Web edukia bistaratu

Multimedia

Bideo nabarmenak
Eduki publikatzailea

Bideoen zerrenda

Axpi ilustratzailearen murala frontoian

Kale Arte Sorkuntza sustatzeko Hernaniko Udalak ematen duen beka jaso du Ainara Azpiazu Axpik. Ilustratzaile hernaniar honek aukeratu zuen bete artelana Ezkiaga pasealekuko frontoiaren atzealdean egitea eta halaxe egin du. "Emakumeari zentralitatea eta ikusgarritasuna ematea" zen haren asmoa eta lortu du horma irudi erraldoiari esker.

Uda Parkean 2018

Uda Parkean ekimenaren aurtengo laburpen bideoa duzue hau. Musika, antzerkia, zirkua eta dantza ikuskizunak herritarren gozamenerako. Eguraldiak asko lagundu ez arren, giro ederra sortu zuten Hernanin etorritako artista guztiek. Publikoak ere harrera ezin beroagoa eman zien. Uda Parkean ekimenak 3. urtez antolatu du Hernaniko Udalak, uztailaren 19tik 21era bitartean.