Web edukia bistaratu

Plaza Feminista eta Emakumeen Etxea

320x162

Plaza Feminista Aristizabal kalean kokatuta dagoen udal eraikina da. Bi espazio bereizgarri ditu: batean, berdintasun teknikariak daude. Bertan, Udal Berdintasun, Kulturartekotasun eta Lankidetza Arloak kokatzen dira. Eta bestea berdintasunaren alde eta ikuspegi feminista batetik, herrian lan egiten duten hainbat eragilek erabiltzen dute euren jarduera eta ekimenetarako. Besteak beste, Berdintasun Kontseiluak, Bilgune Feministak, Gizon Taldeak, Plax! gazteentzako aholkularitza zerbitzuak, Emakumeentzako Jabetze Eskolak… Hain zuzen ere, plaza feministak, ildo honetan jarduten duen mugimendu ororen erdigune izan nahi du, gai hauetan erreferentzia puntu bilakatuz eta elkarren arteko sareak osatzeko aukera emanaz.

Hernanin aspalditik zegoen horrelako espazio propio bat izatearen beharra; honen harira, espazio hau jabetzeko balioko duen tresna izatea nahi dugu, gune politiko bat bilakatuz: aliantzak konpartitzeko, espazioa komunean jartzeko eta esperientziak partekatzeko gunea.

Espazio hau ordea txiki geratu da egun herrian dagoen mugimendu anitza handituz joan den heinean eta Emakumeen Etxe baten beharra azaleratu da. Emakumeen etxeak gure herrietan Berdintasuna eta feminismoaren bultzadarako erreferentziazko guneak dira; hainbat zerbitzu eta baliabide eskaintzeaz gain, emakumeen jabetze prozesuetan eragiteko topalekuak dira. Udalak dagoeneko Emakumeen Etxea izango denaren eraikina zehaztu du, eta datorren ikasturte hasieran, prozesu bat abiatuko dugu gune berri honen izaera, espazioaren antolamendua eta funtzionamendua herritarron artean eztabaidatu eta adosteko.

 

Emakumeen Etxeko prozesuaren informazioa ikusteko sakatu hemen