Web edukia bistaratu

Multimedia

Bideo nabarmenak
Eduki publikatzailea

Bideoen zerrenda

Emakumeen Etxea. Jardunaldiak

Emakumeen Etxea definitzeko partaidetza prozesuari hasiera emateko jardunaldiak antolatu ziren joan zen irailaren 24an (2016). Bertan Mari Luz Esteban Galarzaren hitzartzea, Ermua, Arrasate eta Basauriko esperientziak, Hernaniko mugimendu feministaren ibilbidearen errepaso laburra eta Virginia Imaz Quijeraren klownklusioekin gozatzeko aukera izan genuen.

Hernani Erabaki partaidetza aurrekontuen lau urteko balantzea

Hernaniko Udalak duela lau urte jarri zuen martxan Hernani Erabaki aurrekontu partehartzaileen prozesua. Bideo honetan azaltzen da lau urte horietako prozesuen emaitza eta dinamika.

Emakumeen Etxea (III)

Emakumeen Etxea definitzeko parte-hartze saioetako laburpen bideoa. Azken bi saio hauetan, espazio honen funtzionamendu eta kudeaketa ereduaz hausnartzeko aukera izan dugu.

Emakumeen Etxea (II)

Emakumearen Etxea sortzeko part-hartze prozesua egiten ari da Hernanin. Saio honetan espazioez hitz egin dute bertaratutakoek.

Emakumeen Etxea (Amets egin dezagun!)

Amets egin dezagun: Nolako Emakumeen Etxea nahi dugu? Emakumeen Etxea definitzeko parte-hartze saioetako laburpen bideoa. Lehen bi saio hauetan, etxearen ezaugarri eta helburuen inguruan aritu gara; Emakumeen Etxea zer den eta zertarako behar dugun zehaztu asmoz.

Andre Kaleko plaka eta ikusentzunezkoaren aurkezpena

Irailaren 24an aurkeztu zen “Komanditario Berriak” ekimenaren proiektua. Kalandria taldeak Andre kalearen izena hartu zuen abiapuntu, hiri edo herrietako leku izenak hautatzerako orduan erabiltzen diren irizpideetan jarri nahi zen arreta generoaren ikuspegitik, eta era berean, emakumeen ikusgarritasun eza salatu.

Ortzadarraren margoketa LGTBI kolektiboen alde

Hernaniko Udalak 2016ko ekainaren 21ean onartu zuen LGTBI kolektiboaren eskubideen aldeko mozioa. Horretan talde politiko eta herritar guztiei dei egiten zitzaien zebrabide bat ostadarraren koloreez margotzeko. Hauek dira ekitaldiaren irudiak.