Oinarrizko gizarte zerbitzuak

Euskadiko Telelaguntza Zerbitzu Publikoa (Betion) jasotzeko eskaera

Telealarma komunikazio-gailua barne hartzen duen telelaguntza-zerbitzua da. Gailu horrek, linea telefoniko baten eta ekipamendu informatiko espezifiko baten bidez, etengabeko arreta-zerbitzua ematen die erabiltzaileei, eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan.

Bazterketa arriskuan dauden pertsonak laguntzeko mikrokredituak

Hernaniko Udalak, Fiare elkartearekin elkarlanean, gehienez 6.000 euroko eta interesik gabeko mailegua ematea bazterketa arriskuan dauden pertsonei zuzendua.

Hernaniko herrian etxebizitzak alokairuan hartzeko diru-laguntzak

Komunitatearen Mesederako Lanak egiteko eskaera

Familia ugariaren tituluaren eskaera

Familia ugariei izaera hori aitortzen dien titulu ofiziala eskatzeko.
Hamar urtetik gorako familiako kide guztiek txartel bat jasoko dute eta txartel hori tituluaren ordez erabili ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoan. Horren bidez, familia ugarientzako abantailak erabiltzeko modua erraztu nahi da.

Etxeko tratu txarrak edo sexu-indarkeria jasatearen ondorioz laguntza psikologikoa jasotzeko eskaera. Laguntza juridikoa.

Etxeko tratu txarrak edo sexu-indarkeria jasan izanaren ondorioz laguntza psikologikoa emateko: tratamendu terapeutiko espezializatuak dira, eta bizikidetza-unitatean —halakotzat harreman afektiboen esparruan sortzen den oro hartuta— tratu txarrak edo sexu-askatasunaren kontrako ustezko delituak jasan dituzten biktimei zein hala eskatzen duten erasotzaileei eskaintzen zaizkie.
Laguntza juridikoa: lege-aholkularitza emateko zita bat da, eta bizikidetza-unitatean —halakotzat harreman afektiboen esparruan sortzen den oro hartuta— tratu txarrak edo sexu-askatasunaren kontrako ustezko delituak jasan dituzten biktimei zein hala eskatzen duten erasotzaileei eskaintzen zaie.

Lojamendu sozialean sartzeko eskaera

Etxez Etxeko Zerbitzuaren eskaera.

Zerbitzu hori beren kabuz moldatzeko edo familia-nukleoa osorik mantentzeko zailtasunak dituzten familientzat edo pertsonentzat da. Helburua da haien ongizate fisiko, psikiko eta/edo soziala berrezartzea, prebentzio, laguntza eta/edo errehabilitazio programa banakako baten bidez, eta, hala, haien bizi-kalitatea hobetzen laguntzea eta ahaleginak egitea haien familiatik eta ohiko gizarte-esparrutik ez erauzteko.

Ezgaitasunen bat duten pertsonentzako aparkatzeko txartelaren eskaera.

Ezgaitasunen bat duten pertsonek adierazitako tokietan ibilgailua aparkatzeko baliagarria den txartela eskatzea. 

Laguntza teknikoen edo babes-produktuen eskaera

Banakako diru-laguntzak eta babes-produktuak eskatzeko. Horien xedea da Gipuzkoako Foru Aldundiak edo beste administrazio eskudun batek ezgaitutzat edo mendekotzat jotako pertsonei beren eguneroko jarduerak egiten eta gizarteratzen laguntzea.
  •     Babes-produktuak erosteko diru-laguntzak,
  •     Mugikortasun pertsonalerako eta garraiobideak erabili ahal izateko.
  •     Hirigintza eta eraikuntzaren arloko irisgarritasunerako.
  •     Babes eta zaintza pertsonalerako.
  •     Etxebizitzarako altzari eta egokitzapenetarako.
  •     Komunikazio, informazio eta seinaleztapenerako.

Bakarkako dirulaguntza eskaera

Ekonomia prestazioak dira, gastu espezifikoei aurre egiteko nahikoa ez diren baliabideak dituzten eta bestelako dirulaguntzak (Gizarte larrialdietarakoak edo diru-sarrerak bermatzekoak) pertsonei zuzendutakoak.

