musika, antzerkia, zirkua eta dantza ikuskizunak herritarren gozamenerako. Eguraldiak asko lagundu ez arren, giro ederra sortu zuten Hernanin etorritako artista guztiek. Publikoak ere harrera ezin beroagoa eman zien. Uda Parkean ekimenak 3. urtez antolatu du Hernaniko Udalak, uztailaren 19tik 21era bitartean.

Sanferminak 2018

Hernaniko udalekuetako umeek txupinazoa jaurti eta sanferminetako giroa ekarri dute Hernanira.

San Joan jaietako azeri dantza 2018

Hernaniko San Joan jaietako Azeri Dantza.

"Paulo Ttikiya" bertso eskolari omenaldia

Hernaniko Udalak, herriaren izenean, omenaldia eskaini dio "Paulo Ttikiya" bertso eskola sortu eta bizirik mantendu duten bertsolariei. Bideo honetan eskola horren ibilibidean mugarri izan diren zenbait une, pertsona eta gertaerak biltzen dira.

"Paulo Ttikiya" bertso eskolari omenaldia. Haurrak bertsotan

Bertso eskolako ikasleek haiek sortutako bertsoa eskaini zieten omenduei.

Hernaniko "Paulo Ttikiya" bertso eskolari omenaldia. Argazkien aurkezpena

Hernaniko Udalak , herriaren izenean, omenaldia eskaini dio "Paulo Ttikiya" bertso eskola sortu eta bizirik mantendu duten bertsolariei. Bideo honetan eskola horren ibilibidean mugarri izan diren zenbait une, pertsona eta gertaerak biltzen dira.

"Paulo Ttikiya" bertso eskolari omenaldia. Miren Gojenola

Miren Gojenola aktoreak Estitxu Eizagirrek idatzitako testua irakurtzen, Judith Montero eta Jorge Gonzalez musikarien doinuak lagun.

"Paulo Ttikiya" bertso eskolari omenaldia. Judith Monteroren eta Jorge Gonzalez

Hernaniko bertso eskolaren omenezko ekitaldian parte hartu zuten Judith Montero saxofoi-jotzaileak eta Jorge Gonzalez gitarra-jotzaileak.

II. Alternaktiba azoka 2017

II. Alternaktiba azoka izan zen Hernanin joan den abenduan. Hotza eta elurraren gainean giro ederra izan zen Atsegindegin. Ekonomia sozial eta eraldatzailearen inguruan garatutako negozioak eta ekimenak ezagutzeko parada izan zen.

Andreen iragan bizia

Oroimen historikoa berreskuratuz 2017: Andreen Iragan bizia - Hernaniko Udalak oroimen historikoa berreskuratzeko aurten prestatu duen programaren barruan, ekitaldi batzuk laburtzen ditu bideo honek. "Emeek emana" erakusketa eta "Ahotsak" Hernaniko emakumeen testigantzak biltzen dituen dokumentala.