Web edukia bistaratu

Oinarrizko zerbitzu sozialak

Haurra eta gazteria

Babesa behar duten adin txikikoei zuzendua.

  • Informazioa, orientazioa eta aholkularitza.
  • Adin txikikoak bere kargu dituzten familientzat laguntza ekonomiko indibidualak.
  • Inguru irekiko programa.

 

Emakumezkoak

Banaketa prozesuak, tratu txarrak edo guraso bakarreko familiak direla medio kaltetuak izan diren emakumeei (eta dagokionean, seme-alabei) zuzendua.

  • Informazioa, orientazioa eta aholkularitza.
  • Tratu txarren ondoriozko laguntza psikologikoa.
  • Sexu indarkeriaren ondoriozko laguntza psikologikoa.
  • Laguntza juridikoa.

 

Dibertsitate funtzionala

  • Informazioa, orientazioa eta aholkularitza.
  • Dibertsitate funtzionala eta mendekotasuna lortzeko ziurtagiriaren tramitazioa.
  • Prestazio ez kontritutiboak tramitatzea.
  • Osasun eta farmazi laguntza.
  • Higikortasuna eta garraio gastuen konpentsazio subsidioa.
  • Familia inguruneko zaintzetarako prestazio ekonomikoa.
  • Dibertsitate funtzionala dutenentzako lekua eskatzea dauden baliabideetan. Egoitza.
  • Dibertsitate funtzionala dutenentzako lekua eskatzea dauden baliabideetan. Eguneko zentroa.
  • Buruko gaixotasuna dutenentzako lekua eskatzea dauden baliabideetan. Egoitza.
  • Buruko gaixotasuna dutenentzako lekua eskatzea dauden baliabideetan. Eguneko zentroa.
  • Lan babestura deribazioa.
  • Aparkatzeko txartela.
  • Laguntza teknikoak.
  • Etxez etxeko zerbitzua.

 

Familia

Elkarbizitza nahiz familia antolaketa dela kausa, arazoak dituzten familia eta pertsonei zuzendua. Adin txikikoak eta gurasoak arriskuan daudenean esku hartuko da.

  • Informazioa, orientazioa eta aholkularitza.
  • Laguntza psikologikoa eta esku-hartze programa, hezitzaileen figurarekin.
  • Dolu traumatiko egoeraren laguntza psikologikoa.
  • Etxez etxeko zerbitzua.
  • Familia ugariko txartela.

 

Ezinduen edota babesgabeen laguntza

Mendekotasun fisikoa, psikikoa, sentsoriala eta burueritasuna duten pertsonei zuzendua.

 

Arrisku edo ahulezi egoeran dauden herritarrak

Baztertuta edota baztertzeko arriskuan dauden pertsonei zuzendua.

  • Informazioa, Orientazioa eta Aholkularitza.
  • Egonaldi labur, ertain eta luzeko zentroak, bai Hernanin bai kanpoan.
  • Gizarteratzeko laguntza ekonomikoa.

 

Gutxiengo etnikoa

Pertsona horien beharrei oinarrizko arreta eskaini eta beren autonomia bultzatu hainbat kasutan.

  • Informazioa, orientazioa eta aholkularitza.
  • Laguntza psikologikoa eta esku-hartze programa, hezitzaileen figurarekin.

 

Etorkinak

Gizarte baliabideak eskaini eta birgizarteratzea bultzatu.

  • Informazioa, orientazioa eta aholkularitza.
  • Egonaldi labur, ertain eta luzeko zentroak.