Web edukia bistaratu

Multimedia

Bideo nabarmenak
Eduki publikatzailea

Bideoen zerrenda

Elizatxo Ikastola, Euronet 50/50 programarekin bat

Elizatxo Ikastolak bat egin du Euronet 50/50 energia modu arduratsuan kontsumitzeko helburua duen programarekin. Hernaniko Udalarekin elkarlanean, konpromisoa hartu dute ikastetxeak duen urteko kontsumoa murrizteko. Horretarako, irakasleek zein ikasleek ohiturak aldatuko dituzte eta herri jasangarriagoa izaten lagunduko dute.

Suteen simulakroa Kaxkoan

Hernaniko Udalak, Kaxko auzo elkartearekin eta Donostiako Suhiltzaileekin elkarlanean, erreskate baten simulakroa egin du, balizko arrisku egoera baten aurrean larrialdietako baliabideek nola erantzuten duten aurreikusteko.