Diru-sarrerak bermatzeko dirulaguntzaren eskaera

Diru-laguntza bat da, eta emango zaie Gipuzkoan iraunkorki bizi eta, elkarbizitza unitatearen oinarrizko beharrak asetzeko, diru sarrerarik ez dutenei edo behar bezainbat ez dutenei.

Gizarte Larrialdietarako Laguntzen eskaera

Ekonomia eta dirulaguntza-izaerako noizbehinkakoak ez diren prestazioak dira, gizarte kanporatze egoerei aurre hartzeko, eta haiek saihestu edo leuntzeko beharrezkoak diren ohiko edo ezohiko izaerako gastu espezifikoei aurre egiteko nahikoa ez diren baliabideak dituzten pertsonei zuzendutakoak.

Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoaren eskaera – ZLPE

Mendekoak 3 hilabete badaramatza itxaron zerrendan eguneko zentroko zerbitzua edo egoitza iraunkor bat eskuratzeko eta ez badauka plaza publikorik edo itunpekorik, diru-laguntza hau onartzen zaio plaza pribatu bat ordaintzeko.

Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoaren eskaera – LPPE

Laguntza pertsonaleko prestazio ekonomikoaren bidez laguntzaile pertsonal bat kontratatzeak eragindako gastuak ordaintzen laguntzen da; laguntzaile horrek hezkuntza eta/edo lanerako sarbidea erraztuko die eta autonomia gehiago ekarriko die mendekotasun handia duten pertsonei, eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egin ditzaten.

Familia-inguruneko zaintzetarako prestazio ekonomikoaren eskaera – FIZPE

Mendeko pertsona bat bere familia-inguruneko zaintzaile batek zaintzen duenean sortzen diren gastuak ordaintzen laguntzeko prestazio ekonomikoa eskatzeko.

Kotizatu Gabeko Pentsioa eskatzeko eskaera – KGP

Kontribuzio-mailako pentsiorako eskubiderik ez duten pertsonentzako pentsioak eskatzeko. Erretiro-pentsioak edo ezgaitasun-pentsioak izan daitezke.
Oinarrizko beharrizanetarako zenbateko bat aldizka ordaintzea, gutxieneko bermeen modalitatean; izan ere, beste diru-sarrera propiorik izanez gero, gehienez ere bermatutako gehieneko zenbatekoa ordainduko da.
Bi modalitate daude:
  • Ezgaitasunagatiko KGP.
  • Erretiroagatiko KGP.

Gizarte Ongizateko funtseko pentsioa eskatzeko eskaera – GOF

Aldizkako prestazio ekonomiko bat da, Gizarte Zerbitzuen osagarria, eta adinean sartuta daudelako edo ezgaitasun bat dutelako beren oinarrizko beharrizanak asetzeko lanean aritu ezin diren eta bestelako sarrerarik eskuratu ezin duten pertsonei ematen zaie.
Bi mota hauek daude: zahartzaroa eta ezgaitasuna.

Ezgaitasunak balioesteko eskaera

Balioespen honetan, pertsonak dituen ezgaitasunak jasotzen dira, eta, hala behar bada, baita gizarteratzeko oztopo diren gizarte-faktore osagarriak ere, besteak beste, familia-giroari eta lan-egoerari dagozkionak, eta hezkuntza eta kulturakoak.
Gradua ehunekotan adierazten da.
Eska daiteke Azterketa ala berrikuspena egitea.

Mendekotasuna baloratzeko (MBB) eta baliabideetara bideratzeko (RAI) eskaera

  • Mendekotasuna: pertsona batzuek adina, gaixotasuna edo ahalmen urritasuna dela-eta norbaiten mende bizi behar dute etengabe, eta, autonomia fisikoa nahiz buruko, adimeneko edota zentzumenetako autonomia galtzearen ondorioz, beste pertsona batzuen arreta edo laguntza behar izaten dute eguneroko bizitzako oinarrizko zereginetarako. Horri mendekotasuna deitzen zaio. Adimen-urritasuna edo gaixotasun mentalen bat duten pertsonek, gainera, bestelako laguntzak ere behar izaten dituzte autonomia pertsonala lortzeko.
  • RAI: tresna honen bidez erabakitzen da pertsonak GAI/EZ GAI diren adinduentzako erresidentzietan plaza bat edo bestelako baliabideak lortzeko, edo haietara bideratzeko, eta zehazten da erabiltzailearen profila.