Web edukia bistaratu

Politika sozialak berdintasun, kultur-artekotasun, lankidetza eta gazteria

Harremanetarako

Berdintasuna

Gazteria

Kulturartekotasuna

Lankidetza

 

Arduradunak

Arduradun teknikoa

  • Irantzu Jauregi Artola.

 

Egitekoak

Berdintasun arloa

Berdintasun Arloaren helburua emakume eta gizonen arteko parekidetasuna lortzea da, norabide horretan urratsak ematea. Asmo horrekin hainbat egitasmo eta jarduera jarri dira martxan azken urtetan.

Lankidetza

Nazioarteko lankidetzan oinarritzen du arlo honek bere egitekoa. Txirotutako herrialdeetan edota gatazka egoeretan bizi diren pertsonen bizi-kalitatea hobetzea du helburu. Horretarako bi lan ildo nagusi jarraitzen dira. Batetik, herrialde horietan gauzatzeko lankidetza programak babesten dira. Bestetik, Hernaniko herritarrak, errealitate desberdinetara inguratu asmoz, sentsibilizazio edo kontzientziazio ekintzak antolatzen dira; hala nola, hitzaldiak, antzerkiak, erakusketa edo bideo proiekzioak.

Kulturartekotasuna

Hernanin bizi den orok, edonon jaioa dela ere, eskubide berberak izan ditzan lan egiten da arlo honetan. Besteak beste, elkarrekiko errespetua eta kultura arteko ulermena helburu duten ekimenak bultzatuz eta babestuz.